Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/04 14:54:57.342 GMT+1

ARALAR bostgarren zinegotzia LAPURTZERA DOA

Maiatzaren 27tik gaur arte

Tamalgarria iruditzen bazaigu ere, egoera larrira iritsi gara Zaldibin; eta ezinbestekoa deritzogu herritar guztioi, legegintzaldi berri honen hasiera nola joan den eta gaur egun zein egoeretan aurkitzen garen azaltzea.

Maiatzaren 27an burutu ziren udal hauteskundeak, bertan agertu zen herritarren borondatea zein zen. EAE-ANV taldeko herritarrok 435 boto jaso genituen eta Aralar taldekoek bezainbeste. Berdinketa! Hori zen denon ahotan ibili zena eta orain zer??.

Momentuko zalaparta guztien ondoren (erreferenduma zela eta ez zela, Aralarrek 5 hartuko zituela....) elkarlanerako eta kontsentsurako bidea ireki zela zirudien. 4 eta 4 funtzionatu behar omen genuen, baina noski, EAE-ANVko ordezkariek kargurik hartu gabe. Ondorioz 4 Aralarkoak eta 0 EAE-ANVkoak.

Hasieratik Aralarrek garbi esan zuen:

  • “Ez da gure erantzunkizuna ANVko ordezkariak legeztatzea” Patxi Aierbe
  • “ Ez dugu inoiz, ez dagokigun kargurik hartuko” Patxi Aierbe
  • “Ez dugu legeak ematen digun botererik aprobetxatuko” Patxi Aierbe

Zaldibiako Udalak 9 zinegotzi behar ditu eta berdinketa tarteko gutxiago izan behar badira, 8 izan behar dute. Baina hortxe koxka, udalean 4 bakarrik bait dira kargua dutenak, Aralarkoak. Hau da erdiak baino gutxiago edo mayoria sinple deiturikoa.

Honek arazo larriak dakartza udal gestioa egiterakoan, hartzen diren erabakiek ez bait dute indarrik.

Arazo hau tarteko, Ezker Abertzaleko eta Aralarreko kideak biltzen hasi ginen, egoera nola gainditu adosteko. Bilera ugariren ostean, arazoa gainditu zezakeen oinarria adostu genuelakoan geunden, eta lehenengo proposamen formalak jarri ziren mahai gainean. EAE-ANVk eta Aralarrek beren proposamenak elkartrukatu zituzten.


Ondorengo 3 puntu hauetan oinarritzen da EAE-ANVren proposamena:

1-. Aralarren exijentziari erantzunez. Azken hauteskundetan aurkeztu ziren bi zerrendetatik (ANV eta Abertzale Sozialistak) kanpo dagoen baina Ezker Abertzalekoa den pertsona bat 5. zinegotzi izendatzeko konpromezua hartzen du EAE-ANVk. Pertsona hau Ramon NAZABAL Izango litzateke.

2-. 2008. urtean beste hiru EAE-ANVko ordezkarien izaera ofizializatzeko urratsak ematen hasteko konpromezua hartzea.
 

3-. Herri borondateari erantzunez. Legegintzaldi honetako azken 2 urtetako alkatetza EAE-ANVrena izatea.

Aralar prest agertu zen espainiar legeak duen artikulua aplikatzeko (Loreg 182.2). Dimisioak aurkeztu, izena Madrilera bidali eta ondoren aipaturiko pertsona zinegotzi izendatzeko. Eta ondoren, gure harridurarako baldintza berri bat: hau dena egingo omen lukeen pertsona hori 5 boto behar direnean bakarrik plenora azaltzekotan, eta gero etxera.
 

Ezker Abertzaleko kide batek kargua hartuko balu, egoera 4 eta 1ekoa izango litzateke oraindik. Zertara dator baldintza hau? Dagozkigun eskubideak murriztu eta gu ilegalizatuko gaituena Aralar izan behar al da?

Aralarkoei horretarako ez gaudela prest jakinarazi genien eta gure planteamenduak eskubidetan oinarritua egoteaz gain kudeaketa arazoa gainditzeko balio zuela gogorarazi genien. Alegia, gure proposamenak, etxebizitza proiektuak aurrera eramateko nahiz herriak beharrezko dituen erabaki guztiak hartzeko aukerak irekitzen ditu.
 

Astebete geroago, Aralarko kideek bilera batera deitu eta 5. zinegotzia Aralarkoa izango zela esan ziguten. Erabakia hartua zutela eta kitto!

 

EZKER ABERTZALEAren HAUSNARKETA

Hasieratik esan izan dugu, Udalaren osaketa demokratikoa izan behar zela. Honek esan nahi zuen Aralarko lau zinegotziekin batera, Amaia ETXABE, Josetxo MATXAIN, Aitziber IRAZUSTA eta Garikoitz NAZABAL zinegotzi izan behar zutela. Eta guztiok dakigu zein den egoera.

Hasieratik garbi utzi ziguten Aralarko Ordezkari diren Patxi AIERBE, Damian GARMENDIA, Maria Jesus JAUREGI eta Joxe Ramon IRASTORZAk ez zirela saiatuko gure ordezkariak legeztatzen. Jarrera hau ikusita ere, EAE-ANVk arduraz eta malgutasunez jokatu du,  akordioa lortzearren minimoetaraino jaitsiz.

Ez dugu ulertzen zergatik mugatu nahi dizkioten eskumenak, printzipioz, EAE-ANVko zinegotzi bakarra izan zitekeenari. Madrilek onartuko balu zein arazo luke Aralarrek hori onartzeko? Zergatik ez dute bidali nahi Ramon NAZABALen proposamena?

Aralarrek ez zituen 5 eserleku eskuratzeko adina bozka jaso. Ondorioz Aralarrek bere 5.zinegotzia izendatzea lapurreta da. Lapurreta ezker abertzaleari, lapurreta zaldibitar guztioi eta lapurreta eskubide demokratikoei!

Herritar guztioi dei egiten dizuegu oraindik gauzatu ez duten erabaki honi aurre egiteko, demokraziaren, duintasunaren eta zaldibitar guztion onerako.

BESTELA ZERTARAKO EGIN GENITUEN HAUTESKUNDEAK?

ZERTARAKO HERRI KONTSULTA, EMAITZA ERRESPETATUKO EZ BADUTE?  

ARALAR berriro arazoa EAE-ANVren bizkar gainera bota nahian dabil. BAINA GUZTIOK IKUS DEZAKEZUEN BEZALA EAE-ANVko PROPOSAMENAK ARAZOA GAINDITZEKO BALIO DU.

ORAINDIK IREKITA JARRAITZEN DUGU.

ZER EGIN BEHAR DU ARALARREK ORAIN? UDALA USTELTZEN UTZI?











EAE

ANV

 

Nork: eae-anv.2007/12/04 14:54:57.342 GMT+1
Etiketak: lapurra zaldibian zaldibia bostagrrena lapurtzera eta euskal herrian aralar | Permalink

2007/06/18 17:09:56.618 GMT+2

ZALDIBIAKO UDALA OSATU DA

Adostasuna izango da Udal funtzionamendurako giltza.


Mahai berean eseri dira ANVko 4 ordezkariak eta Aralarreko 4 zinegotziak erdian udaleko idazkaria zutelarik.

dal hauteskundeetan Aralar eta EAE-ANV alderdiek bototan berdindu ondoren, azkenean adostasunera iritsi dira bi aldeak, Udala nola gestionatu erabakitzeko. Gaur eguerdiko 12:00etan egin duten udalbatzan jakinarazi dutenez, Aralarrek 4 zinegotzi hartuko ditu; honenbestez, EAE-ANVrekin adostu beharko ditu erabaki guztiak. Bi aldeek, aurrerantzean "adostasuna eta elkarlana" ezinbestekoak izango direla zehaztu dute. Udalbatzan, hainbat herritarrek protesta egin dute gainera, "demokrazia zero" zioten kartelekin. Prentsa eta komunikabide asko gerturatu dira Zaldibiako kasua ezagutzera.

Herritarrak pleno aretoan DEMOKRAZIA ZERO diotek atxitzak eskutan.

Iruditan udal osaketa demokratikoa izan arte, gaur izendatu den behin behineko alkatea, Patxi Aierbe

KAZETARI ANDANA

Komunikabide askotako kazetariak izan ditugu gaur gure herri txikian. Seguruenik morboa eta notizia billa zetozen. Tartean EFE eta EUROPAPRESS agentzietako profesionalak ere izan dira. Azken hauek oraindik ere Aralarrek 5 zinegotzi hartu dituela esaten ari dira.
Ea norbait konturatzen den Euskal Herrian kazetari izateko ere, euskara jakitea ezinbesteko dela.




Nork: eae-anv.2007/06/18 17:09:56.618 GMT+2
Etiketak: zaldibia plenoa udala zero demokrazia osatu | Permalink

2007/06/15 09:28:48.613 GMT+2

UDAL OSAKETA ARRISKUAN!!

Maiatzaren 27ko hauteskundeetan Zaldibiko herriak hitza eta erabakia hartu zuen. 435 bozka eman zizkion Aralarri eta beste 435 bozka EAE-ANVri.

Lehen momentutik Ezker Abertzaleak argi izan du ADOSTASUNA IZANGO ZELA UDALA OSATZEKO GILTZA eta bide horretan ezinbestekoa zela udal demokratikoa osatzea, baina Aralarrek ez du bide horretan sakontzerik nahi izan.

Hasiera hasieratik, Aralarrek adostasunean eta baldintza demokratikoetan udala osatzeko aukera baztertu izan du. Azken aste honek hori agertu besterik ez du egin. Gure usteak egiaztatu dira,

ASTELEHENA EKAINAK 11, bi aldeetako proposamenak mahai gainean jarri genituen.
 

-          EAE-ANV:

o       4 eta 4 zinegotzi eskubide berdintasunean Loreg legea aplikatuz.

o       4 urtez herriaren erabakiaren arabera Udala osatuz eta konsentsua lan tresna gisa oinarri hartuz.
 

-          ARALAR:

o       Aralarrek 4 zinegotzi eta EAE-ANVk 4 ordezkari, ofizialtasun gabeak baina kontsentsua oinarri hartuaz eta alkatearen bozka ez erabiltzeko konpromisoarekin.

    Egoera honetan, EAE-ANVk bideragarri ikusten zuen udal osaketa. Nahiz eta aldeko eta aurkako faktoreak asko izan.
 

AZKEN BILERA, OSTEGUNA EKAINAK 14, ARALARren JARRERA ALDAKETA:

 

Azken bilkuran esandakoak haizeak eraman ditu eta beren jarreran atzera egin dute. BERAZ:

 

-          ARALARREN AZKEN PROPOSAMENA:

o       Aralarrek 5 zinegotzi eta EAE-ANVk 4 ordezkari ez ofizial izatea erabaki du. Eskema hau onartu ezean ez dutela kargurik hartuko eta diputazioak esku hartuko duela esan dute.

 

-          EAE-ANV:

o       Astelehenean esandakoaren arabera, sakontzeko asmoarekin iritsi eta Aralarren jarrera itxiarekin topatu ginen eta alperrik izan ziren atea irekitzeko saiakerak.

 

o       Lehen unetik, Ezker Abertzalea adostasunaren bila esfortzu ikaragarriak egin ditu eta horrelako jarrera arduragabearekin topatu gara. Badirudi, Aralarrek agintea izan ezean bost ajola zaiola Zaldibiako Udalarekin zer gertatuko den.

o       Bilerak 10 minutu iraun zuen.

 

 

EGOERAREN INGURUKO IRAKURKETA

ARALARrek udal demokratikoa ez osatzeko ERABAKI POLITIKOA HARTU DU, hau hitzez hitz beraiek esana izan da. Beraz, ez dute LOREG legea aplikatuko.

Honez gain, nahiz eta udal osaketarako 4 zinegotzi izendatzea nahikoa den, ARALARrek herriak emaniko 4 zinegotziez gain, 5 hartzeko asmora jauzi egin du edo bestela, udala diputazioaren esku uzteko mehatxua egin du.

 EZ DAGO BORONDATERIK HERRIAREN HITZA ERRESPETATZEKO ETA GAINERA, ARALARREK ALDERDI INTERESAK, HERRIAREN INTERESEN GAINETIK JARRI DITU.

ZALDIBIAKO UDAL OSAKETA ARRISKUAN

Ekainak 18, astelehena da azken eguna Zaldibiako Udala osatzeko.

 

Egoeraren larritasuna ikusirik, EAE-ANVren apostua astelehenean udala osatzea da, herriak maiatzaren 27an hartu zuen erabakiaren arabera, alegia 4 eta 4.

 

BERAZ, ARALARRI ONDORENGOA EXIJITZEN DIOGU:

 

-          Ardura politikoz jokatu dezala eta herritarrek emaniko botuak ez ditzala mespretxatu.

 

-          Astelehean, herriak Aralarri emaniko 4 zinegotzi karguak hartu eta gure ordezkariarekin batera udala osatu dezala eskatzen diogu.

 

-          Astelehenetik aurrera, gure 4 ordezkariekin batera udal demokratiko baterantz, egin beharreko bidea eztabaidatu eta adosteko prozedura bat abiatu dezala.

 

 

Guretzat, zure iritzi eta kezkak garrantzitsuak direlako,

HERRI OSOARENTZAT BATZARRA

LARUNBATA 16, eguerdiko 12tan UDALETXE AURREAN

 

Nork: Zaldibiko EAE-ANV.2007/06/15 09:28:48.613 GMT+2
Etiketak: herriaren ez eae arriskuan anv errespetatu udal aralar erabakia osaketa lapurretarik | Permalink

2007/06/12 17:53:28.369 GMT+2

EAE-ANVek ZALDIBIKO HERRIARI

BATZAR NAGUSIETAKO EMAITZAK

EAE-ANV 470            ARALAR   216

                                     EAJ-PNV   107

                                     EA               46

                                     PSE-EE      42

                                     PP               16

ZALDIBIKO UDALERAKO EMAITZAK

EAE-ANV 435            ARALAR   435

                                     PSE-EE      13

                                     PP               8

Maiatzaren 27an ilegalizazio eta oztopo guztien gainetik herriak ondorengoa erabaki du:

 

  • Zaldibian bertako gizon emakumeok osatu behar dugu Udala.

 

  • Zaldibiko Udalaren osaketak orekatua izan behar du.

 

  • Herritarrek emaniko bozken arabera zaldibiko EAE-ANVren zerrendak legala izan behar du.

 

 

ZALDIBIKO ARALAR: “Herri kontsultan irabazten badugu, aurreko legegintzaldian bezala funtzionatuko dugu”

 

 

  • EAE-ANVri bozka eman dion herritarren erdia udalean ordezkari ofizialik gabe geratuko da.

 

 

ZALDIBIKO ARALAR: “Herri kontsultan galtzen badugu, kargurik ez dugu hartuko eta diputazioaren esku utziko dugu Udala”.

 

 

  • ARALARri bozka eman dion herritarren erdia udalean ordezkari ofizialik gabe geratuko da.

 

  • EAE-ANVri bozka eman dion herritarren beste erdia ere, udalean ordezkari ofizialik gabe geratuko da.

 

 

BERAZ, zaldibitarrok hauteskundeetan erabaki genuena ez da errespetatuko, herriari bizkar emanaz. IKARAGARRIA.

 

 

 

ATEAK IREKI UDAL DEMOKRATIKOARI

 

Guretzat Zaldibian eman den enpatea ez da arazoa. Zaldibiko herritarrek harturiko erabakiaren baitan, Udal demokratikoa eratzeko borondate eza da arazoa.

 

 

Espainiar LOREG legeko 182.2 artikuluaren bidez, ondorengo herri guzti hauetan zerrendaz kanpoko jendeak hartu ditu udal zinegotzi karguak: Azkoitia, Ordizia, Legorreta, Zumarraga, ... eta laster PP-k ere bide hau erabiliko du Lizartzan eta Elduainen

 

 

 

EAE-ANVren KONPROMISOAK

 

 

·        Hauteskundeen emaitzek elkar ulertzera eta adostasunera heltzea exijitzen digute. Gure indar guztiak horretara bideratuko ditugu.

 

 

·        Ezker Abertzalearen izenean, EAE-ANV udal taldeak, herri osoaren alde lanean jarraituko du.





Nork: Zaldibiko EAE-ANV.2007/06/12 17:53:28.369 GMT+2
Etiketak: zaldibia hitza eae herriari anv eta erabaki enpate erabakia du herriak eman | Permalink

2007/05/28 17:58:53.870 GMT+2

ATEAK IREKI UDAL DEMOKRATIKOARI



Zorionak
ATEAK  IREKI  UDAL  DEMOKRATIKOARI-

 

ORAINGOAN ERE OZTOPO GUZTIEN GAINETIK INDARTSU

 
-          Alderdien lege antidemokratikoa

-          Komunikabideen bazterketa

-          Babes ekonomikorik ez

-          EAE-ANVko hautetsien atxiloketak

-          Erregistroak eta EAE-ANVko boto paperen lapurretak

-          EAE-ANV eta plataformetako hautetsi guztion fitxa poliziala. (15.000 lagun)

-          Lege iruzurra 300 zerrenda baino gehiago legez kanpo

Oraingoan ere oztopo guztien gainetik INDARTSU

ZALDIBIKO ARALAR: “Ez dugu Udala geure gain hartuko, irabaziz gero bakarrik hartuko genuke kargua” HITZA 2007ko maiatzak 26

-          Herritarrek hitz egin dute, eman dute beran HITZA eta ERABAKIA.

-          EAE-ANV-k emaitza onartzen du nahiz eta hauteskundeak ez diren demokratikoak izan. Zaldibiko ARALAR taldeak berdina egin beharko luke.

-         Herritarrek harturiko ERABAKIA ERRESPETATU !!

 

HAUTESKUNDEEN EMAITZAK

ELKAR ULERTZERA ETA ADOSTASUNERA BEHARTZEN GAITUZTE 

-          Bide honetan, ARALAR udal taldeari emaitzak publikoki onartu eta UDAL DEMOKRATIKOARI ATEAK IREKITZEA eskatzen diogu.

-         Aukera eta eskubide berdinetan aritzeko, ADOSTASUNA izango da udal berria osatzeko GILTZA.

 

ESKERRIK ASKO ILEGALIZAZIOAREN KONTRA ETA KONPONBIDEAREN ALDE EMAN DUZUEN BOTO ETA BABESARENGATIK.

ESKERRIK ASKO AZKEN HILABETEETAN ZUEN LAGUNTZA EMAN DIGUZUEN GUZTIOI BAI ETA EMAITZA HAUEK LORTZEKO LANEAN ARITU ZARETEN GUZTIOI.

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!

 

 

 

Zaldibian 2007ko maiatzaren 29an

 

Nork: Zaldibiko EAE-ANV.2007/05/28 17:58:53.870 GMT+2
Etiketak: zaldibia hitza eae herriari anv eta erabaki enpate erabakia du herriak eman | Permalink