Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/01/04 16:00:46.145 GMT+1

ZEIN IZAN BEHAR DA NATURAREKIKO HARREMANA?

GAIA: Naturaren arazoak konponduz. LABURPENA: Naturaren harremanak bi teoria ditu ulertzeko: lehenengoak dio naturaren erabilerak bueltarik gabeko arriskuak sortzen dituela, besteak berriz, naturak baduela berriztatzeko gaitasuna. Euskal Herrian natura ulertzeko modu ezberdinak daude: Hegoaldean, lurzoruaren legea onartu zen, eztabaida biziak sortuz. Iparraldean berriz, laborariek kexatzen dira nekazal-lurrak galtzen ari direlako. Nafarroan egingo den eski estazioan ere eztabaidak egon dira, estazioak ekonomia handituko duelako, baina, Larrako Natur Guneari kalte handia egingo dio. Azken urteotan bilera asko egin dira naturarekiko erabakiak hartzeko baina oraindik ez da ezer erabaki.

Nork: IBAI HIDALGO.2011/01/04 16:00:46.145 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/10/27 19:42:40.969 GMT+2

Mikel Laboa

Mikel Laboa Manzisidor (Donostia, 1934 - Donostia, 2008) euskal kantari eta musikagilea izan zen.

Aditu askoren ustez XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da, bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuena. Bernardo Atxaga idazleak tradizioa eta abangoardia uztartzen Gabriel Aresti, Jorge Oteiza, Eduardo Txillida edo Koldo Mitxelena moduko egileekin konparatu zuen.

Donostiako Alde Zaharrean (San Joan kalean, 15a) jaio zen 1934ko ekainaren 15ean. Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen: aitak, udaleko zinegotzia zenak, Frantzia aldera jo zuen; ama eta zazpi seme-alabak, berriz, Lekeitio aldera, Gardata auzora joan ziren, eta han bizi izan ziren aldi batean. Donostiara itzulita, marianisten ikastetxe batean ikasi zuen. Batxilergoa amaituta medikuntza ikastea erabaki zuen. 1953an ekin zion eta Madrilen, Iruñean, Zaragozan eta Bartzelonan aritu zen ikasten, harik eta 1967an haur psikiatrian espezializatu zen arte.

Bere lehen diska Azken deitu zen, lau abesti zituen eta 1967an grabatu zuen Baionan. Honela, Nova Cançó catalana eredutzaat hartuz, Mikel hainbat euskal musikari eta artistekin kontaktuan jarri zen. Hemendik Ez Dok Amairu jaio zen 1960ko hamarkadan, hainbat artistek, abeslariek eta idazleek osatutakoa. Bertan, batez ere Benito Lertxundirekin batera, baina baita Lourdes Iriondo,eta Xabier Leterekin ere euskal kanta berria sortu zuten. Estilo tradizional eta berriak elkartuta, Bertolt Brechten moduko autoreen letrak kantatzen zituzten. Lekeitioak abesti sorta ere sortu zuen, oihu eta zarata esperimentaleekin.

Donostiako Antigua auzoan bizi zen azken urteotan. Bob Dylan abeslari estatubatuarrarekin Zurriola hondartzan eta 2006ko uztailean emandako kontzertuaren aurretik azkeneko aldiz aritu zen publiko aurrean kantari. Azkenik, gaixotasun luze baten ostean, 2008ko abenduaren 1ean zendu zen 74 urte zituela, Poliklinikan. Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina eman behar zion urte berean, 2008ko abenduaren 23an.

 

Nork: zaraobe2dba.2010/10/27 19:42:40.969 GMT+2
Etiketak: baikor2 04 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/10/26 18:11:28.694 GMT+2

Stress Miguel A. Ruíz

Gaur egun, “estres” hitza edonon entzun daiteke, baina, zer da estresatuta egotea? Estresa, hautematen ditugun mehatxuzko estimuluen aurrean organismoak ematen duen erantzuna da. Horregatik, bi estres mota daude: positiboa, egoera zailak jasaten eta ingurunearen eskaeren aurrean erreakzionatzen laguntzen diguna, eta estres negatiboa, berriz, organismoa egoera batera egokitzeko gauza ez denean, ingurunearen eskaerei erantzun egokirik emateko gai ez denean, neurriz gaineko tentzioa eta antsietatea sortzen diguna.

Estres negatiboari aurre egiteko, badira tresna baliagarriak, profesional kualifikatuengandik aholkuak hartuz gero. Erlaxatzea, arnasketa sakona eta giharrak lasaitzea bateratzen dituzten teknikak, giharrak lasaitu eta odolzirkulazioa estimulatzen ditu, adibidez masajea eta hidroterapia.

Beste metodo errazago bat, musika entzutea da, normalean instrumentala eta goxoa. Baina, estresa ekiditzeak lehentasuna dauka, horretarako adina lo egin behar da, ariketa fisikoa (egin) eta elikadura zaindu.

Nork: zaraobe2dba.2010/10/26 18:11:28.694 GMT+2
Etiketak: 03 baikor2 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/10/25 21:48:39.760 GMT+2

Estresa Julen Aldama

Estresa ingelesetik hartutako hitza da, tentsio esan nahi du. Bizitzan zehar jokabide asko sorraraz daitezke estresa. Estresa agertzen da inguruneko eskaerei erantzun egokia ematea ez denean posible. Etxerako lan gehiegi, lanean ahal duzun baino presio gehiego jasatea, eta beste gauza batzuek sortu dezakete estresa.

 

Estresak hainbat eragin du gorputzean, hala nola, liseriketa aparatuan adibidez, urdailak azido gehiago jariatzen du eta egoera honek luze irauten badu, urdaileko hormak narritatu egiten dira azkenean. Liseriketa prozesua gorabeherak izaten ditu. Gihar aparatuan tentsio uzkurdurak agertzen dira: lepoan, bizkarrean... Arnas aparatua arintzen da eta sistema kardiobaskularrean bihotzaren erritmoa eta odolaren presioa handitzen da, adrenalina eta noradrenalina askatzearen ondorioz.

 

Estresari aurre egiteko terapiak daude, esaterako: masajeak, hidrotearipia, musika-terapia, teknika kognitiba, etb. Garrantzitsua da ere behar adina lo egitea, ariketa fisikoa egitea tentsio askatzeko eta elikadura zaintzea. Eta ez bakarrik dieta orekatuak baizik eta jateko behar den denbora hartzea, lana eta bizitza pertsonala ondo bereiztea, eta lagungarria da arazoez konfidantzazko pertsona batekin hitz egitea.

 

 

 

Nork: Julen Aldama .2010/10/25 21:48:39.760 GMT+2
Etiketak: 03 baikor2 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/10/05 18:10:46.670 GMT+2

Emakumea Gizartean Julen Aldama

Emakumeak gizartean, historikoki etxeko lanak egin behar izan ditu. Hau gertatzen zen gizonak lanean zeudelako eta emakumeak ahulago ikusten ziren esfortzu lanetan aritzeko. Lanean hasi ziren lehen emakumeak joskintzan aintzindari ziren. Eskubiderik gabe lan egiten zuten eta orain dela gutxi arte emakumeek gizonezkoek baino eskubide gutxiago izan dituzte.

 

Egoera asko aurreratu da, duela 25 urte desberdintasun asko zegoen eta gaur egun ia berdintasun osoa lortu da. Baina orandik bi oztopo daude berdintasun osoa lortzeko. Emakumezkoei tratu txarrak eta lana, seme-alabak zaintzeko ardurarekin. Tratu txarrei aurre egiteko justiziak ardura handiagoa hartu beharko luke eta zigor gogorrenak jarri. Baina hori nahikoa al da? Nire ustez asko landu behar da gazteon pentsamoldea eta txikitatik errespetua denongan eta hezkuntza ona finkatu behar da. Beste aldetik gobernuak erraztu beharko lituzke haurtzaindegi publikoak eta senarrak edo gizajoaren aita bere partetik jarri .

 

Denon esku dago berdintasuna lortzea. Baina gizartean matxismo gehiegi dago oraindik...

 

Nork: .2010/10/05 18:10:46.670 GMT+2
Etiketak: 02 baikor2 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/10/03

Emakumeak Miren Sarasola

 

Emakumeak, egoera ezberdinak jasan ditu historian zehar. Duela urte batzuk, emakumeak animalia edo objektu moduan erabiltzen zituzten. Ez zutela ezertarako balio uste zuten eta ez zeukaten inolako eskubiderik. Gaur egun, beste baldintza batzuetan bizi gara. Egoera asko aldatu da eta emakume eta gizonen artean zegoen aldea, gure onerako, txikiagotu egin da.

 

Dena den, oraindik ez dugu lortu berdintasuna. Lan munduan, adibidez, nagusiek kontuan izaten dute emakumeok haurdunaldiak izan ditzakegula eta ondorioz, ordezko bat kontratatu beharko luketela. Gainera, hainbat enpresetan, gizonek egiten duten lan berdina egin arren, soldata txikiagoa ematen diete.

Aipatu beharreko beste kontu garrantzitsu bat, emakumeenganako tratu txarra da. Honelako berriak, egunero entzuten ditugu komunikabideetan eta horrelakoak ezin ditugu jasan. Gutxi balitz, entzuten ditugun bakoitzean, ez zaigu arraro egiten, ohitzen ari baikara. Batzuek esaten dute, honelako jarrerak maitasunaren eredu direla, baina ez da egia. Gizonak, bere emaztea edo neskalaguna jipoitzen du, bera baino ahulagoa dela pentsatzen duelako, bestela, nola egingo lioke horrelako gauzarik maite duen pertsonari? Zoritxarrez, pentsatzen dugun baino andre gehiago dago, gizon baten menpe eta adinak ez dauka zerikusirik.

 

 

Bestalde, kontu handia izan behar da ere, honelako egoerak gertatzen direnean haur baten aurrean. Jarrera hauek, normaltzat har ditzakeelako eta nagusitan, berak ere bere neska jipoitu edo psikologikoki  deseginda utzi dezakeelako.

 

Arazo honi amaiera jarri behar zaio derrepente! Horretarako, emakumeak, tratu txar hauek salatu beharko lituzke eta neurriak hartu.

 

Nork: .2010/10/03
Etiketak: 02 baikor2 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/09/22 14:26:28.937 GMT+2

emakumeak(gotzon eta miren)

 

AnaUrkizak elkarrizketatu egiten egiten ditu zortzi emakumezko idazlaraik

Nork: zaraobe2dba.2010/09/22 14:26:28.937 GMT+2
Etiketak: baikor2 01 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/09/22 14:25:39.624 GMT+2

emakumeak

.gaia: emakumeak elkarrizketatu egin ditu urkizak bere liburu berrian.

Nork: zaraobe2dba.2010/09/22 14:25:39.624 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/09/22 14:23:58.508 GMT+2

emakumeenarteko elkarrizketa

emakumeenarteko elkarrizketa

Nork: zaraobe2dba.2010/09/22 14:23:58.508 GMT+2
Etiketak: baikor201 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/09/22 14:22:20.932 GMT+2

EMAKUMEAK: RUBEN ETA IBAI

GAIA: Zortzi emakumeei buruzko elkarrizketa.

Nork: zaraobe2dba.2010/09/22 14:22:20.932 GMT+2
Etiketak: baikor2 01 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)