Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/22 12:27:50.093 GMT+1

Curriculumak Interneten

Curriculumak Interneten.

Lan baten bila ahal zabiltza?

Horrela bada, grabatzeko kamara baten bila has zaitez eta horren bidez, zure meritu, esperientzia eta gaitasunak erakusten saiatu zaitez, ondoren bidali ezazu eginiko bideo enpresa ezberdinetara eta Interneten jarri ezazu YouTuben adibidez. Bukatzeko itxaron ezazu, agian norbaitek lan eskaintza batekin deituko zaitu.

Fenomeno berri hau Estatu Batuetan zabaltzen ari da  eta Curriculum 2.0 izena jarri zaio Web 2.0 generazio berriaren ohorean. Metodo hau oso ona da denbora gehiegi ez galtzeko, enpresak 30 minututan 10 bideo ikusi ditzakete, pertsona bakoitza elkarrizketatuz gero, agian arratsalde osoa.

Baina, metodo honek bere alde txarrak ere baditu, Aleksey Vaynerrek enpresa batera bidali zuen bere curriculuma, bideo batean, bideo 6 minutu eta 46 segundokoa da, bertan Aleskey agertzen da, dantza eta beste hainbat tontakeri egiten, nire ustez ekintza ez aproposa bankuan lan egiteko postu baten bila dagoen pertsonarentzat...

Norbaitek Interneten bidez hainbat pertsonei bidali die bideoa, gaur egun milaka pertsonek ikusi dute bideo eta hauen aurrean barregarri geratu da.

Nik ere bideo hemen usten dut, zuek ere barre pixka bat egin dezazuen.

 

Nork: ibaiv.2007/01/22 12:27:50.093 GMT+1
Etiketak: 0 curriculum2 youtube | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Ibai,
Antzeko zeozer irakurri nuen duela gutxi, eta zer nahi duzu esatea, ez nintzen harritu. Hori baino lehenago ikusi nuen Eibarren etxea saltzeko iragarkia, youtube-n ere.


Nork: Josu.2007/01/22 12:59:05.067 GMT+1
http://www.blogak.com/josu

ez nekien horrelako gauzak zeudenik YouTuben

Nork: ibai.2007/01/22 14:48:30.690 GMT+1

Okerragoak (?) ere badaude... hara hemen, nere gelako baten ateraldiak:
http://www.youtube.com/profile?user=dazzuk

Bideo bat pegatzen dut hemen baina komeni da goiko helbidean sartzea eta besteak ere ikustea... jaja

Nork: Josu.2007/02/08 01:08:55.296 GMT+1
http://www.blogak.com/josu

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.