Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/02/07 13:18:55.236 GMT+1

Luistxo Fernandez

Dela gutxi Luistxo Fernandez izan genuen Huheziko unibertsitatean, erakusten gozatu egiten duen pertsona horietako bat ematen zuen eta tagzaniari buruz hitz egin gintuen.

Tagzania oso programa berezia da; horren bidez pertsona bakoitzak bere mapak gordetzeko aukera dauka eta horrela munduko edozein lekuko argazkiak ikusi ditzakegu, argazki hauek satelite baten bidez hartuta daude. Argazki guztiak goitik ikusten dira eta hiru modutara ikusteko aukera ematen digu: mapa, satelite eta hibrido.

Niri hibrido moduan gustatzen zaizkit argazkiak ikustea, horrela herri bateko etxe guztiak xehetasun guztiarekin ikusi daiteke, baina herri guztiak ez dira ongi ikusten.  

Arreta handiz entzun nuen berak esandako guztia, hala ere, gauza batzuk ez nituen ongi ulertu, baina ez nintzen ausartu galdetzen.

Nork: ibaiv.2007/02/07 13:18:55.236 GMT+1
Etiketak: tagzania fernandez | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Jo, Ibai, komunikazio ikasle izanda horrek lotsa ematea be... oso mesedez! :p

Nork: Josu.2007/02/08 01:12:05.842 GMT+1
http://www.blogak.com/josu

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru