2010/07/19 09:17:00.102 GMT+2
Abuztuaren bukaeran-edo helduko diot berriro blogari. Bitartean, Ermuko
Santixau jaietako euskal birusaren aldarri palindromoarekin lagatzen zaituztet.
Ondo izan.
Sukram.
Nork: sukram.2010/07/19 09:17:00.102 GMT+2
Etiketak:
palindromo
aztihitza
ermua
hizpilu
jaiak
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2010/07/13 03:17:00.102 GMT+2

...eta berba-jarioaren jirabueltan palindromoa sortu zen, hizkuntzaren goxoki:
Oparotasuna? Kea? Hitz-zaparradak ere errotazioan (du) gozoa, hitzak, jostagarriki saiatu eta bizi baitziharduen, bere kabuz, jelea sortuz.
5? 3? 3-5 3 5 5, 5, 8 7 7 3, 4 4, 5 7.
Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
PS:
"Atrapa y aparta" dio gaztelerazko hizpiluak, eta palindromoari buruz ari da. Liluratzen zaitu ala nazkatu. Horregatik behar du izan dosi txikitan emana eta hartua. Erregina-jelea bezala:
"Dosiei dagokienez, erregina-jelea palindromo freskoa hartzekotan, arto ale bat adinako tanta bat hartu behar da egunean bitan, minutu batzuetan mihi azpian urtzen utziz."
Hor dago sekretua.
Nork: sukram.2010/07/13 03:17:00.102 GMT+2
Etiketak:
ariketa
palindromo
hizpilu
aztihitza
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (1)
2010/07/05 05:07:00.102 GMT+2

Zera dio topatu beharreko palindromoak:
Nik pipatzen dut (gozamen ergela ote?) birika ez nagiekin.
3 4 (6 3?) 5 2 10
Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.PS:
Ospitale psikiatrikoan asko erretzen da. Gogoratzen dut, nire
lehendabiziko egonaldian, maniaren goren-gorenean, "objetivo: cáncer de
pulmón!" kantatzen nuela zigarro batetik bestera. Eta egurra ikutu gabe. Birika bete ke harrotu eta patuari burla egitea gauza alua da, gero. Hamabi urte
pasa dira eta erretzen jarraitzen dut, baina, harrokeria hura etsipena izatera pasa da. Lagako banu ere, kaltea jada egina legokeela pentsatzen dut. Yonki bat naiz, eta zer. Gainera, ERRE palindromoa da. Problema bat daukat.
Nork: sukram.2010/07/05 05:07:00.102 GMT+2
Etiketak:
ariketa
palindromo
hizpilu
aztihitza
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)
2010/07/03 03:07:00.102 GMT+2

Erabaki bi hartu dut, eta pertsona arras kontraesankorra naizen aldetik
ezin dut ziurtatu erabaki irmoak izango direnik, baina, tira:
1) Palindromo ariketei burutazio-pajeo-pertsonal bat gehituko diet, post
scriptum bat, PS, ariketaren ostean. Ariketak ebazterakoan mesederik ez dute egingo ziurrenik, baina faltan botatzen nituen blogean unean uneko palindromoak eragiten dizkidan gogoetak.
eta 2) Palindromo ariketen artikuluetako irudiak neronek sortutako
irudiak izango dira. Ez dut orain arte jabetza eskubide arazorik izan
inorekin baina "alegremente" hartu dut handik eta hemendik, askotan
iturria aipatu gabe. Kitto.
Hala bedi
Sukram
Nork: sukram.2010/07/03 03:07:00.102 GMT+2
Etiketak:
ariketa
palindromo
hizpilu
aztihitza
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/06/28 08:26:00.102 GMT+2

Zaharren egoitzetan ia denetarik egiten dute, aisialdi programak gero eta aberatsagoak dira. Dantza, bidaiak, dominoa, eta orain: borroka librea. Aitona-amonak ring-ean dinbi-danba.
Eta nola dibertitzen diren!
Gure aitonak, adibidez, izen artistikoa ere badauka: "Basaitona". Ez dago txarto, baina nik izenaren aldaera palindromoa proposatu diot, indar gehiago emango diolakoan-edo:
"8 7"
Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
Nork: sukram.2010/06/28 08:26:00.102 GMT+2
Etiketak:
ariketa
palindromo
hizpilu
aztihitza
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)
2010/06/21 01:26:00.102 GMT+2

Maoistak bere liderrari bene-benetan diotso beldurra eta gerra zela, baina su-etena hurbil dela. Hurrengo palindromo ezkutuarekin diotso, gainera:
3 3, 4. 6, 3, 5 4, 5.
Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
Nork: sukram.2010/06/21 01:26:00.102 GMT+2
Etiketak:
ariketa
palindromo
hizpilu
aztihitza
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)
2010/06/19 20:50:00.102 GMT+2
"Tolosa Beantatuz", alegia, bintatuz, pintatuz, bean=babarruna, Tolosako babarruna. Jode, kostatu zait harrapatzea, egunak. Laguntza behar izan dut (thanx Txarli), nik, neure burua hitz-jokalari handitzat daukan honek, jeje. Enfin.
Total, Tolosako GKo Gallery-ak mural eta grafitti lehiaketa antolatu duela eta han izan naiz neure hitz-joko eta mamutxoekin. Sua zen gaia, eta nik sprayak erabili ditut. Argazki montajean ikusi dezakezuena izan da nere aportazioa lehiaketari. Saririk ez dut lortu, baina ondo pasatu dut,
Kle etorri da Ermutik argazkiak ateratzera,
@bedaio3000 ezagutu dut (
astohitza kamiseta erosi dit!), eta bost liburu (euro banatan) eraman ditut Triangelu plazako postu batetik. Etxera bueltan euria jotafuego hasi da eta afaltzera gonbidatu nau lagunmin batek. Euriaren arabera, Doctor Deseo ikusiko dugu Untzagan ala "Inglourious Basterds" sofan botata.
¿Qué más se puede pedir?
Nork: sukram.2010/06/19 20:50:00.102 GMT+2
Etiketak:
grafitti
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/06/16 16:16:00.102 GMT+2
Horra egia:
Nire hitzetan ez da
gezurra baino.

Nork: sukram.2010/06/16 16:16:00.102 GMT+2
Etiketak:
haiku
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/06/14 04:16:00.102 GMT+2
Hemen gaude berriro, palindromoaren bila, eta gurekin... Altzürüküko kantaria ere, bere tramankulu estimatuek lagunduta.
Bai, hala dio eta palindromoak:

4 6 3, 4 10
Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
Nork: sukram.2010/06/14 04:16:00.102 GMT+2
Etiketak:
ariketa
palindromo
hizpilu
aztihitza
| Permalink
| Erantzunak (8)
| Errenferentziak: (0)
2010/06/10 20:16:00.102 GMT+2
Xavi Torres katalana eta
Pablo Nemirovsky argentinarraren elkarrizketa palindromiko hau azken aldian palindromogintzan egin den lanik dibertigarriena iruditzen zait. Orain liburu gisa aurkeztu da.
Irudian klik eginez on-line irakurri ahal da
LibroVirtual.org webgunean. Irakurle gisa izena eman besterik ez da egin behar.
Liburuaren aurkezpen testua uzten dizuet Bar Arab tabernatik pasatzeko gonbidapen gisa:
"Diálogo palindrómico. Desde hace ya varias eternidades, quien pasa por
la puerta del Bar Arab, en el centro de Palindrópolis, puede vislumbrar
en una de las mesas del fondo, frente al gran espejo, las borrosas
siluetas de Torres y Nemir, poetas taciturnos, quienes con la voz ya
extinta de tanto hablar, intercambian mensajes escritos en las blancas
servilletas de papel; van pasando las horas, los días y los siglos, y
sin embargo Torres y Nemir siguen allí, acodados somnolientos al triste
mármol, ora con la mano en la copa, ora con la mano en la pluma,
divagando incansables sobre el mundo, con etílica exaltación del ánimo…"
Nork: sukram.2010/06/10 20:16:00.102 GMT+2
Etiketak:
palindromo
aztihitza
liburua
hizpilu
sobreverbos
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak