Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/07/03 03:07:00.102 GMT+2

Erabaki bi



Erabaki bi hartu dut, eta pertsona arras kontraesankorra naizen aldetik ezin dut ziurtatu erabaki irmoak izango direnik, baina, tira:

1) Palindromo ariketei burutazio-pajeo-pertsonal bat gehituko diet, post scriptum bat, PS, ariketaren ostean. Ariketak ebazterakoan mesederik ez dute egingo ziurrenik, baina faltan botatzen nituen blogean unean uneko palindromoak eragiten dizkidan gogoetak.

eta 2) Palindromo ariketen artikuluetako irudiak neronek sortutako irudiak izango dira. Ez dut orain arte jabetza eskubide arazorik izan inorekin baina "alegremente" hartu dut handik eta hemendik, askotan iturria aipatu gabe. Kitto.

Hala bedi
Sukram

Nork: sukram.2010/07/03 03:07:00.102 GMT+2
Etiketak: ariketa palindromo hizpilu aztihitza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru