Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/10/25 21:08:46.192 GMT+2

Joseba Barandiaran: euskarazko prentsaren ekonomia-aditua


Euskarazko prentsa irakurri/entzuten dugunok sarritan egiten dugu topo Joseba Barandiaranen izenarekin, batez ere, ekonomiari buruzko iritzietan. Berrian, Argian, ETB1en, Euskadi Irratian... kolaboratu izan du. Hona hemen 2006ko apirileko Artajorranen egindako elkarrizketan esandako zenbait gauza:

Hedabideetan ere dezente jardun duzu. Nondik sartu zinen mundu horretan?
Lehen pausoak Ene Bada! herri astekarian eman nituen. Ondoren, botere horretarako atea Jaime Otamendik zabaldu zidan, Euskadi Irratian, Madrilen ikasten ari nintzela. Gerokoak, haren ondotik etorri dira.

Prentsa idatzian eta irratian aritu zara batez ere. Non erosoago?
Idatziak, paperak, denbora uzten du, gauzak lantzeko aukera. Nolabait, bertso jarriak dira. Irratiak, aldiz, bertso plazarekin du antza, puntua jarritako ariketarekin. Bertsolari kaskarroi, bat-batekoan jarduteagatik soilik barka dakiguke gure mailaren apala. Hortaz, irratia nahiago, nahiz gogoko biak izan.

Ekonomiari buruzko tertuliatan aritzetik gai orokorrei buruzkoetan aritzera pasa zara. Erraz onartu zenuen proposamena?
Ez. Eta damututa ez nagoen arren, ur handiak dira. Handiegiak akaso. Kurtso honetarako hitz eman nuen, baina gero utzi egingo dudala uste dut. Futbolean bezala, errotazioak onak dira horrelakoetan.

Zer iritzi duzu tertulianoaren irudiaz?
Tertulianoez dagoen irudi txarra, Espainiako zenbait irrati-tertuliaren ondorio dela uste dut. Asisko Urmenetak ongi esan zuen bezala, “orokerrak” dira. Euskal irratietako tertulianoak ez ditut hain gaiztoak ikusten. Norbere miopia izan liteke, noski.

Nork: zingizango.2007/10/25 21:08:46.192 GMT+2
Etiketak: jakingarriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...> ekonomia EKONOMIA E BAJGËS Saved by mikeytwotoes on Sat 20-9-2008 Joseba Garmendia Saved by pankkake on Thu 18-9-2008

Erreferentzia: Recent Links Tagged With "ekonomia" - JabberTags 2008/09/21 02:19:12.614 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.