Trikitxa Elkarteak Faborez 1 diskoa aurkeztu zuen ostiralean. Bertan Elustondo anai-arrebek bost pieza argitaratu dituzte: ALA PORAI! trikitixa, INKIRRINKI porrusalda, FANDANKOA fandangoa, PUTXUNIKETAN boleroa eta ZIRRARA fandangoa. Pieza guztiak zaharrak dira. Eurekin batera Izer eta Alabier, Estanga anai-arrebak eta Jon Ostolaza eta Rakel Pujanak aritu dira. Elustondotarrek ia hogei urte daramatzate plazaz plaza. Gazteak dira baina bikote gutxi dira kopuru horietara iritsi direnak. Diskoa erosteko aukera dendetan, Durangoko azokan eta Trikitixa Elkartearen web orrian izango duzue. Azken honetan oraindik ez dute erosteko aukera zintzilikatu baina aurki jarriko dute.
2007/10/27 12:23:14.926 GMT+2
Elustondotarrak Faborez 1en
Nork: zingizango.2007/10/27 12:23:14.926 GMT+2
Etiketak:
jakingarriak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/25 21:08:46.192 GMT+2
Joseba Barandiaran: euskarazko prentsaren ekonomia-aditua
Euskarazko prentsa irakurri/entzuten dugunok sarritan egiten dugu topo Joseba Barandiaranen izenarekin, batez ere, ekonomiari buruzko iritzietan. Berrian, Argian, ETB1en, Euskadi Irratian... kolaboratu izan du. Hona hemen 2006ko apirileko Artajorranen egindako elkarrizketan esandako zenbait gauza:
Hedabideetan
ere dezente jardun duzu. Nondik sartu zinen mundu horretan?
Lehen
pausoak Ene Bada! herri astekarian eman nituen. Ondoren, botere horretarako
atea Jaime Otamendik zabaldu zidan, Euskadi Irratian, Madrilen ikasten ari
nintzela. Gerokoak, haren ondotik etorri dira.
Prentsa
idatzian eta irratian aritu zara batez ere. Non erosoago?
Idatziak,
paperak, denbora uzten du, gauzak lantzeko aukera. Nolabait, bertso jarriak
dira. Irratiak, aldiz, bertso plazarekin du antza, puntua jarritako
ariketarekin. Bertsolari kaskarroi, bat-batekoan jarduteagatik soilik barka
dakiguke gure mailaren apala. Hortaz, irratia nahiago, nahiz gogoko biak izan.
Ekonomiari
buruzko tertuliatan aritzetik gai orokorrei buruzkoetan aritzera pasa zara.
Erraz onartu zenuen proposamena?
Ez.
Eta damututa ez nagoen arren, ur handiak dira. Handiegiak akaso. Kurtso
honetarako hitz eman nuen, baina gero utzi egingo dudala uste dut. Futbolean
bezala, errotazioak onak dira horrelakoetan.
Zer iritzi
duzu tertulianoaren irudiaz?
Tertulianoez
dagoen irudi txarra, Espainiako zenbait irrati-tertuliaren ondorio dela uste
dut. Asisko Urmenetak ongi esan zuen bezala, “orokerrak” dira. Euskal
irratietako tertulianoak ez ditut hain gaiztoak ikusten. Norbere miopia izan
liteke, noski.
Nork: zingizango.2007/10/25 21:08:46.192 GMT+2
Etiketak:
jakingarriak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
2007/10/25 21:00:49.247 GMT+2
ANV-EAEk gobernu programa aurkeztu zuen

Asteazkenean Kultur Etxean prentsaurrekoa eman zuten EAE-ANVko kideek gobernu programa aurkezteko. Besteren artean euskararen arloan honako asmoa azaldu zuten: erabilera bultzatzea eta alor guztietan txertatzea. Bai udaletxe barrua, bai kanpoa euskalduntzea. Euskararen udal ordenantza betearaziko dela zehaztu zuten. Euskal hedabideak diruz laguntzea eta euskara biziberritzeko plana bultzatzea ere aipatu zuten. Prentsaurrekoari buruzko datu gehiago Goierriko Hitzan aurkituko dituzue.
Nork: zingizango.2007/10/25 21:00:49.247 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/23 22:16:46.274 GMT+2
Euskal Wikipedia bultzatzeko lehiaketa
Hona hemen Legazpiko ikastetxeetarako eta ikasleentzat albiste interesgarria:
EHUk eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta, azaroaren 5etik 10era Zientzia Astea egingo da eta honen barruan Wikipedia Euskaraz Blai lehiaketa antolatu dute. Lehiaketaren helburua, zientzia eta teknologiako eremuan Wikipediari euskaraz egingo zaizkion ekarpenak saritzea da. Edozein ikastetxek edo pertsonak parte har dezake. Izena emateko epea zabalik dago eta lehiaketan parte hartzeko urriaren 31 baino lehen egin behar dira ekarpenak Wikipedian. Hona hemen sariak:
10 ordenagailu eramangarri
- 2 DBHko ikaslentzat
- 2 batxilergo edo lanbide heziketa ikasleentzat
- 2 DBHko irakasleentzat
- 2 batxilergo edo lanbide heziketa irakasleentzat
- 1 unibertsitateko ikasleentzat
- 1 publiko orokorrentzat
- 2 DBHko ikaslentzat
- 2 batxilergo edo lanbide heziketako ikasleentzat
- 2 DBHko irakasleentzat
- 2 batxilergo edo lanbide heziketa irakasleentzat
Nork: zingizango.2007/10/23 22:16:46.274 GMT+2
Etiketak:
jakingarriak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/20 17:15:14.756 GMT+2
Bertso eskolako gaztetxoenak
Joan den zapatuan bigarren bertso eskola izan zuten gaztetxoenek Bertso-olarien lokalean. Hona zenbait argazki:
Gazte jatorrak dira baina zaila da bi ilara berdin samarretan jartzea
Hatzak V eran jarrita beti egingo dio astoaren ikurra bakarren batek besteren bati
bederatzi, hamar, hamaika urte dituzte eta, normala den bezala, adin horretako jarrera azaltzen dute
Larunbatero lauretatik bostetara elkartzen dira. Gu izan ginenean, ordea, lau eta erdietarako bidali zituen irakasleak. Pazientzia izaten ikasi beharko du hurrengo eskoletarako.
Nork: zingizango.2007/10/20 17:15:14.756 GMT+2
Etiketak:
bertsoak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/19 09:36:43.872 GMT+2
Fandango eta arin-arin ikastaroa

Sustraiak dantza taldeak fandango eta arin-arina erakusteko ikastaroa abiatu zuen urriaren seian. Urria eta azaroan zehar larunbatetan 17:00etan irakatsiko du Kultur Etxe ondoan Sustraiak Dantza taldearen lokalean (lehen suhiltzaileek erabiltzen zuten lokalean). Aste buru honetan ere saioa izango da. Doan da eta ikasi nahi duen orori zabalik dago.
Nork: zingizango.2007/10/19 09:36:43.872 GMT+2
Etiketak:
jakingarriak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/18 19:32:51.545 GMT+2
Nafarroa Oinez laguntza eske
Datorren igandean Vianan egingo da Nafarroa Oinez, Nafarroa Garaiko ikastolen aldeko festa. Oraindik ez omen dute behar adina jende lotu lanerako. Lagun taldea osatu eta laguntzeko aukera badaukazu bi telefono bidali dizkigute:
- 948 44 62 65 telefonoa (Ikastola)
- 688609913 Bendi / Gontzal
Nork: zingizango.2007/10/18 19:32:51.545 GMT+2
Etiketak:
jakingarriak
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/17 19:44:39.680 GMT+2
Enpresetan euskara planak
Zenbait enpresatan euskara planak jarri dira martxan. Lanean euskararen erabilera normalizatzea da helburua. Legazpiko GKNn eta Bellotan, adibidez, ezarri dituzte euskara planak. Legazpitik kanpora lanean dabiltzan legazpiar batzuk ere ezagutuko dute hori euren lantegietan. Erbineko Igor Otaegik, esaterako, CAFen egiten du lana eta euskarari buruzko gogoeta egiten du CAFeko euskara aldizkarian egin dioten elkarrizketan:
Nork: zingizango.2007/10/17 19:44:39.680 GMT+2
Etiketak:
jakingarriak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/15 18:06:35.017 GMT+2
Izadirekin Perdido mendian
Uztailean Izadi Zaleak mendi taldearen denboraldia amaitzeko Monte Perdidora joan ginen eta bertan bildutako argazkiekin diaporamatxo bat osatu dut: http://www.mediafire.com/?922pyzndfdj

Horietako hainbat Izadi Zaleko foroan ikus daitezke.
http://www.izadi-zaleak.com/phpbb/viewtopic.php?t=789
Bestalde, jakin ezazue, urriaren 19an, ostirala, Urretxuko Kultur Etxean argazki emanaldi bat izango dudala. Goierri mendi taldearekin sei etapetan "Hiru Haundiak" deitzen den mendi martxan ateratako hainbat argazkiekin osatua dago.
Aitor Casado
Nork: zingizango.2007/10/15 18:06:35.017 GMT+2
Etiketak:
argazkiak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/15 07:50:31.902 GMT+2
Uztarriak elkarrizketa egin dio Aitor Aranari
Azken aldian leku batean baino gehiagotan ari gara Aitor Aranaz irakurtzen. Hemen bertan ere egin ditugu aipamenak. Joan den ostiralean Uztarriak Aitor Aranaren elkarrizketa argitaratu zuen. Hemen klik eginda irakurri ahal izango duzue.
Nork: zingizango.2007/10/15 07:50:31.902 GMT+2
Etiketak:
jakingarriak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


