2009/10/24 03:13:47.613 GMT+2
Behin behineko mudantza
Gustu baduzu... Inoren lurraldetik.
Nork: zipriztin.2009/10/24 03:13:47.613 GMT+2
Etiketak:
bloga
ameriketan
bestea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/20 20:53:50.936 GMT+2
MALIKen ama
Malik ezagutu nuen atzo, Europara, bizimodu hobearen bila etorri den mutila. Oraindik horren bila segitzen du. Aurkitzeko esperantzarik ez du galdu. Irrifarrea ere ez. Sarritan egiten du, mutil otzanaren aurpegia jarriz eta bere azal beltzarekin kontraste itzela egiten duten hortzak aldenik alde erakutsiz.
Kaiuko batean sartu zen Senegalen. Zortzi egun noraezean, ezezagunez beteriko txalupa horretan egin ondoren, itsasontzi batek atera zituen bera eta gainerakoak Kanarietara baino Atlantikoaren erdira zeramatzan txangotik. Etxekoei ez zien ezer esan Espainiara iritsi arte. Alacantetik, atxiloaldiak pasatakoan deitu zion amari. Eta zoriona eragin zion. Ama harro, oso harro sentitu zela dio. Semerik gazteenak, kuttunenak, bizimodu hobearen aldeko arriskua hartu eta lortze bidean urrats handia emana zuelako. Eta Malik harro dago, irrifartsu berriz, amari halako poza eman ziolako.
Baina segituan itzali zaio irrifarrea. Gaixo dago aspalditxoan ama. Gorputzaren erdia ezin omen du mugitu. Elkarrengandik urrats batera daude amagandik urruti iristea lortu izanagatik sentitzen duen harrotasuna, eta horregatik beragatik sentitzen duen samina.
Gaur Maliken ama hil da.
(Euren sentimendua gogoan, Ismael Lö-ren garrasi-kantua)
Nork: zipriztin.2009/05/20 20:53:50.936 GMT+2
Etiketak:
etorkinak
afrika
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/12 18:54:37.330 GMT+2
OSAKIDETZA eta euskara
Hauteskundeak egin zirenetik, eta kanpainan ere sarritan, behin eta berriz entzun dut Osakidetzan garrantzitsuagoa dela mediku onekin topo egitea, mediku euskaldunekin topo egitea baino. Kontrajarri bezala ipini izan dituzte profesionaltasuna eta euskara.
Argumentua bera merkea eta ahula iruditzen zait. Baina, batez ere, ematen duen irudi okerrak amorratzen nau: Badirudi azken 25 urteotan euskara eskakizuna ez dakit nik nongo langa gorenean jarri dutela, eta Osakidetza profesional euskaldunez leporaino dagoela.
Bizileku aldaketak direla eta, medikuntza orokorreko 5 mediku izan ditut. Bakar bat bera ere ez da izan euskalduna.
Batagatik edo besteagatik, egokitu zaizkidan espezialisten artean, euskalduna bakar bat ere ez dut gogoan.
Egia aitortze aldera, orain hilabete inguru Bilboko anbulategi batean, harrerako behargin batek euskaraz eman zidan hurrengo hitzordua. Gaur, toki horretan bertan informazio gunean zegoen neskak ez du jakin euskaraz esaten zein gelatara joan behar nuen.
Nire galdera da: Hainbeste mesede egin bazaie euskaldunei azken urteotako kontratazio eta oposaketetan, non arraio daude?
Eta hurrengoa: Hemendik aurrera gutxiago balioko badu euskarak lanpostu horiek betetzerakoan, nora arraio iritsiko gara?
Nork: zipriztin.2009/05/12 18:54:37.330 GMT+2
Etiketak:
euskara
gobernualdaketa
politika
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/02/24 21:51:48.298 GMT+1
Patxi Lopez eta GAL?
Azpiko bideoaren arabera, ordea, indarkeria denen kontrakoa ez da Lopez. Rafael Verak, Jose Barrionuevok eta enparauek egindakoa, txalotzen izan omen zen espetxeratu zituztenean. Ez dakit benetan bera den. Antza badauka.
Nork: zipriztin.2009/02/24 21:51:48.298 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/02/15 08:57:05.298 GMT+1
Arrapaladan!
Nork: zipriztin.2009/02/15 08:57:05.298 GMT+1
Etiketak:
kantua
junkera
musika
sarasua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/02/12 19:29:27.429 GMT+1
Hauteskundetarako inkesta egin didate!
Ez dut inor ezagutzen, edo ezagutzen ditudanek ez didate kontatu, inkestarik egin diotenik. Eta niri ere ez didate egin. Gaur arte.
Arratsaldeko zazpirak aldera telefonoak jo du. Gizonezko bat hizketan. CIES enpresaren izenean ari zen. Galdetzea ahaztu zait, nork aginduta ari ziren inkesta egiten.
Pare bat dozena galdera egin dizkit. Politikari buruzkoak gehienak. Botoa nori emango diodan, zer iruditzen zaidan bata, zer iruditzen zaidan bestea, halako koalizio nola ikusten dudan, Ezker Abertzalea aurkeztearen debekuari zer deritzodan... Horien alboan, tartekatuta, egoera ekonomikoari buruzko galdera batzuk.
Gustura erantzun ditut galderak. Eta balio izan dit deiak berresteko, inkesta horiek diotena ez dela asmatutakoa.
Nork: zipriztin.2009/02/12 19:29:27.429 GMT+1
Etiketak:
inkesta
politika
hauteskundeak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/02/09 18:44:09.663 GMT+1
Nolako eguraldia Martxoaren 1etik aurrera?
Aldaketa mezua, batzuk eta besteak ozen ari dira zabaltzen. Patxi Lopezek, aukera errealak omen ditu Lehendakari izatera iristeko.
Baldin eta heltzen bada, zer aginduko diote sozialistek EITBko zuzendaritzari (hori ere aldatuko da) eguraldiaren mapari dagokionez?
Euskal Herri osoko eguraldiaren berri izaten jarraituko dugu?

Argazkiak.org | Mapa eguraldia EITB © cc-by-sa: zipriztin
Edo agian, ohitu beharko dugu, soilik Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion datuak eta iragarpenak entzutera. Eta Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko ikusentzuleek ohitu beharko dute nolako eguraldia egingo duen jakiteko beste iturri batzuetara joaten.

Martxoaren 1ean hori guztia jokoan dagoen jakin nahi nuke. Zer uste duzue?
Nork: zipriztin.2009/02/09 18:44:09.663 GMT+1
Etiketak:
eitb
eguraldia
hauteskundeak
politika
jaurlaritza
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/01/06 17:58:50.108 GMT+1
Carpe diem!
Joxe Ripiauren kantu bat. Karpe Diem!
Nork: zipriztin.2009/01/06 17:58:50.108 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/12/18 14:00:44.732 GMT+1
Arantzazuk ematen duen ausardia
Euskal Herriaren historia gertukoan, aparteko garrantzia duen txokoa da Arantzazu. Beti pentsatu izan dut hori. Eta ez soilik historia erlijiosoan.
Abangoardia izan da Aloñapeko auzunea arte, kultura, euskalgintza, linguistika eta abarretan.
Arantzazuk ematen duen ausardiaz edo, gustura irakurri dut gaur Berrian Joxe Arregi frantziskotarrak idatzi duen artikulua.
Kritika zorrotza egin dio Eliza katolikoari homosexualekiko duen jarrera dela eta. Homosexualitatearen naturaltasuna defendatu du, bidebatez.
HEMEN pentsamendu aldizkarian egiten duen lanaren ildotik, Eliza zaharkituaren baitatik, eliza gizatiarra bultzatu nahian.
Nork: zipriztin.2008/12/18 14:00:44.732 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/11/12 18:57:15.078 GMT+1
13 urterekin hil
Hanna Jonesen historiak hunkitu egin nau. Zer pentsatua eman dit.
Zer pasa ote du 13 urteko neskato honek, bihotzeko transplante bati uko egin eta lasai hiltzen uztea eskatzeko.
5 urterekin atzeman omen zioten leuzemia. Orduz gero jaso dituen tratamendu bortitzek bihotza ahuldu diote. Bihotz berria behar du bizitzen segitzeko. Osasun agintariak saiatu dira bihotz berri hori jasotzera behartzen. Gurasoei mehatxu ere egin diete: haurraren zaintza kenduko dietela, bere borondatea betez gero.
Azkenean, zorionez, barru oneko funtzionarioren batek ikusi du eta dela arinkeriaz hartutako erabakia.
Skynewsen ikusi dut haurrari egindako elkarrizketa. Ez dirudi 13 urteko neskato bat. Bizitzak garaia baino lehen helduarazi duen emakumea da.
Oharra: Zer pentsatua eman didan bestea komunikabideek honen inguruan duten fribolitatea. Skynewsen bertan, esklusiba bezala saldu(!!) dute Hannarekin elkarrizketa. Ordu batzuren buruan, aipamenik ere ez. Polemikarik ezean, hil da eurentzat.
Nork: zipriztin.2008/11/12 18:57:15.078 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)