2008/10/18 14:21:08.441 GMT+2
Zaila da
ni goibel topatzea,
gogorik
gabe,itzalita.
Zaila da
nigan irribarrerik ez topatzea,
egunero
topatzen baitut alaitzen nauen edozer.
Gaur
eguna ez da ongi hasi.
Ez, ez da
gaurko eguna gaizki hasi,
denbora
da eguna esnatu orduko
eguzkiak
gogoz irten nahi ez duela.
Ez nago
gaizki, baina ezta guztiz ondo ere.
Nire
bizitza nahi dudan bidetik doa;
zorionekoa
sentitzeko milaka arrazoi,
eskerrak
emateko mila motibo.
Esperientzia
berria,
guztiz
ezberdina ta aberasgarria,
gustokoa
eta errepika-ezina.
Errepika-ezina.
Hori da.
Guztiak
du bere alde on eta
ez horren
ona,
baina
beti da bakarra
eta
aldaezina.
Onartu
beharra daukat,
zeharo
amorratuta nago oraintxe,
baina,
aldi berean,
arro nago nere buruaz,
beti arazoak gainditzeko prest.
Beti
aurrera, beti itxaropentsu.
Iritsiko
da egun hori,
egun
zoragarri hori…
eutsi,
gazte,eutsi!!!
Nork: zirrikitu.2008/10/18 14:21:08.441 GMT+2
Etiketak:
euskara
poesia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/20 20:47:30.912 GMT+2
Ezinezkoa suertatu zen gutun hau bidaltzea. Oso zaila da zuganaino iristea, eta hau da horretarako egiten dudan beste saiakera bat. Beharbada ez zara zu nik nahi dudan pertsona, bai agian zuk ere sentiarazi duzu horrelako zerbait.
Gabon politta,
Aspaldidanik
ekarri gabea zuen udazkenak maitasuna eta hau zuri idaztean horretaz ari
naizenik ere ez dakit,horrenbeste denbora igaro da…Ez dakit zein den honen
guztiaren arrazoia, ezta hau zugana iritsiko den ere.
Orain dela denbora
asko atzera ikusi zintudan lehenengoz eta,egia esan, ez zenuen nigan orain
sentitzen dudanaren arrastorik ere utzi. Baina, ostiral gau hartako giro lasai
eta atsegin hartan, zure presentziak ezberdin sentiarazi ninduen. Abesti bat
momentu hartako magia pizteko eta zu, berriz, magia hori benetazko bihurtzeko.
Melodia hura
zure begirada harekin tartekatuz pasa ditut azken egunak. Irribarre lotsati
hura, negar tantak erortzear zituzten begi dizdiratsu haiek,emozioa,sentimendua,
goxotasuna...Hori da, goxotasuna. Goxotasuna zen kanta haren doinuak zugan
eragin zuena,zure barrenetik nerera garraiatu zenuen hori. Sekula sentitu
gabekoak, han eta hemen, atzo eta gaur.Inork sentiarazi ez dizkidanak sortu
dituzu nire barnean eta dena, aldeetako batean kolore eta mugimenduak dituen lauki
itxurako kaxa baten bidez.
Gezurra dirudi
telebistak egin dezakeena. Gau hartakoa behin eta berriz ikusiko nuke eta, ziur
egon, ez nintzatekeela sekula nekatuko. Ezinegona dut orain nere barnean. Ezin
dizut sentitzen dudana nahi bezela azaldu, ez dago hitzik horretarako. Egun hauek
zurekin aurrez aurre egoteko momentuan pentsatzen eman ditut, baina horretan
ere ez dakit gai izango nintzatekeen hau guztia agertzeko. Ikaragarria da,
benetan.
Ez dakit hau
guztia nori eskertu, zuri beharbada, horren polita den zerbait
sentiarazteagatik. Deskriba ezineko zerbait, distantziak banandu baina oztopatu
ez duena.Ez zaude hemen baina alboan dudan edozeinek baino sentsazio gehiago
sortarazi dizkidazu. Bihotz taupadak arin, orain arte poesia hutsean entzuten
nituen bihotz taupada horiek taupaka sentitu ditut behingoz.
Besterik gabe
agurtzeko garaia da. Sarritan hitzak haizeak eramaten ditu, baina oraingo
honetan paperean daude kateaturik, zure bihotzean preso geratzeko bidean. Hori
da nik gehien desio dudana. Badakit ia ezinezkoa dela elkar ikustea, egun
hartakoa benetan dastatzea; baina zuri hitzok irakurtzean zerbait
sentiaraztearekin nahikoa dut. Jakin ezazu zoriontsu egin nauzula,ezberdin,berezi.
Momentu laburra,bai, baina nere barrenean luzaroan gordeta egongo dena.
Eskutitz
honek har dezala hartu beharreko bidea, baina bidai luze horretan gera dadila
zure geltokian eta gorde ezazula zurekin; gainean ez bada ere, bihotzean.
Aspaldian eman gabeko muxurik goxoena,
zuretzako
Nork: zirrikitu.2008/09/20 20:47:30.912 GMT+2
Etiketak:
euskara
poesia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/20 20:43:34.347 GMT+2
Billabonako Udalak 2008n antolatutako Amodio Gutunen Lehiaketara bidalitako gutuna.
Gabon politta,
Eskutitz hau ez
nuke edonoiz horrela hasiko. Gaurko honetan hautsak estali gabeko liburu zahar bateko
istorio moduko bat egitea gustatuko litzaidake guretzako. Guretzako bai. Batean
bihurtu gara, eta jada ez dut zure printzarik gabeko bizitzan sinisten.
Orain urte asko
atzera ez nuen maitasuna ezagutzen. Ez nekien zer zen, ez non aurkitu, ez nori
eskeini.Urteak aurrera, denborak gauza asko erakutsi dizkit. Bizitza krudela da
hor behetik begiratuta, baina ingurura begiratzen hasiz gero iluna dirudien
hori argian bihurtzen da.
Ez dut gogoratzen
noiz ikusi zintudan lehen aldiz. Neguko goiz hotz euritsua izan liteke, edo
hodeirik gabeko arratsalde beroa,nork daki. Urte asko pasa ditugu elkarrekin
baina orain arte ez dut zuganako ezer sentitu. Itxaron, oker nabil. Ez
sentitzea baino sentimendu horretaz ez jabetzea izan da nire akatsa. Bai, hori
da.
Sentimenduak hor
daude, beti daude sentimenduak. Batzuk kanpora doaz, besteak berriz kateatuta
geratzen dira barnean, atera ezinik. Nigan sortarazi dituzunak barrenean egon
dira luzaroan, baina soketatik askatu eta libre izatea lortu dute. Nire lotsa
eta beldurretatik ihes egin dute eta paper honetara iritsi dira.
Orain dute
aukera. Orain diotsute ezberdina zarela, berezia eta bakarra. Gauza asko
erakutsi dizkidazu urte hauetan zehar, baita maitasuna zer den ere. Zure alboan
ezer ez da berdin eta hori baino gustokoagoa dudanik ez zait orain bururatzen. Ez
dakit nori eskertu, zuri seguruenik, horren polita den zerbait sentiarazteagatik.
Badakizu ez
dudala gogoko gauza hauetaz hitzegitea. Sentimenduak ez dira azaltzen errezak, eta
gaurkoan zailagoak egiten zaizkit gainera. Aitak orain urtebete utzi gintuen.
Momentu gogorra izan zen, baina harek sekula bezela batu gintuela badakizu zuk
ere. Ez dut hartaz pozten naizenik esango, baina bakardadearen arrastoa atzean
utzi izanak zoriontsuen egiten nau zure begietara begiratzean.
Metaforak erabili
ahalko nituzke hau edertzeko. Hori baino sinpleagoa da, ordea. Ez dizut sekula
maite zaitudanik esan, ez diot inori sekula halakorik adierazi. Hemen ere ez
dut egingo. Orain, eskutitzarekin batera mesanotxean dagoen giltza hartu eta
zatoz egongelara; sentimenduen atea ireki ondoren bi hitz entzun behar dituzu
eta.
Muxu bat amatxo,
Nork: zirrikitu.2008/09/20 20:43:34.347 GMT+2
Etiketak:
euskara
poesia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/20 20:39:05.837 GMT+2
Gezurra
ixiltzen denaren egia,
niretzat ohiko dena
zuretzako berria.
Denbora dexente aurrera,
sentimendu bizia,
zuk sinistutakoa
nik ere irentsia.
Zu gogoratu eta
irten zait, bai, irria
hitz haiek entzutean
sentsazio ikaragarria.
Honek aurrera darrai
bidean,alegia
noraino eta noizarte
jakin ezineko jakinduria.
Guda honetan garaituz,
badut jada saria
zoriontsu naiz eta,
betiko izateko nahia.
Nork: zirrikitu.2008/09/20 20:39:05.837 GMT+2
Etiketak:
euskara
poesia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/20 20:39:29.855 GMT+2
Gezurra dirudi,
Lehenengoa izan zara
Patuaren erabakiz
Mutil baino lagun izan zerana
Bi urte,
Broma eta irribarrez beteak
Bi urte izan dira
Oroitzeko paregabeak
Orain izan da ordea
Honetaz ohartu naizela,
“hangoa” bazera ere
gogoan zaitutela
Abenduko muxu hark
Atera zidan asuna
Zerbait gehiago zela uste zutenei
Erakutsi zien laguntasuna
Eskerrik asko diot,
Ozenean ta goruntz begira,
Ea hitzok ematen dioten
Munduari bira
Ta zugana iristen diren
Herritikan herrira
Etorkizuna pareko zetorkigun
Baina desbideratu egin denez
Har ezazu kontuan hau
Mesedez:
Abesten didazun kanta hori
beti hemen gordea izango dut,
nik ere,
“ilargiraino eta
bueltan
maite baitzaitut”
Nork: zirrikitu.2008/09/20 20:39:29.855 GMT+2
Etiketak:
euskara
poesia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/20 20:38:28.301 GMT+2
Hauxe, gogoratzeko moduko momentuak eman zizkidan
pertsonarentzat idatzitako kanta. Nire oroimenak ahaztu ez zaituelako...
Orain gure artekoa
amaitu dela,
gure soka etena dela,
gehiago gogoratzen dut.
Zure ezpain,
ta irribarre goxo haiek
guztiz zoratzen naute,
bidea bukatu arte.
Baina zuk badakizu,
ezin zaitudala ahaztu,
badakizu,
behar zaitudala asko,
badakizu;
zerua ta izarrak bezela
lotuta egoteko,
zerua ta izarrak bezela
inoiz aldentzeko.
Nork: zirrikitu.2008/09/20 20:38:28.301 GMT+2
Etiketak:
euskara
abestia
poesia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/20 20:37:46.944 GMT+2
Zergatik ez esan,
ez aitortu
sentitzen dena
hitzean bihurtu
Irribarre egin
irribarrea sortu
maite denaren barrura
galdetu gabe sartu
Laguntasuna maiz
azaltzeko da zaila
hasiera noiz den bai
ez,ordea,amaia
Zuretzako idatzi dut
igande arratsean
buruan zu baina
bakarrik naiz etxean
Eskerrik asko mila
ez dakit nola esan
berezia zara,bai,
ezberdina behar izan
Bihar arte adiskide
ni neu izango naiz
edonon,edonoiz,
hantxe prestu garaiz
Nork: zirrikitu.2008/09/20 20:37:46.944 GMT+2
Etiketak:
euskara
poesia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/20 20:37:08.868 GMT+2
Kaixo lagun,
Zer moduz doa bizitza? Ikusten dudanaren arabera ondo doakizula uste dut.
Eskutitz honen egilea nor den galdetuko diozu zure buruari, baina momentu
honetan hori axola duenik ez dut uste, eskutitzaren edukiak du hemen nire
helburuaren giltza.
Denbora gutxi da elkar ezagutzen dugula eta egia esan, ez dakit asko zure
bizitzari buruz. Hala ere, laguna zaitut. Badakit zuganako sentitzen dudan
horrek baldintzatzen nauela zugandik gertu edo urrun egoteak. Honekin esan nahi
dizudana da, hain zarela ezberdina niretzako lotsaren mugek zugana nahiko
nukeen bezala iristea galarazten nautela. Zurekin igarotako momentu bakoitzak
nirekin ez zaudenean zu gogoratzeko balio dit, hura uneoro gertatuko balitz
bezala irudikatzen dut nire irudimenean. Ikusten zaitudan bakoitzean denbora
gelditu nahiko nuke, zurekin hitz egin, barre egin, zutaz gozatu.
Ez dakit noizarte, ez dakit noraino, baina ziur nago orain sentitu eta
bizitutakoa ez dudala sekula ahaztuko, hau da, ez zaitudala sekula behin ere
burutik kenduko. Bizitzaren bideak har dezala hartu behar duen norabidea, baina
zu izan zaitezela zoriontsu, eta ez nazazula inoiz ahaztu, nik behinik behin ez
dudala egingo. Badakit nor naizen ez dakizula, baina espero dut nire ekintzen
emaitzek erakuts zaitzatela nor den horrenbeste miresten zaituen pertsona.
Horrela agurtzen zaitut, eta gehiago esango nuke: utz dezagun etorkizunak berak
aukera dezala gure patua. Begiratu orainari, nik behintzat hala egingo diot,
eta horrela zoriontsu izango naiz nire ondoan bazaude. Lagun iezadazu,
adiskide, naizena baino zoriontsuago izaten; gera zaitez nirekin, ez nazazu
bakarrik utzi eta oparitu zure adiskidetasuna.
Bihotzez, eztizko muxuak
Nork: zirrikitu.2008/09/20 20:37:08.868 GMT+2
Etiketak:
euskara
poesia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/20 20:36:20.771 GMT+2
Zurekin amestu dut
Eta badakit zergatik,
Azkenekoz ikusi zintudanetik
Denbora gutxi pasa den arren
Faltan botatzen zaitut jadanik
Gertu baina aldi berean urruti
Sentitzen naiz zugandik;
Zurekin nagoenean,
Minutu bat bera ere galdu ez nahirik
Irribarrea kendu barik hitz egiten dizut,
Ez al zara konturatu oraindik?
Uste dut zu ezagutuz geroztik
Ez dela igaro zugan pentsatu ez dudan egunik
Nolabait nire pentsamendua eta zu
Zaudete loturik
Ez dut zure sentimenduen berririk,
Eta horiek direnak izanik
Ez dut zuganako sentitzen dudana
Aldatzeko asmorik
Ametsetan,
Guztiaz ahazturik,
Ametsaren ametsera eramaten nauzu,
Horregatik,
Ez dut egunsenti goiztiarrak ni esnatzerik nahi
Irudimenean bada ere,
Baitzaitut zoraturik
Adinaren muga
Hortxe dugu zutunik,
Halere jakin nere partetik
Bihotzaren ateak dituzula guztiz zabalik
Begiratzen zaitut
Gertu gertutik,
Eta zu konturatu barik
Gozatzen zaitut begietatik
Momentu eder bat zurekin
Noiz etorriko zain nagoelarik
Aurrerantzean,
Ez daukat zutaz gozatu besterik,
Ez egun tristerik,
Ez negar malkorik,
Zure presentziarekin mozkortzea soilik
Begira hau idatzi dizut
Bihotz bihotzetik,
Izango al duzu inoiz
Hau irakurtzeko betarik?
Nik behintzat ez dut galduko
Honen gaineko esperantzarik.
Bizitzak jarrai dezala,
Jarraitu behar duen bidetik
Baina jakin ezazu zinez hemendik
Etzaitudala utziko sekula bakarrik
Nork: zirrikitu.2008/09/20 20:36:20.771 GMT+2
Etiketak:
euskara
poesia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/20 20:35:47.774 GMT+2
Denborak ahaztarazten duela,
Benetako egia
Iraganetik utzi edo gorde nahi dena,
Sentimendua,guztia.
Bizitzen ari zaren momentua
Beti sutsua,bizia
Atzean utzitakoan berriz
Usteltzen da hazia.
Gehiegi maite izan dut,
Jasotakoa maiz urria,
Ezinezkoa dena ezinezkoa denez
Sufritu izan dut,maitia.
Ulertu dut baina,
Denak du bere aldia,
Baina bukatzerik nahi ez denean
Erloju salataria.
Batetik zu,bestetik hura
Izango nintzateke eguzkia
Denbora batez bada ere
Goxatzeko denak nire argiaz.
Iraganean nahiz orainean,
Denak zarete atzo gaueko euria
Zuek denak batean jasota,
Ibai ondoko putzu zoragarria
Zinetenak,zaretenak eta izango zaretenak
Hain maitagarriak
Zuekin pasatakoak
denak izugarriak
Onak edo txarrak,
Zaharrak edo berriak
Inoiz ez ahazteko iragarriak
Momentu batzuk gelditu nahiko nituzke,
Ireki bihotz lotsatia,
Dudan guztia ematea
Merezi duzuen saria.
Orain zu nire buruan,
Eta ez dut nahiko astia
Eman nahi dizudana emateko
Beharko nuke izan etengabeko ur emaria
Eta izan ez naizenez,
Eskeintzen dizut irria,
Ikusten zaitudan bakoitzean
Ezkutatu ezinezko erakutsia
Nork: zirrikitu.2008/09/20 20:35:47.774 GMT+2
Etiketak:
euskara
poesia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak