Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/21 19:25:32.548 GMT+1

Maitasunaren Karta

Hona hemen Maitasunaren Karta, batek baino gehiagok hitzez ausartu ez eta idatziz egingo lukeen bestearenganako aitortza; Euskal Herrian nahiz Brasilen, helduen nahiz gazteen artean edota sexu ezberdineko edo bereko pertsonen artean gerta litekeena. Maitasuna unibertsala eta beharrezkoa delako:

" Maite zaitut, zertarako esan ezetz. Uste dut inoiz ez dudala horrelakorik sentitu; baina, egia esan,maitasuna bakarrik denik ez dut nik uste. Barnean dudana zerbait gehiago dela esango nuke,desioa, irrika, plazerra agian...ez dakit,denak nahasten zaizkit zu ikustean, zurekin egotean, nire alboan izatean. Alboan izan baino nire barnean sentituko bazintut...orduan bai izango nintzatekeela guztiz zoriontsu,alai,aske...Nahi eta ezinak elkartzen direnean,ordea,ez dago borrokatu eta artean,zure laguntasunaz gozatu besterik.
Hala ere, jakin ezazu zoriontsu naizela,zoriontsu egiten nauzula, bai baitakit niri begiratu eta irribarre bat eskeintzen didazun bakoitzean, segundu batean izan bada ere, nigan pentsatu duzula."

Nork: zirrikitu.2008/02/21 19:25:32.548 GMT+1
Etiketak: euskara amodioa poesia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.