2009/05/19 15:28:19.109 GMT+2
RODRIGO ROSENBERG-EN HILKETA
Hilketa gertatu eta hiru egunetara Rodrigo Rosenberg bera Guatemalako telebistan agertu zen aurretik grabaturiko bideo batean. Bertan, bideoa ikusten ari zirenei, bere hilketaren arrazoia esplikatu zien, Alvaro Colom (Guatemalako presidentea) bere hilketaren erantzule zela aitortuz.
Dirudienez, Rosenberg-ek Alvaro Colom-i buruzko hainbat datu zituen. Colom-en gobernuak zituen helburuetako batzuk, Guatemalak bizi duen narkotrafikoa, analfabetismoa... bezalako fenomenoei aurre egitea zen. Hala ere, Rodrigo Rosenberg-ek horren kontrako frogak zituen, eta baita beste bi hilketei buruzko informazioa ere. Hori guztia, abokatuak grabaturiko bideoan kontatzen zen.
Horrez gain, Jean Fernando Anleu izeneko Guatemalako pertsona batek Twitter-en banku baten eta korrpuzioaren aurkako mezu bat idatzi zuen. Ondorioz, kartzelara bidali zuen gobernuak.
Gertaera hauek, Guatemalan bizi den korrupzioaren erantzule dira. Izan ere, estatu demokratiko batean, ezin da pertsona bat espetxeratu iritzi bat ematearen ondorioz. Gainera, korrupzio horren atzean dagoena ez da mafia, Guatemalako gobernua baizik.
Nork: jb.2009/05/19 15:28:19.109 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/12 15:20:49.765 GMT+2
TAGZANIA
nire etxea
Nork: jb.2009/05/12 15:20:49.765 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/12 15:15:34.680 GMT+2
GOIENA
Horrez gain, hedabide honek nola egiten duen lan aitortu zigun, telebistari buruz, irratiari buruz, aldizkariari buruz… Gainera, hedabide mota bakoitzean bestearen eragina bilatzen du komunikabide honek. Etorkizunari begira, GOIENA poltsikokoan eskura eduki ahal izatea da hedabide honek duen hurrengo helburua.
Pertsonalki, oso interesgarria iruditzen zait etorritako zuzendariak zein bere taldeak gaur egun zein etorkizunari begira lortu nahi dituzten helburuak. Egia esan, bertan lan egitea oso atsegina zein interesgarria dela iruditzen zait.
Nork: jb.2009/05/12 15:15:34.680 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/05 15:04:54.080 GMT+2
Argazki bilduma
Nork: jb.2009/05/05 15:04:54.080 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/04/21 15:14:25.420 GMT+2
TUENTI
Bertan, argazki horiek ikusteaz gain, nik ere hainbat argazki txertatu izan ditut. Bi eguntetik behin gutxigorabehera sartzen naiz kuxkuxeatzera.
Lehengoan, "intruso" batek agregatu egin nahi izan zidan, baina ez nuen onartu. Izan ere, nik tuenti-n lagunak bakarrik izaten ditut agregatuta, eta ez jende ezezaguna.
Hau da nik erabiltzen dudan kontu bakarra, beraz, ezin dut beste blog mota batzuekin konparatu. Hala ere, jendearekin hitz egiteko, argazkiak konpartitzeko... aproposa iruditzen zait, eta adin guztietako jendeari gomendatuko nioke.
Nork: jb.2009/04/21 15:14:25.420 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2009/03/25 18:15:29.690 GMT+1
Delicious-i buruzko iritzia
Artikuluei etiketak jartzeko aukera ere badago programa honekin. Baina, hortaz gain, etiketa horiek kendu, jarri edo eraldatzeko aukera ematen du.
Behin programa erabilita, argi ikus daiteke artikuluak bilatzeko ematen duen erraztasuna, eta baita horien etiketak birmoldatzeko erraztasuna ere.
Nork: jb.2009/03/25 18:15:29.690 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/03/24 15:42:24.737 GMT+1
ari vatanen
Nork: jb.2009/03/24 15:42:24.737 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/03/17 11:28:07.160 GMT+1
Orgasmo bat
Jarraian idatzita datorrena, Joxe Aranzabalek bidalitako beste ariketa bat da. Artikulu bat irakurri ondoren, horri buruz gure iritzia eman behar dugu. Artikulu horretan, neska batek sakeleko telefonoan hainbat bideo grabatuta ditu bere mutilari bidaltzeko, Milanen baitago ikasten. Bideo horietan, neska masturbatzen etab. agertzen da. Neskak telefonoa galdu eta herriko mutil batzuk bideoa ikusi eta blutootha erabiliz bidaltzen hasi dira mugikor batetik bestera. Neskak, herria utzi behar izan du.
Neskaren helburua, mutil-laguna ikusten ez duenez, opari bat egitea da. Hori, gauza erabat normala iruditzen zait, eta bere eskubide osoa du hori egin ahal izateko. Eskuko telefonoa erabiltzen du horretarako, hasiera batean, gauza pertsonala baita.
Nire ustez, eskuko telefonoa erabili ondoren, ordenadore batean gorde beharko lituzke film labur horiek. Izan ere, argi dago eskuko telefonoa erraz galdu daitekeela. Hala ere, eskuko telefonoa aurkitu dutenen jokaera ez da batere bidezkoa. Esan genezake telefonoa aurkitu eta kuxkuxeatzen hastea “normala” dela. Baina, bestalde, blutootha erabiliz bata besteari bidaltzea ez. Lehenengo, gizakion eskubide eta sentimenduak errespetatu behar direlako. Bigarrenik, neska hori herriko neska bat da, eta ezagutzen dute, beraz, errespetu falta hori bikoiztu, hirukoiztu edo laukoiztu egiten da, neska ezaguna delako.
Artikulu honek argi erakusten du gizarte honetan bizi “garen” mutil gazteon heldutasun maila oso kaxkarra dela. Pentsatu beharreko gauzak buruarekin pentsatu beharrean, beste gauza batekin pentsatzen ditugula erakusten du, hain zuzen.
Nork: jb.2009/03/17 11:28:07.160 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/03/17 11:27:08.582 GMT+1
WEB ORRIAK
- Blogsalmon:Garbia eta argia da. Ez dago kolore alternantzia handirik, beraz, ongi bereizten dira elementu desberdinak. Beharbada, atalak egokiago sailkatu eta nabarmendu beharko lirateke.
- Blogfutbol: ez da oso argia, ezta garbia ere. Kolore gehiegi erabiltzen dira, eta horrek ez du irakurtzen laguntzen. Atalak hobeto bereiztea ere, ez litzateke gaizki egongo.
- Blogcotilleos: argia eta garbia da. Atalak eta gaiak ongi bereizten dira eta kolore nahiko aproposak erabiltzen dira. Apaingarri aldetik, aproposa.
- Blogdepolitica: kolore aldetik aproposa, baina gaiak eta atalak ez dira oso ongi bereizten. Gainera, blog luzeegia dela iruditzen zait. Horrek, ez du irakurmenean eta gauzak topatzeko erraztasunean laguntzen.
- I-perrosblog: kolore, argitasun, garbitasun eta orden aldetik oso aproposa da. Oso erraz aurkitu daiteke informazioa eta irakurtzeko ere erraza da.
Nork: jb.2009/03/17 11:27:08.582 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/03/10 14:34:56 GMT+1
FIREFOX
Lehenik, virusak gehiago ekiditen ditu, eta gauza garrantzitsuena izango litzateke. Horrez gain, ordenagailua itzalduko balitz Firefox erabiltzen ari garen momentuan, berriz pizterakoan lehen geuden tokira joateko aukera ematen digu. Gainera, lehiatila bakar batean fitxa ugari irekitzeko aukera ematen du.
Beraz, Internet Explorer erabiltzen dutenentzat, Firefox programa deskargatu eta erabiltzera gonbidatzen ditut. Gehienbat nabigatzaileentzat aukera gehiago pentsatzen duelako.
Nork: jb.2009/03/10 14:34:56 GMT+1
Etiketak:
firefoxi
buruzko
artikulua
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)