Espainiar Estatuak, Euskal Herriko hegoaldeari inposatzen dion jai egun honen aurrean egiten diren ekimenen jarraipena egingo dugu. Hona hemen ospakizun arrotz honen inguruan aurkitu ditugun albiste sorta:
Abenduaren 6ean, Espainiar Estatuak inposaturiko Konstituzio eguna dugularik, INTSUMISIO EKINTZAz jardungo gara bi aste hauetan. Abenduaren 6ean, seguraski euskal herritar asko Durangoko Liburu eta Disko Azokara joateko, edota opor egun batzuk hartzeko aprobetsatuko du. Besteentzat ordea, herri honen askatasuna eskatzeko mobilizazio egun bat dugu.
Lehengo urtean egin genuen bezela, JARRAIPEN BEREZI bat egiteaz gain, ekintza eta mobilizaziora deitzen dugu.
Aipatu ditugun plaka frankisten kontrako ekintzez gain, badira beste intsumisio ekintza andana. Euskadi Autonomia espainiar eta Nafarroako Foru Komunitateko seinaleen kontrako ekintzak oso ohikoak dira, hala nola,
Trebiño eskualdean dauden Kastillako seinaleztapenen kontrako ekintzak. Baita ere, Euskal Herriko hiri eta herri askoetan bada Espainia edo Frantziaren sinbologia asko. Makina bat adibide topa ditzazkegu, eta hauen kontrako ekintza ikusgarri pila izan dira historian zehar.
Bilboko Alde zaharrean ateratako argazkiak
Iparraldea eta Hegoaldearen muga inposatua: Hona hemen, oraindela hamar bat urte edo, arrakasta handia izan zuen ekintza baten berri. Badira Iparraldea eta Hegoaldea banatzen dituen mugarriak, eta hauen kontra makina bat ekintza egiten ziren.
Iparraldea eta Hegoaldea banatzen duten mugan, badira 272 mugarri Estatu Frantses eta Espainiarrak jarritakoak. Euskal Herriari inposaturiko muga izan zen hau, eta ZAZPIKA aldizkarian honen inguruko artikulu interesgarri bat topatu dugu. Hain zuzen ere, IÑAKI VIGORrek egin du artikulua hau, eta berarenak dira hemen ikusi ditzakezuen argazkiak. Artikuluaren izena honakoa da: MUGARRIS siglo y medio fraccionando Euskal Herria.
Uztailaren 25ean Santiagoko jai egun espainiarrean makina bat ekintza egiten ziren muga arrotzen kontra. Egun horretan antolatutako INTSUMISIO EGUNAren arira egiten ziren ekintza hauek. Ekintza ikusgarriena seguruen ZAZPIKA aldizkarian mintzo den mugarrien kontrakoak izaten ziren.
Euskal Herriko kale eta tabernetan makina bat pegatina ikusi zitezkeen ekintza honen inguruko argazkiekin. Pegatina hauetan pare bat gazte agertzen ziren, eskuetan porra bat zutelarik. Kolpeka, mugarri hauetako bat txikitzen ikusi zitekeen. Argazki hauen azpian EUSKAL HERRIAK INTSUMISIOA lema jartzen zuen.
Mugarri hauen kokagunea: Gipuzkoak eta Lapurdi banatzen duen muga naturala Bidasoa errekak ezartzen du, eta Espainiako nahiz Frantziako agintariek ez zuten horrelako mugarririk ezartzeko beharrik ikusi. Bai ordea, Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa batzen dituen Endarlatsako zubiaren inguruan. Hemen topa dezakegu lehenengo mugarria:
R1 izena darama
Mugarri honetatik azken R272ra arte, 205 kilometro daude. Mugarri hauek, 1856an ezarriak izan ziren Gerra Karlistak eta gero. Muga artifiazial eta inposatu honen islada diren mugarri hauen mantentzea, bai Estatu Frantsesa nahiz Espainiarra esku dago. Horretarako mugaren bi aldeetako udaletaz baliatzen da. Udal hauek, beharturik daude urtero-urtero mugarri hauen egoeraz mintzo diren aktak egin, eta Madrilera eta Parisera bidaltzera. Horrela mantendu dira 150 urte hauetan inposaturiko mugarri hauek.
Mugarri hautsiak ere, berritzen ibili dira
ZAZPIKA aldizkari honetan agertzen den artikuluan diotenez, azken urte hauetan Herrialde Katalaneko Udal batzuek mugarri hauen aktak egiari uko egin diote. Jarrera hau Ipar Katalunia eta Hego Kataluniaren arteko muga artifiziala salatzeko ekimen bat izan dela gaineratzen dute ZAZPIKAkoek. Eta diotenez, Euskal Herriko Udal bat berak ere ez omen du jarrera hau hartu.
Hemen dituzue artikulu honetan, agertzen diren argazki gehiago:
Ikusten duzuenez, azkeneko bi argazkietan, mugarri batzuk harkaitzean markaturik daude
Artikulu interesgarri hau irakurri nahi baduzue osoki, hemen duzue testu osoa:
Aurrekoa hobeto ikusteko, hemen duzue testua zatika
Abenduak 6ean, Konstituzio Espainiarraren Eguna da. Euskal Herriko txoko askotan bezela, jai arrotz honen aurrean deitu duten INTSUMISIO EGUNArekin bat egiten dugu.
Frankoren estatua bat eta ohorezko alkatea dioen agiri bat
Lotsagarria da gai honekiko Euskal Herriko Udalek duten jarrera. Gaur egun, oraindik makina bat Udalek dute Franko ohorezko alkate, eta estatua nahiz plaka frankistak kentzeko intentzio izpirik ez dute agertzen.
Etxeko atariko plaka frankistak: Gure etxeko atariko ateetan
oraindik aurki ditzazkegu Frankoren diktadurako sinbologia. Sinbolo
hau, 50 urteko diktadura sinbolizatzeaz gain propaganda espainolista
bat ere bada. Falangistek ulertzen duten Espaina faxistaren barruan, Euskal
Herririk ez dela existitzen adierazi nahi dute.
Gazte batzuk plaka frankistak kentzen
Badira urteak, Goierriko herri askotan horrelako plakak kentzeari ekin ziotela. Gaur egun Izalgo herriko portaletan plaka frankistarik ez dago. Goierriko Haika gazte erakundearen garaipen bat izan zen hau, Goierri Beherako herrietan plaka frankista hauek kentzeko erronka hartu baitzuen.
Oso errezak dira kentzeko plaka hauek
Marmolezko plakak: Esan beharra dago, sinbolo frankista hauek estilo eta material
ezberdinez osatutako plakak izan daitezkeela. Gehientxoenak txapazkoak badira ere, 50 urte iraun zuen diktadura faxista honetan makina bat plaka
ezberdin ezarri zituzten gure herri eta auzoko etxeetan.
Hauek zintzelarekin kentzen dira, besteak destorniladorearekin
Baserrietako plakak: Baserri
auzoetan ere, makina bat sinbolo frankista ditugu. Mota askotakoak
dira, eta gehien bat erlijioarekin zerikusitako plakak dira. Gehienak
"Reinare en España" eta horrelako esaldiak dituzte.
Argazki hau, baseliza bateko plaka frankista bat dugu
Ondorengo argazkietan, bitxikeri gisa, Espainiako bandera faxistak inguratutako irudiaren atzean zera dio: "Es
imprescindible en todo hogar cristiano ... esta venerada imagen ... el
atentado de que fue victima en el Cerro de Madrid por unos seres sin
Dios ni Patria en el trágico año de 1936 ... la nueva España ... "
(erregimen faxistaren aldekoa da dudarik gabe).
Baserriko atari nagusietan aurki ditzakegu sinbolo frankista hauek
Tropa faxisten aldeko plakak: Frankismo garaian eginiko urbanizazioetan topa ditzakegu. Gehienbat altxamendu frankistan partehartu zuten batailoi edo falangisten izenak erabili zituzten. Eta gaur egun, urbanizazio hauen inguruko kale nahiz plazek izen hori hartu dute.
Izen hauen nondik norakoa ulertzeko, webgune faxistetan sartzea besterik ez dago. Gaur egun, beraien historia esplikatzen duen webgune asko dago. Adibide gisa, altxamendu faxistan partehartu zuten erreketeen omenez egindako webgunea hartuko dugu: KLIKATU HEMEN.
Ikus dezakegu, altxamendu faxistan partehartu zuten errekete batailoien inguruko informazio pila bat agertzen dela: izenak, janzkera, sinbologia, kantuak, banderak, ... Eta altxaketa faxista honetan bizia galdu zutenen omenez egindako monumentu frankistak agertzen dira. Kuriosoa da, Larrabetzun dagoen monumentua ikustea, Viva España pintada batekin.
Webgune hau hartuta, kasu batzuk aztertuko ditugu. Lehenengoa Altsasun topatutakoa izango da. Argazkiei bistazo bat eman.
Ikusten duzuenez, urbanizazioari Zumalakarregi izena jarri zioten. Eta gero honen izena, bertan dagoen plaza batek hartu du. Webgunean begiratu ez gero, ikusten dugu Tercio de Zumalakarregi bat dagoela. Eta batailoi faxista honen sinbologia ere topa dezakegu.
Altsasuko kasua jarraikiz, beste urbanizazio bati izena ematen dion beste plaka bat aurki dezakegu. Eta argazkian ikusi daitekeen bezela, etxe hauen portal bakoitzeko sinbolo frankista gehiago aurki ditzakegu.
Goierrin ere, badaukagu horrelako plaka bat Lazkaon.
Horrelako plakak kentzea zaila bada ere, Lezo herrian horrelako plaka bat kentzeko konpromisoa hartu du Udalak herritarren eskaerari erantzunez.
Beste mota batzuetako plakak ere topa ditzakegu. Adibidez, buruzagi edo militante frankisten jaioterriko etxeetan jarritako plakak; eta Frankismo garaiko eskoletan jartzen ziren plakak.
Lehenengo argazkian, Guardi herrian dagoen (Biasteri bezela ere ezaguna) Rabanera paramilitar karlitstaren (Araban altxaketa faxista aurrera eraman zuen errekete buruaren) omenez jarritako plaka topa dezakegu (+). Aldiz bigarren argazkian, Elgoibar herrian eskola frankista bat zegoela dioen plaka bat erakusten digu.
Euskal Herriko elizetan ere, baditugu sinbolo hauek. Eliza, ermita nahiz hilerrietan topa ditzazkegu, eskultura, plaka eta koadro frankistak. Gehienbat altxamendu frankistan hildako falangisten eta erreketeen zerrendaz osatuta dauden lapida eta plakak topa ditzazkegu.
Baita, apaiz nahiz monjen izenek osatutako plaka edota gurutzeak topa ditzazkegu. Hauek altxaketa frankistan hildakoak dira, Eliza Espainirrarentzat "martir"-ak izendatutakoak; eta Batikanok urtero urtero beatifikatzen dituenak. Lehen komentatu dugun erreketeen webgunean begiratzen badugu, horrelako kasuak ikusi ditzazkegu: 1 / 2 .
Beraien artean Euskal Herrian jaio edota bizi zirenak daude, oraindik EHko eliza eta ermitetan goraipatzen direnak. Adibide garbia dugu, Gasteizen Olarizuko mendian dagoen gurutz erraldoia. Bertan dauden izenak jada seguraski Batikanok beatifikatuta ditu.
Erainkin publikoetako monumentu faxistak: Eraikin publiko askotan (udaletxe, porikiroldegi, liburutegi, epaitegi, kartzela, kaserna eta abar luze batetan) makina bat frankismoaren irudi, eskultura, armarri, kuadro, ... topa ditzazkegu. Adibide gisa, Gasteiz hirian hiru eraikin aztertuko ditugu: epaitegi zaharra, eskola publiko bat, eta gobernu militarra.
Epaitegi zaharrean (Aldezaharrean), Frankismoko armarririk ezagunena topa dezakegu, hain zuzen ere, Falangearen arranoa.
Gobernu militarrean (Judimendi auzoan), Frankismo garaiko beste armarri bat topa dezakegu. Esan behar dugu, gaur egun militar egoitzak nahiz beraien tropek, sinbologia frankistak mantendu dituztela.
Eta azkenik eskola publiko baten adibidea dugu. Gogoratu behar dugu, Frankismo garaian izugarria izan zela irakaskuntzan eman zen eredu faxista eta autoritarioa. Eta nola ez, bertan sinbolo frankista asko topa ditzazkegu.
Euskal Herriko beste hiriburuetan ere, horrelako kasu asko topa ditzazkegu. Hona hemen Bilboko kasu ezagunena: Moyua plazakoa.
Garbi gelditzen da, eraikin publiko batean horrelako sinbologia frankista topatzeak dakarren ardura politikoa. Gaur egungo alderdi politikoek, Frankismo garaiko istituzioen antolaketa eta funtzionamendua aldatzeko konpromisorik eta borondaterik, ez dute hartu. Transizio demokratikorik ez den egon seinale! Erlazionaturiko albisteak: 1 .
Kale frankistak: Altxamendu frankista eman zenean, korrika eta presaka, Falangistek eta Erreketeek Euskal Herriko kaleetako izenak aldatzeari ekin zioten, Errepublika eta Abertzaletasunari erlazionatutako edozein izen aldatuz. Franko hil zenetik, herri mugimenduak Primo Rivera, Francisco Franco, Generalisimo eta horrelako kaleak kentzea lortu baditu ere, gaur egun irauten dute horrelako kale izenak Euskal Herrian.
Adibide gisa, Beasaingo Nafarroa etorbidea dugu. Bertan Frankismo garaiko plaka bat topatu dugu etxe zahar batean. Espekulazioaren ondorioz, kale hontako etxeak bota eta etxe berriak hartu dute beraien tokia, baina kalearen izena present jarraitzen du. Lotsagarria da, Goierri inbaditu zuten tropa frankisten omenez egotea kalea hau, hain zuzen ere, Nafarroako bataloien aldekoa ( 1 / 2 / 3 / 4 / ... )
Kale frankista honen ondoan, beste bataloi frankista batzuen omenezko kaleak topa ditzazkegu: Oriamendi eta San Ignacio. Eta noski, bertako etxeetako portaletan, falangearen diktaduraren aldeko plakak aurki ditzakegu.
Beste kasu bat, Gasteizko Ramiro de Maeztu kalearena da. Falangista historiko hau, Hispainitatearen kontzeptuaren sortzailea, Gasteizko herrian jaioa zen. Bere omenez jarri zuten kalean ikusi zer topa dezakegun:
Ikusi dezakegunez Frankismo garaitik hona, plaka ezberdinek kale guztia betetzen dute.
Hau gutxi balitz, inguruan dagoen pasabide batek ere bere izena darama.
Eta bera jaio zen etxean ere beste plaka bat bada. Ortiz de Zarate kalean zegoen etxe zaharra oraindela urte batzuk bota zuten eta berria eraiki. Garai hartako Udalak (Alfonso Alonsoren udalak, PP) etxe berri honetan plaka hau jarri zuen bere omenez:
Batailoi frankista eta garai hartako falangista eta errekete pertsonaien izenez gain, badira beste izen frankista batzuk. Ezagunenak Francisco Frankorekin eta altxamendu faxistaren garaipenarekin zerikusia dute. Generalisimo edota Caudillo kale izenak ia Euskal Herriko hiri eta herri guztietan ezarri ziren. Baita ere España izeneko plazak, gaur egun Euskal herriko hiriburu gehienetan topa ditzakegu.
Hain ezaguna ez da ordea, Primo de Riverakin erlazionaturiko bat. Gasteizen topa dezakegu kasu hau, hain zuzen ere, Marques de Estella kalea da. Primo de Riverak bere aitarengandik lortu zuen titulu hau.
Lehengo urterarte, bazegoen kale honetan frankismo garaiko plaka bat (Correoseko egoitza nagusian). Baina aurten, ezezagun batzuen eskutik kendua izan da.
Eskolen izen frankistak Frankismo garaitik iraun duten eskola pribatu nahiz publiko gehiengoek izen frankistak mantentzen dituzte. Euskal Herrian makina bat badaude. Hona hemen Gasteizko Ramiro de Maeztu institutuaren kasua.
Bunker frankistak eta naziak: Franko, Alemaniako nazien porrota eta gero, tropa internazionalek inbadituko zuten beldurra zuen. Inbasioa Iparraldetik etorriko zelakoan, Pirinio guztian zehar, errepideak eta bunkerrak egin zituen. Lan horretarako, preso politiko asko eraman zituzten; eta hauetako askok bizi galdu zuten lan baldintza txarrengatik. Euskal Herrian Nafarroa Garaiko iparraldean topa ditzazkegu bunker frankista hauek.
Kostaldean ere, makina bat bunker frankista ikusi ditzazkegu Uribe Kostatik Hondarribiraino. Iparraldeko kosta ordea, ez da libratzen Alemaniako nazien bunker asko ikusi baitzazkegu, Iparraldea nazien esku gelditu zen oinordeko gisa. Hendaiatik Angelura ibilaldi bat egiten badugu, hondartza nahiz itsas labarretan topa ditzazkegu ( 1 ).
Batzuek Espainiako monarkia neofrankistarekin komodo bizi diren bitartean, oraindik badago euskal herritar aunitz Euskal Herriaren askatasunean amesten duenik. Alderdi poltronero asko dabil Euskadi autonomia egituratu eta bultzatzen, eta ahalegin haundiak egiten ari dira ConfeBask enpresarien gustoko aberri autonomiko bat sortzeko.
Horrelako panorama itsusia ikusita, eta Espainiako nahiz Frantziako Estatuen kriminalizazio, errepresio eta ukazioak gaindituz, bada oraindik Euskal Herrian duintasunez borrokatzen duten makina bat herritar. Ilusio izpi bat sortzen dute ematen dituzten pausu bakoitzeko. Herri mugimenduko nahiz askapen nazionaleko militanteek beraien konpromiso eta lanak liluratzen gaitu egunez egun gehiago.
Geroz eta galestiago ordaintzen denean balore eta grin hauek, zuenganako elkartasun guztia merezi duzue. Edozein pausu txiki, ikaragarriak ematen dute errealitate ilun eta gordin hauetan.
Euskal Herriaren ofizialtasunaren alde lanean zabiltzatenei, selekzio arrotzei muzin egiten duzuenei, federazio eta selekzio nazionaletan partehartu edota bultzatzen zabiltzatenei, nazio bat garela erakusten duzuenoi ... GORA ZUEK!
PNV alderdi negozio-politikoak sortu duen polemika hizpide EITB komunikabide sareak (irratia, telebista eta webgunean) bultzatu duen eztabaida antzuan sartu gabe, hona hemen argitaratu diren artikulu batzuk:
Aurten ere, Bilbon omenaldia egingo zaie bi independentista historiko hauei. Francisco Franko eta Primo de Riveraren heriotzaren data dela eta, 20N, Espainiako eskuindar talde faxistek makina bat ekitaldi eta mobilizazio egiten dituzte 1936ko altxamendu faxista eta Frankismoa goraipatuz. Kontestu honetan hil zituzten Santi 1984ean eta Josu 1989an.
GAL erakunde armatu faxistak egin zituen erailketa hauek, garai hartako PSOEren Gobernuaren gidaripean. Gainera Josuren erailketan, Ynestrillas falangeko militante ezagunak partehartu zuen.Gaur egun, bi erailketa hauen arduradunak (Ynestrillas barne) inpunitate osoz bizi dira.
Ostegun honetan, Bilboko kaleetan 1984an eta 1989an gertaturikoa ikertzeko eskatuko da, eta erailketa hauengandik PSOEk duen ardura berretsiko dute.
Espetxeko helbidea: ASIER IMAZ TELLERIA Centro Penintenciario MANSILLA Finca Villahierro 24.210 Mansilla de Las Mulas (León) Tlf. Información : 987877400 Tlf. Comunicaciones : 987877444
Urriaren 15ean Soto del Real espetxera eraman zuten. Otsailean ordea Mansillako espetxera trasladatu zuten. Leongo espetxe honetan, modulo berean, Asier Arraiz eta Igor Chillon gasteiztarrekin, Mikel Korta ordiziarrarekin eta Pernando Barrena nafarrarekin dago. Informazio gehiago: 1 .
Euskal Errefuxiatuen Kolektiboaren aldeko kantaldia Bernardo Korneone bakarlari izaldarrak kontzertua eskeni zuen Iparraldeko taberna batean.
Astebukaeran Zapatero lehendakari espainiarrak, Beijingetik
Euskotreneko sabotaiak kondenatu zituen. Komunikabideek hasieratik
sabotai hauek ETArekin erlazionatzen saiatu ziren, eta Zapaterok gogor
salatu zituen sabotai hauek. Gainera, "sabotai hauek egin zituen
terriristak atxilotuko ditugu" esan zuen.
Abuztuan gauza bera esan zuen
Rubalkabak (PSOE) Santanderreko lau bonben eztanda eta gero. Egun pare
bat pasata Bizkaiko Komandoaren kontrako atxiloketak izan ziren. Aste
honetan gertatu den bezela, Estatuare efikazia poliziala erakusteko
antzerkia egin dute.
Pentsa dezakegu, astebukaera honetan, Zapaterok bazekiela Nafarroan egin behar ziren atxiloketen berri, eta honen arira egin zituela adierazpen hauek. Abuztuan Rubalkabak egin zuen bezela.
Argazkian ikusten badugu, atxiloketetan topatutako materialetan, gauza
gutxi ikusi daiteke. Parafernalia guztia kenduta, lau atxilotu egon
dira besterik ez. Topatutako materiala dagokionez, edozein etxean topatu
ditzakegun trasteak daude: fiambrerak, pegatzeko kola,
soldatzeko tramankuluak, bidoiak eta abar. Bakarrik Antsoainen edo Errotxapeako garage batean topatutako bi pistola eta tenporizadore bat
ditugu plastikoetan enbalatuta.
Rubalkabak dioenez, Komando bat sortu nahi
zuten. Eta hori arrazoitzeko mila teori atera dituzte. GAUZAK DIREN
BEZELA IKUSI BEHARREAN, GAREN BEZELA IKUSTEN DITUGU edo erakusten
diguten bezela, kasu honetan bezela.
Lesakako atxilotuei
bezela, mila akusazio egin ditzakete, baina interes politikoez gain,
gauza gutxi topa dezakegu. Gatazka armatu hau dirauen denbora guzti
honetan, zientoka zulo topatu dira. Baina lehen, armak gordetzen
zituzten herritarrak kolaboratzeaz akusatzen baziren ere, orain
ekintzaile izatea leporatzen diete.
Beti izan ditugu euskal herritarrak herria armatzen ibili direnak, baina hauek ez dira
izan ekintzaileak edota komando bateko kideak. Iparraldeari begiratzen badiogu ikus dezakegu, Frantziako poliziak
horrelako kasu bat topatzean ez dituztela akusazio berak egiten. Estatu
Espainiarraren beste estrategi errepresibo baten aurrean gaude dudarik gabe.
Lau atxilotu hauek Marlaska epailearen aginduz inkomunikazio egoeran daude. Udatik honera Nafarroa Garaian izan diren atxilotuen tortura testigantzak ikusita, Nafarroako Amnistiaren Batzordeak mobilizatzeko deia zabaldu du.
Gazteen kontrako sarekaden eta kale borrokaren inguruan mintzatzen den bideoa da hau. Orain dela bost urte grabatu bazen ere, aurten aurkeztu dute DVD formatoan.