Asier Imaz izaldarra atxilotu du Polizia Nazionalak

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2007-10-15 16:21

Beasainen burutu da goizean atxiloketa, eta lekukoek adierazi dutenez Asier bere etxetik ateratzen ari zen une horretan.
Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 .


    Asier izaldarra Donostiko Amarako komisaldegitik ateratzen

Gau aldera, Espainiako Poliziak Beasaingo Arranoa taberna miatzeari ekin dio, Asier Imaz bertan zela. Inguru guztia hartu dute poliziek miaketa egin bitartean. Lekukoek adierazi dutenez, Ertzainek hartua zuten Beasaingo Kale Nagusia, elkartea kokatua dagoen tokian.
Gero Asierren etxera zuzendu dira, bere etxea miatzera.
Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 .

    Izalen mobilizazioak egin ziren

AZKEN ORDUA:

Orain Asier Imaz Madrilera eraman dute eta bihar eramango dute deklaratzera. Bien bitartean inkomunikaturik dago.
Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 .

Bestalde, Beasaingo Arrano Elkartea prezintatu egin dute, atxiloketa honen ondoren eginiko miaketaren ondoren.

    Beasaingo Arrano Elkartearen ateetako bat