Gudari Eguna 07

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2007-09-26 11:46

Urtero bezela, udazkena etortzearekin batera, euskal herriko adarretatik eroritako gudariei omenaldia egiten zaie.



Goierrin azken urte hauetan Gudari Eguna aste bat lehenago ospatu oi da. Honen arrazoia, azken eraildako gudari goierritarra 2002ko irailaren 23an hil zela da. Gudari hau, Hodei Galarraga zaldibiarra zen, eta Egoitz Gurrutxaga oreretarrarekin batera Bilboko Basurto auzoan hil ziren. Gaurko mobilizazioa mantentzen bada ere, aurreko astebukaeran egin zitzaien omenaldia goierriko gudari guztiei.



















Informazio gehiago:
- Gudariak omendu dituzte Zaldibian.
- Hodei Galarraga zaldibiarraren omenaldian parte hartu izanagatik hiru gazte espetxeratu dituzte

Astebukaera horretan ere omendu zituzten Izalgo eroritako gudariak. Herrian, bi gudari ditugu Guardia Zibilak kontrol batean erailak. Iñaki Iparragirre, Iparra (1974ean, urriaren 29ean, Bidebieta eta Pasaiako mugan tirokatu zuten) eta Eduardo Irizar, Patxi (1984ean, abuztuaren 7an, Oiartzunen ametraiatu zuten).







Baina urtean zehar makina bat omenaldi egiten dira eroritako gudarien herrietan. Hemen dituzue adibide batzuk:






Gure herrian, Azaroaren bukaeran egiten da omenaldia.


    Iazko egitaraua
















    Iazko omenaldiko irudiak

Honekin erlazionatutako albisteak:
ETA erakundeak agiri bat atera du Gudari Eguna dela eta: 1 / 2 / 3 / 4 .
AHAZTUAK 1936-1977 ere, egingo ditu omenaldiak: 1 / 2 / 3 .
Gudariak omentzeko mobilizazioak deitu du gazteria Segik: 1 / 2 .
PCE(r) en homenaje a los caídos en la lucha: 1 / 2 .
Gudarien aldeko ekitaldi ugari egin dira, Madrilek debekatu nahi arren: 1 .
Lau Haizetara denuncia el tratamiento de las instituciones autonómicas a las víctimas del franquismo: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 .



                                        Goazen! Gudariekin bat... askatasunera!