Zubietako txirrindularien irteerak

No profile photo zubieta lantzen | 2008-12-18 22:20

Zubietako txirrindulariek antolatu dituzte jada 2009ko lehen bi irteerak. Oraingoz, hileko lehen igandero egin nahi dituzte bizikleta irteerak eta irteera horietan ibilbide luzeak edo motzagoak egongo dira aukeran.
Lehen irteera, urtarrilaren 11n, igandea, izango da eta hau da proposatutako ibilbidea: Zubieta-Orio-Aia-Andazarrate-Andoain-Zubieta.

Ibilbide horrek 52 bat kilometro ditu baina nahi duenak Alkizarako luzapena ere egin lezake. Txirrindulariak Zubietako plazan 08:30ean elkartu eta 08:35ean abiatuko dira. Animatu zu ere!

Bigarren irteera, berriz, otsailaren 1ean izango da: Zubieta-Arano-Zubieta (50 km.). Bueltan, txirrindulari taldearen argazki ofiziala aterako dute eta Joko-Garbi elkartean bapo bazkaldu.

Eta ibilbideen inguruan proposamenik badaukazu, sartu "Erantzunak" atalean eta bota punttuba.


Utzi iruzkina: