Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/26 23:25:37.405 GMT+2

Marin kobazulua

Aupa lagunok!!

Bueno zelan doiez oporrak??
Ba espezialistok elegante gabitz...atzo anbotora fan gitzen eta marin kobazuluen eon gitzen. Bista elegantiak daz bertan, baina Mari ez gauen inun ikusi e, nahiz eta bertan nahiko pertsona bildurgarri eon, Antton, Joxerra, Urrutia, Iñigo, Iker eta neu Iñaki!!
Ala ba oin eztauket denpora haundirik hemen idazteko...monitore eta espezialistak afaitxen dabitzen bitxartien ni lanien nau...baina lanien be gogoratzen naz zurizaz eta bertako jentiaz e...
Ala ba ondo segi ta zintzuak izen!!


Hemen gaz danok ibilaldixa hastiar...emuten dau sekula eztouela ogi bat ikusi, danok ogixai begira gabitz eta.


Hemen danok anboto puntan!!






Hemen ia anbototik beherutz, beitu Iñigo ahuntzak moruen!!


Hemen ia marin kobarutza...



Hemen kobazulorako bidien...















Antton



Iker (Betiko moruen posetan)



Urrutia



Iñigo (Profesionalak moruen)



Joxerra bere maskuria husten...



Hemen ia bueltan...
Ta argazki hontan betiko moruen Ikerrek atentziñua deitxu biedau eta beste danak zintzo zintzo dazen bitxartien bera kirkilak topetan dabilela emuten dau...






Nork: zuriza.2008/07/26 23:25:37.405 GMT+2
Etiketak: mari anboto | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2008/07/21 21:00:20.342 GMT+2

Montajia!!!

Aupa lagunok!!

Bueno atzenien igo dot bidixua google- videora hainbat buruhausten ostien baina bueno...hau da informatika!!
Ala ba espero dot danon gustokua izetia e!!
Argazkixek kalitate asko galtzen daue eta aber konpontzen doten hori zelabaitx...

Ondo segi!!


Nork: zuriza.2008/07/21 21:00:20.342 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

2008/07/15 00:47:31.989 GMT+2

Honguak!!!

Aupa lagunok!!

Aurten Xabi Arenaza jaunak hongo pila bat jasoitxue ta horren ondorioz begirale eta espezialistak honguak jateko aukeria euki dou. Earrak euzen e... pentsau Joxerrak bere platerrekuakin nahikua ez eta ingurukuetatik lapurrien ibili zan...bromia da e!!
Eskerrik asko Xabi!!
Xabin ezizen barrixa PREDATOR!!!
Kar kar kar!!
Ondo segi eta jarraitxu hemen idazten e!!!!






Nork: zuriza.2008/07/15 00:47:31.989 GMT+2
Etiketak: honguak xabi | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

2008/07/14 16:14:29.676 GMT+2

Zortzigarren eguna

Uztailak – 10

 

Gaur azken eguna izanik, goiza lasai hartu dugu. Gosaldu 8,45etan egin dugu. Bukatzerakoan maletak egitera joan gara (9,30ak aldera izan da). Gauzak jaso, gelak hustu eta 11ak aldera inkesta betetzera joan gara. Ondoren txandan zehar ateratako argazkien bilduma ikusi dugu. Bazkal aurretik ohiko argazkiak atera ditugu eta 13etan bazkaltzera joan gara. Autobasarekin 13,30 eta geldituta geunden baina aurrez etorri da eta gu prisa gabe ibili gara.14ak aldera atera da autobusa etxeruntz. Ordurako Unai,Eñaut,Iñazto,iñigo,Iker, Antton eta Aitor Otsagi aldera abiatuta zeuden tirolina montatzeko. Guztiok Zuaztin elkartu eta etxeruntza abiatu gara. Autobus gidaria nahiko azkar ibili denez Eskoriatzara arratsaldeko 6,30etarako iritsita zegoen. Azkarregi, beraz bertan denbora egiten egon gara. Hala eta guztiz Aretxabaletara azkarregi iritsi gara eta zenbait guraso iritsi gabe egon dira. Iñazto eta Iñigo gelditu dira bertan.Arrasaten azkenekoak utzi eta Almenera joan gara furgonetak deskargatzera. Aurtengoa ere bukatu da.

 

Bazkaria: Entsalada rusa/filetea ptatekin/helatua

Nork: zuriza.2008/07/14 16:14:29.676 GMT+2
Etiketak: udalekuak zuriza arizmendi | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/07/14 16:13:46.885 GMT+2

Zazpigarren eguna

Uztailak – 9

 

 Gaur ere eguraldi ona, orain arte egun beroena izan dugu. Goizeko 8,30etan gosaldu dugu. Aktibitateak egin ditugu. Aurreko egunean bi talde eskaladan izan zirenez gaur bi talde kobara joan dira. Eta hirugarrena erreka jatsiera egitera. Eguna apartekoa izan denez aktibitateak ere horrela irten zaizkigu. Txanda bukatzeko ezin hobeto. Koban izan diren taldeek galeria berri bat aurkitu dute, oso ikusgarria iruditu zaie. Egia esan ekarri dituzten argazkiak horrelakoak izan dira. Datorren urterako aztertu behar da gai hau nola planteatu, igoera ez omen da nahiko erraza eta.



 

















Afaltzeko: makarroiak/saltxitxak patatekin/natilla

Nork: zuriza.2008/07/14 16:13:46.885 GMT+2
Etiketak: udalekuak zuriza arizmendi | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

2008/07/14 16:12:19.635 GMT+2

Seigarren eguna

Uztailak – 8

 

Gaur mendira joateko eguna aukeratu duguna. Goizean goizetik eguraldi bikaina, beraz aktibitate berria eiteko oso ondo. Nekea nabari da, goizean jaikitzea kosta egin zaigu baina 8,15etarako gosaltzen ari ginen. Motxilak prestatu, eta bi bidaietan denok Linzako aterpe aurrean. Mendira abiatzeko goizeko 9,40ak ondo joak zeuden. Aukeratutako mendia Atxerito(Mallo de Atxerito). Ibilaldia Gamuetako basoa, plana de Diego, bertan lehen geldiunea, zerbait jateko.

Aurrez Aiertek buelta eman behar izan du. Txalotzekoa izan da bere jarrera, nahiz eta mina izan berak aurrera egin nahi zuen. Aitorrek eta Iñigok lagundu dute kanpineko bidean.

Hainbat geldiune egin eta elurretan nahiko jolas egin ondoren arratsaldeko 3etan iritsi gara tontorrera. Bistak izugarriak ziren, eguraldia primerakoa. Ordu bete tontorrean, argazkiak egin, bokata jan eta berriz berantza. Abiatutako talde osoa lortu du tontorrera iristea, bikain. Beherakoa errazago egin dugu eta 6,30etarako askaria egiten aritu gara. Ondoren lasai-lasai beste ordu erdi batean furgonetara.

Azpimarratzekoa izan da talde osoa batera ibili garela, ez dugu gure arteko diferentzia handirik izan.






















Afaltzeko: Entsalada eta Barazki purea/Oilaskoa patatekin






Nork: zuriza.2008/07/14 16:12:19.635 GMT+2
Etiketak: udalekuak zuriza arizmendi | Permalink | Erantzunak (12) | Errenferentziak: (0)

2008/07/14 16:10:43.884 GMT+2

Bostgarren eguna

Uztailak – 7

 

Eguraldi nahiko argiaz esnatu gara. Entzierroa ikusi eta gosaltzera joan gara. Gaurko berriz aktibitateekin jarraitzeko asmoa dugu. Zenbait lesionatu ditugunez medikuarengana joatea erabaki dugu. Horrela Unaiek,Iker, Eñaut, eta Aiert eraman ditu Isabako medikuarengana. Txanda hartu behar izan dugunez goizeko 11,30etarako eman digute, beraz kobakoak eskaladakoekin batera ibili behar izan dute. Hirugarren taldea erreka jetsiera egitera joan da. Eta aktibitate honetan ere beste lesionatu bat izan dugu, makurtzerakoan belaunean min hartu du. Errekatik atera eta hau ere arratsaldeko 6ak aldera berriz Isabara medikuarengana.Gauza handirik ez!!.


Besteok oso gustura ibili dira.


 



Afaria: Paella/Solomoa patatekin/Mousse de limon delakoa.

Gauek 11ak aldera izarrak ikustera joan gara.

Nork: zuriza.2008/07/14 16:10:43.884 GMT+2
Etiketak: udalekuak zuriza arizmendi | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/07/14 16:08:01.253 GMT+2

Laugarren eguna

Uztailak – 6

 

Goizeko 8,30etan gosaldu dugu. Ondoren Orientazio Proba egitera joan gara. Eguna lainatua esnatu da baina hasera ondo portatu da. Proba Linzako aterpetik hasi dugu. Goiz erdian izugarrizko zaparradak botatzen ekin dio, hasieran aurrera egitea erabaki badugu ere ikusita nola jartzen ari zen suspenditu behar izan dugu.

Bi talde basoan sartuta zeudenez nahiko kostatu zaigu lokalizatzea baina eguerdirako denok geunden kanpinean. Bertan kafesne edo kolakao beroa hartu, dutxatu eta bokatak jatera joan gara ondoko aterpera.

Arratsalderako pelikula bat ikusteko asmoa izan dugu eta horrela prestatu dugu dena. Baian eguraldia jaso egin duenez gehienak kanpo ibiltzea erabaki dute. Tartean Zaragozako talde baten aurkako futbol partida ere izan delarik.Giroa eskasa izan da, haserrealdi ugari etab. Baina enpantean bukatu dugunez gaitz erdi. Pelikula ikusten asko jota 10bat gazte izan dira.

Afaria: espaguettiak/albondigak/Yogourta

 

Afal ondoren talde bat futbol zelaian jolasean ari zirela mutiko batek banku baten kontrako talka izan du. Kolpea nahiko handia izan denez medikura eraman dugu. Sustoan gelditu da.

Nork: zuriza.2008/07/14 16:08:01.253 GMT+2
Etiketak: udalekuak zuriza arizmendi | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/07/13 19:25:18.138 GMT+2

Hirugarren eguna

Uztailak – 5

 

Jaiki gara mendira joateko asmoarekin baina gosaltzerakoan eguraldiaren inseguritatea dela eta plan aldatzea erabaki dugu. Mendira joan beharrean aurrena buelta txiki bat eman eta ondoren tirolina muntatuko dugun ingurura bertaratu.

Neska-mutilak Tatxeraseko artzai txabolak aldera joan diren bitartean tirolina muntatu dute.

Eguerdiko 12ak aldera etorri dira bueltan neska-mutilak baina eguraldi nahiko ona zegoenez aurrena errekan bainatzea erabaki dute.

Tirolinan denek parte hartu dute 4 neska mutiko izan ezik. Aurten istripu txikiak izan ditugu bi monitore eta haur bat sokarekin erredurak izan dituzte. Gauza larririk ez baina zaindu beharrekoak.

Arratsaldeko 6ak aldera kanpinera etorri gara eta bertan jinkana txiki bat antolatu da. Ondo atera da eta gustura ibili dira.

Afaltzeko: Lentejak arrozarekin/ saiheski errea patatekin/helatua













































Nork: zuriza.2008/07/13 19:25:18.138 GMT+2
Etiketak: 3 eguna | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2008/07/13 11:09:07.442 GMT+2

Bigarren eguna

Uztailak – 4

Aurreikusita genuen moduan 8,30etan gosaria. Ondoren egin behar genituen ekintzatan banatu gara: Erreka jeitsiera/ Eskalada/ Koba.

Eguraldia paregabea izan dugu. Neska-mutilak oso gustura ibili dira. Koba taldeak bainatzea aurreikusita zegoen putzura joaterakoan ura oso hotza zegoela eta Tatxeras aldera etorri dira eguzki-begi baten bila. Bestalde koban barruraino ezin izan dira sartu ur-putzu ugari zeudelako.

 







Afaltzeko: Makarroiak/oilasko izterrak patata erreekin/natillak


Nork: zuriza.2008/07/13 11:09:07.442 GMT+2
Etiketak: 2 eguna | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)