Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/15 09:54:51.048 GMT+1

Aguraingo Euskararen BEHATOKIA

Aguraingo zenbait arlotan euskara ez dago bermatuta. Atal honetan, leku, une, lanpostu... horiek jaso nahi ditugu.

Zuen informazioa behar dugu. Bidali eta hemen gehituko dugu:

- Musika eskolan zenbait irakasle kontratatzen dituzte euskara jakin gabe.
- Helduentzako kirol ikastaroetan ez dago bat ere euskaraz.
- Aguraingo jaietan umeentzako ekitaldi batzuk erdera hutsean kontratatzen dira.
- Aguraingo helduen mediku ia guztiak erdaldunak dira.
- Aguraingo Eroski hipermerkatuak ez ditu euskaldunak kontutan hartzen. Begira bestela kanpoan dagoen Parking kartela.
PARKING GRATUITO. Mesedez atzera ez, aurrera beti!!

 

Nork: agurainbai.2008/10/15 09:54:51.048 GMT+1
Etiketak: behatokia | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aurkitu dut azkenean bloga. Aupa! itxura polita dauka.

Gaiari dagokionez, OSASUN alorra ere hor dago. Ez da udal gaia, baina udalak badu eskuhartzerik hor. Oinarri oinarrizkoa iruditzen zait Pediatra euskalduna izatea Agurainen eta Euskal Herri osoan. Lehenagoko pediatrak bazekien euskaraz, baina, orain joan berri da eta berria etorri da, ez? ez naiz aspaldian joan baina norbaitek badaki ea euskaraz dakien?

Bueno, segi lanean fin, saiatuko gara noizean behin sartu eta zerbait aportatzen. Eta BEHATZEN, noski.

Nork: Oihane.2008/11/16 20:27:19.159 GMT+1

Bai, euskalduna da, Itxiar du izena oso langile eta bixkorra iruditu zait. Azken egun hauetan askotan joan behar izan dut eta gustatu zait. Suerte izan dugu. Maite joan zenean gu ere beldur hori genuen. Ea irauten duen.

 

Nork: asier.2008/11/17 15:01:24.274 GMT+1

Aguraingo Udalak duela egun batzuk herriko buzoietan hiri-antolamendurako plan nagusiari buruzko informazioa banatu zuen ERDARA HUTSEAN. Gune hau baliatu nahi dut Aguraindarrak erantzun bat ematera animatzeko honelako oharrak udalera berriz ere bidalita. "Hizkuntza bakarrean idatziz gero, NIRI EUSKARAZ" esanez bidal ditzakegu gutunak.

Nork: .2008/12/18 08:44:58.645 GMT+1

sinatzea ahaztu zait.

miren

Nork: miren.2008/12/18 08:45:57.585 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru