Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/06/01 22:11:49.153 GMT+2

Martxoaren 1. hauteskundeak

Martxoaren 1ean egondako hauteskuneden inguruko powerpointa ustezn dizuet hemen.


Nork: izaskunarroyabe.2009/06/01 22:11:49.153 GMT+2
Etiketak: hauteskundeak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/19 15:35:49.237 GMT+2

Sare sozialen eragina

Jean Fernando Anleu  gutemalako herritar bat da Twitterren proposamen bat egin zuena. Bertan Rodrigo Rosenberg abokatua hil zutenak atxilotzea proposatzen zuen. Sare sozialean idatzitako mezuaren ondorioaz Jean Fernando Anleu kartzelara bidali zuten.

Baina hori ez da guztia. Rodrigo Rosenberg bere hilketa baino egun batzuk lehenago bideo bat egin zuen non bere hiltzaileak nork izango zen esaten zuen. Horren ondorioz Alvaro Colom inplikatutako bat, eta gainera, Guatemalako presidentea dena.

Hori dena dela eta, Alvaro Colomek beste bideo bat kaleratu zuen non hilketarekin zer ikusirik ez zuela esaten zuen.
Azken bideo hau ez da izan batere sinegarria  Guatemalako herriatarrentzat. Izan ere, askok uste dute, Jean Fernando Anleu kartzelatu zutela Rodrigo Rosenbergen kasuarekin zer ikusi zuten beste hainbat gauza kalera ez ateratzeko.

Nola liteke horrelakorik XXI.mendean gertatzea? Oso ohikoa den galdera eta oso erantzun erraza duena: berekoi hutsak garelako

Nork: izaskunarroyabe.2009/05/19 15:35:49.237 GMT+2
Etiketak: notiziak sozialak sare | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/17 19:13:11.863 GMT+2

Google calendars

Google-ek eskaintzen duen beste aplikazio bat erabiltzen ikasi dugu gaur, google calendars hain zuzen.

Ez zaituztet asko aspertuko zelan erabiltzen de esplikatzen, bideo oso on bat erakutsi digutelako eta bertan oso ondo azaltzen da. Beraz, labur esanda, google calendars, izenak esaten duen bezala, egutegi bat da. Bertan nahi duzuna idatz dezakezu. Afari bat, azterketa bat, edozer gauza egin behar duzun gauza bakarra eguna eta ordua aukeratzea da. Hala ere, kontuan izan aurretik egutegi bat sortu behar duzula, nahi dituzun egutegi haina egin ditzakezu eta baita gmaileko kontaktuekin partekatu.

Pertsonalki, oso erabilgarria iruditu zait, gaur egun ia jende guztia erabiltzen duelako internerta eta askok email kontu bat daukate. Beraz, ez da zaila pentsatzea gure betiko agendak ordenagailu pantaila batengatik ordeztea, denbora gutxiko gauza izatea.

Hala ere, teknologiak  oso azkar aurrera egiteak, ez du esan nahi guk haien erritmoa jarraitzen dugula. Izan ere, gutako askok oraindik betiko agenda ziztrin horiek nahiago ditugu. Beti eskura dituzunak, edonon egonda ere.




Nork: izaskunarroyabe.2009/05/17 19:13:11.863 GMT+2
Etiketak: calendar google gmail | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/12 10:42:59.461 GMT+2

Tagzania

Kaixo!

Oraingo honetan, webgune berri bat erakutsiko dizuet, tagzania. Webgune honek google maps-en aplikaioak erabiltzen ditu eta mapa horretan lekuak gordetzeko edo rutak egiteko aukera ematen dizu.

Hemen sartutako mapan nire etxea dago markatuta. Nire herria Durana da, Gasteiz ondoan dagoena, eta bertan bizi izan naiz txikia nintzenetik. Hala ere, nire bizitzako lehengo bederatzi urteak nire aitona eta amonaren etxean bizi izan nintzen. Jende asko ginen arren (zortzi guztira nire osaba eta izebarekin) lekua soberan zegoen danontzat etxeko herri bat delako eta oso zoriontsu izan nintzen.



Nire etxea

Nork: izaskunarroyabe.2009/05/12 10:42:59.461 GMT+2
Etiketak: tagzania mapak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/06 16:37:55.218 GMT+2

ZuZeu

Goiko izenburua ikusita ziur nago sekula ez litzaizuekeela burutik pasako albistari bati buruz hitz egingo dizuedanik.

Hasier Etxeberria eta Mikel Lasa etorri ziren hitzaldi bat ematera pasaden astean. Bertan ZuZeu proiektua aurkeztu ziguten. ZuZeu  albisteak, blogak, linkak etab. aurkitu ditzakezuen webgune bat da.

Egia esan, nahiko interesgarria izan zen hitzaldia. Hasier Etxeberriak oso ondo azaldu zuen berrien eta interneten arteko lotura eta garapena. Mundu hau etengabe ari da garatzen eta ZuZeu garapen horren parte da. Geroz eta gehiago erabiltzen dugu internet eta komunikabideen munduarentzat oso erabilgarria da tresna hau.

ZuZeuk zer duen berezi galdetuz gero ez dut dudarik. Nire erantzuna hurrengoa izango litzateke: webgune honetan sartzean hasierako orrian edozer gauza aurkitu dezakegu, hala nola, berriak, blogen sarrerak, profesionala ez den jendea idatzitako artikuluen sarrerak eta beste webgune batzuetara eramaten gaituzten linkak...

Honekin guztiarekin ZuZeu webgunean sartzera gonbidatzen zaituztet.

Ondo izan!

Nork: izaskunarroyabe.2009/05/06 16:37:55.218 GMT+2
Etiketak: albisteak zuzeu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/21 15:56:26.520 GMT+2

Facebook

Sare sozialak gero eta gehiago ari dira zabaltzen munduan zehar. Tuenti, Facebook, Myspace, hi 5 eta Twitter dira gehien entzuten ditugun izenak.  Nik facebooken dudan kontuari buruz hitz egingo dizuet.

Sare honetan pasaden udaren ostean sortu nuen kontua, Estatu Batuetako lagunekin hitz egiteko eta argazkiak partekatzeko. Facebook beste sareak bezala tresna asko ditu: bideoak igotzeko aukera, jokuak…baina, horiek ez ditut erabiltzen. Sare honen bidez urtean zehar egindako bidaien argazkiak edo beste motatako ekitaldien argazkiak igotzen ditut lagunek bezala, izan ere, sare honetako lagunak fisikoki ez ditut askotan ikusten beste herrialde batean bizi direlako.

Denbora asko ez dut ematen sarean, bakarrik mezuren bat idatzi didatenean sartzen naiz. Facebook-ek norbaitek zure perfilean mezuren bat utziz gero mezu bat bidaltzen dizu zure korreora, beraz ez zara egunero sartu behar norbaitek zeozer idatzi duen ikusteko. Erosotasunari dagokionez, tresna gehiegi ditu facebooke-k nire gustorako, baina hori norberak ematen dion erabilerari dagokio.

Gertatzen da batzuetan, beste norbaitek berea ez den kontu batean sartzea, hori dela eta, garrantzitsua da jartzen duzun pasahitza. Nire kasuan ez dut uste nire kontuan inor sartu denik.

Sare hauek oso erabilgarriak dira, baina, aldi berean arriskutsuak izan daiteke, hori erabileraren arabera defini daiteke. Niretzako sare hau oso erabilgarria bertan ditudan lagunengatik.

Facebook

Nork: izaskunarroyabe.2009/04/21 15:56:26.520 GMT+2
Etiketak: facebook | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/25 18:45:37.036 GMT+1

Delicious


Web 2.0 ikasgaian ikusi berri dugun web orria delicious da. Hitz gutxitan web orri honek egiten duena, nahi dituzun artikuluak gordetzen ditu. Honen funtzioak ikusten nengoela pentsatzen aritu naiz; zergatik ez dugu ikasgai hau aurreko lauhilabetekoan izan? Horrek gauzak asko erraztu izango lituzke. Izan ere, aurreko lauhilabetekoan dosier bat egin behar izan genuen eta artikuluekin gora eta behera egon gara. Delicious ezagutu izan bagenu ez genituzke hainbeste arazo izango.

Deliciusek zure gustuko edo behar dituzun artikuluak gordetzeko aukera ematen du. Honen bidez artikulu bat berriz irakurri nahi dugunena ez dugu aldizkari edo egunkari bateko web orri batera joan eta hemerotekan bilatu irakurritako artikulua.

Jende asko erabiltzen du delicious eta bertan ikusi ditzakezu  artikulu irakurrienak edo beste jende batzuek bere gustukoen bezala dituen artikuluak ikusi. Hori guztia dela eta oso baliogarria iruditzen zait delicious eta denoi gomendatzen dizuet.

Nork: izaskunarroyabe.2009/03/25 18:45:37.036 GMT+1
Etiketak: delicious | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/24 15:09:54.325 GMT+1

Bideo bat

Kaixo!

Hemen nire lehen bideo utziko dut txertatuta: Gustuko dudan musika talde baten bideoa da.

Nork: izaskunarroyabe.2009/03/24 15:09:54.325 GMT+1
Etiketak: bideoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/17 20:53:30.611 GMT+1

KONTUZ EGITEN DUZUNAREKIN


Gertatu izan den istorio baten inguruan irakurri dugu artikulu bat. Neska batek bere mutilari bideo pertsonal bat egin zion eta mugikorrean gorde zuen neskak. Erraz imajinatu al dezakezu, bideo hori ez zela beste inori baino mutilari erakusteko bideoa. Hori dela, mugikorra galtzean arazo larria izan daiteke. Mugikorra aurkitu zuenak, berari eman ordez beste batzuei erakutsi zien eta horrela egundoko gertatu zen. Azkenean neska denbora luzez pasa behar izan du kanpoan denen txutxu-mutxuak ez entzutearren.

Mutilaren jokaera alde batera utziz, gaur egungo teknologien erabilpena hartuko dut ardatz bezala. Izan ere, teknologiaren aurrerapenak bere alde txarrak ere baditu.

Gaur egun hainbat web orri daude interneten non kontu bat sortuz gero argazkiak, bideoak… igo al ditzakezu sarera. Mugikorren bitartez argazkiak eta bideoak egin eta momentuan bidali al dituzu, hori dela eta kontuz ibili behar gara material horrekin. Interneten gainera, igotzen duzun edozein argazki edo bideo betirako geratzen.

Argazkiak gehienetan lagunekin kalean zaudenean ateratakoak dira, eta bihar zer non egongo garen ez dakigunez, kontuz ibili behar gara, guretzako garrantzi gutxiko zerbait arazo bihur daitekeelako.

Hala ere, ez beldurtu honegatik eta ez utzi sarean ibiltzeari, bakarrik zentzuz jokatu!

Nork: izaskunarroyabe.2009/03/17 20:53:30.611 GMT+1
Etiketak: ekintzak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/10 12:26:35.247 GMT+1

FIREFOX ETA INTERNET EXPLORER


Firefox nabigatzailea Netscape (lehen nabigatzailea) desagertzean sortu zen. 2004. Kaleratu zen, jendeari asko gustatu zitzaion, izan ere, internet explorer baino baliabide gehiago eskaintzen zituen. Hala nola, fitxak sortzeko aukera leiho berriak ireki beharrean. Honek asko errazten du nabigazioa, izan ere firefox leiho batean, nahi dituzun fitxa haina ireki ahal dituzu eta bertan nahi dituzun web-ak ireki, horrek asko errazten du informazio bilaketa.

Badira beste hainbat baliabide internet explorer ez zituenak. Adibidez, zure gustuko web horri bat gustukoenetan gordetzerako orduan, Firefoxek aukera berri bat eskaintzen zuen:  gustukoen karpetak antolatzeko orduan leihoan bertan jartzeko aukera hain zuzen, Explorer erabiliz gero gustukoenetan klik egin behar zen eta hor web-ak bilatu. Beraz, antolaketari dagokionez askoz errazagoa da Firefox.

Hau dena ikusita, Internet Explorer bere nabigatzailea berritu zuen eta fitxak irekitzeko aukera eman zuen. Baina, horrek ez du aldaketa handirik egin, izan ere, gero eta jende gehiago ari da Firefox erabiltzen.

Nork: izaskunarroyabe.2009/03/10 12:26:35.247 GMT+1
Etiketak: firefox | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)