Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/27 21:53:53.982 GMT+1

Blogak


Lehen artikulu honetan bost blog aurkeztuko ditut eta hauen inguruko komentario labur bat utziko dizuet zuek irakurri ahal izateko.

El septimo arte

Zinemaren azkeneko filmekin edo zinemaren arloko azalarekin bakarrik geratu nahi ez dutenentzat blog apartu dugu hau. Azkenaldian kaleratutako filmen kritikak ez ezik, hasierako zinemaren sortzaileen inguruko artikuluak ere aurkitu ditzakezu.

Fresh eyes on London

Londres da niretzako munduko hiri erakargarrienetakoa eta honen argazkiak bilatzen ari nintzela egin nuen topo blog honekin. Londreseko argazkiak ditugu bertan, baina ez pentsa Londreseko eraikuntza famatuenetako argazkiak direla, hiri honetako toki ezezagunenak kaleratzen ditu blog hau, eta horrek desberdintasuna ematen dio egunerokotasunetik at usten duelako.

Algun dia en alguna parte

Hurrengo blog hau, irakurleei dago zuzenduta. Eleberri klasikoen  eta autore klasikoen komentarioak usten ditu, oso interesgarriak irakurtzeko direnak.

Rock

Betiko rock-a  gomendatzen duen bloga da hau, eta horregatik, iruditu zait hain interesgarria, izan ere, gaur egungo gazte askok hasierako musika baztertu egin dugu, egia, lehenengo musika oraingoa bezain ona edo hobeagoa denean.

Teknologia Berriak

Teknologia berrien gaineko ezagutza nahi baduzu, blog honetan sartzea besterik ez duzu. Mugikorrak, ordenagailuak, kamerak, software, hardware,... inguruko artikuluak eskeintzen ditu, beraz teknologia orokorrean hartzen du gai bezala. Honi esker, informazio desberdinak lortzeko gai izango zara hemen sartuz gero.

Nork: izaskunarroyabe.2009/02/27 21:53:53.982 GMT+1
Etiketak: blogak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Lan ona egin duzu, Izaskun, baina bizpahiru ohar egin nahi dizkizut:
  1. Zure blogaren txantiloiak loturak oso zailak ditu irakurtzeko. Urdin fosforito hori apenas irakurtzen den.
  2. Loturak modu horretan ez dira ondo geratzen, kargatuegiak. Hobeto kentzen badiezu www eta com horiek, blogaren izena bakarrik utzita.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/03/14 19:28:29.468 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru