Erch Frommen liburu batek “askatasunari beldurra” zuen izena, ez dut irakurri baina epe laburrean egin beharreko gauzen artean daukat. Kontua da hori dela niri gertzatzen zaidana, niri eta uste dut gizartearen barne bizi diren pertsona ia guztiei. Beti esaten dugu ez garela askeak, ez da egia. Gure askatasuna limitatzen duen bakarra legea da (quien hizo la ley hizo la trampa….) eta ez gizartea edo tradizioa. Argi dago moral bat inposatu digutela, baina benetan sinesten dugu horrekin ezin dugula apurtu? Gertatzen dena da ondorioen beldur garela eta ez daukagula gure mamuak usatzeko adina ausardiarik. Baztertuak izateko beldurra daukagu, eta gu talde animaliak gara, ezin gara bakardadean bizi, ni behintzat ez.
Baina gure erruz baino ez gara bizi errutina eta bizitza den kartzela honetan, eta nahi duguna egitea lortzen ez dugun bitartean, gure zeldako giltza korridorean zehar galduta ibiliko da.
¡Solo loco! ¡Solo poeta!
(…)Audaz como los gatos
saltas por todas las ventanas
¡husch! y en toda ocasión,
husmeas toda selva virgen,
tú que por entre selvas vírgenes
entre fieras de coloreados pelajes
pecadoramente sano, bello y multicolor corrías(…)
Nietzsche
"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"


Erantzunak
Nork: Amuitz.2007/04/22 02:18:32.355 GMT+2
http://amuitz.blogsome.com