2007/01/15 22:54:24.292 GMT+1
Aske zaren kolore...
Berdea: itxaropena, gorria: pasioa
Denak du kolorea, zelakoa da askatasuna?
Urdina behar du izan, zeruak bezala,
txoriek bertan libre ematen baitute.
edo agian zuri izango da, edo beltza,
inmensidadea eta ezereza aldi berean.
Askatasunaren kolorea jantzi nahi dut,
eta inoiz ez erantzi, azala bailitzan.
Soilik era honetan
jakingo dut zer den
urdina usaintzea, zuria dastatzea,
beltza ukitzea, denak ikusi eta entzun…
Zentzu guztiak bizi ditut,
askatasuna, osotasunean,
sentitzeko gai izateko.
Nork: Sugoi.2007/01/15 22:54:24.292 GMT+1
Etiketak:
poemak
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"


Erantzunak
Nork: Gorka.2007/01/16 01:26:05.285 GMT+1
www.blogak.com/oregonian----www.basqueinmoon.blogspot.com
Nork: astrozoro.2007/03/13 21:50:53.749 GMT+1
Nork: astrozoro.2007/03/13 22:37:51.245 GMT+1