Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/03 08:17:36.589 GMT+1

izkutaketan

Hodeiak negarrez daude kanpoan.
Tantak suizidatu egiten dira
lurrarekin jotzean inmolatuz,
bata bestearen atzetik,
etengabe.

Zipriztiñen dantza da.

Sudurra leihoan itsatsita,
hotz. Oso hotz.
Baina berdin zait,
arraroa bada ere.
Hodeiekiko elkartasunagatik edo,
ni ere negarrez...


ZERGATIK?




Ba,
indarge ezin izan delako monumenturik eraiki.
Ixilik ez delako lortu opera kantatzea.
Bizkarra emanda ezin zaiolako inori muxurik opari.
Hizkuntza barik, filosoforik ez legokelako.
Sexurik gabe ni ez nintzatekelako. Gu, ez ginatekelako.
Ez dagoelako koldarra den heroiaren istoriorik.
Euririk egiten ez badu, basaloreak ximeltzen direlako. Hil.
Aurpegira begiratzen ez bazaitut, ulertuko ez nauzulako.
Tantak suizidatu egiten direlako, eta ni, kristalean pegatuta gelditzen naizelako, masakre horri begira. Mugi ezinik. Iltzatuta.



Nork: Sugoi.2008/11/03 08:17:36.589 GMT+1
Etiketak: ausardia sentimenduak poemak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Sarri bustitzen garen arte, ur gorpu ttikiek zulatzen gaituzten arte ez dugu jakiten sortaldea non dagoen. Horregatik gustatzen zait niri euritara ateratzea, aterki barik ahal bada, gu ere tanta soilak baino ez garela konturatzen naizenero jartzen baita mundua martxan berriz.

Nork: euritan.2008/11/08 12:10:50.066 GMT+1
www.blogak.com/euritan

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru