2009/03/08 16:28:37.634 GMT+1
Berdintasuna
Nork: Sugoi.2009/03/08 16:28:37.634 GMT+1
Etiketak:
tirak
berdintasuna
emakumea
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)
"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"


Erantzunak
Ezkon gintezke askatasunarekin, eta hori errespetatuko duen laguna izan alboan...
Kateak apurtzen ari dira, norberak bere buruari eta albokoari ezarritako baldintzen araberako abiaduran.
Nork: euritan.2009/03/09 22:21:57.466 GMT+1
www.blogak.com/euritan
Nork: Sugoi.2009/03/09 22:39:31.947 GMT+1
http://www.blogak.com/amets
Nork: gizaki sadomasokista.2009/03/10 15:53:06.855 GMT+1
http://elhombresadomasoquista.blogspot.com/
Erlazio sadomasokistatik ateratzerik dagoen galdetu aurretik, agian galdetu beharko litzateke horrelako erlaziorik ote dagoen? Nik ez dut uste hala denik. Mendeetan zehar nihilismo pasiboan murgilduta egon diren indibiduoak baino ez ditut ikusten, tokatu zaien rola bete izan dutenak, dominatzaileek dominatuek baino gusturago noski, eta nihislimo pasiboagoaz, haien indar posizioa kontuan hartzen badugu. Egotekotan sadismoa litzateke egon litekeen bakarra, izan ere, kasu askotan gozatzen baitu gizonezkoak bere posizio dominatzaileaz kontziente delako, kontzientzia horrek bestearen umiliazioaren kontzientzia dakarrelarik, ez da, ordea, berdina gertatzen dominatuarekin, zeinak egoera iraultzeko bere aukera eskasek beldurrean murgiltzen duten, beldur hori den motatakoa delarik ere, eta ez du beraz, bere egoeragatik inolako gozamenik sentitzen. Ez dago dominatua bere rol horretan jarraitu nahi izateko faktorerik. Dena dela, ez dut oro har erlazio honetan joera sadomasokistarik ikusten, joera honen helburua sofrimendu eta umiliazioaren bidezko plazera baita, nihilismoak helbururik ez duen bitartean, dagoen horratara egokitu baino egiten ez duelarik.
Nork: Sugoi.2009/03/10 21:24:28.804 GMT+1
http://www.blogak.com/amets
Bestetik, erlazio sadomasokistaz ari garela, holakorik ez dagoela esaten duzu. noski, nire hitz jokua ezagutzen ez duzulako. gomendatzen dizut nire lagun baten bloga kuxkuxeatzea (goian duzu helbidea: elhombresadomasoquista.blogspot.com) eta irakurri matrize sadomasokista. hortxe ikusiko duzu esan nahi dudana. ikusten dut Nietzsche irakurri duzula nahikotxo, eta horrek erraztuko dizu irakurketa. laburbilduz, erlazio sadomasokistaren ekuaziotik plazera kentzen badugu, zer geratzen da? gizaki sadomasokista Nietzscheren gizaki nihilista baino ez litzateke izango, pasiboa zein aktiboa, berdin du. hori bai, ez dut uste nihilismo pasiboko pertsona askorik ezagutzen duzunik, aspaldi utzi genuen eta atzean nihilismo pasiboa. Nietzschek agertu bezala, egotekotan, nihilismo aktiboan egongo ginateke non gizaki handiek edo nagusiek (hombres superiores) jainkoaren lekua ordezkatu nahi duten zientziarengatik, politikarengatik edota iraganera bueltatu.
azkenik, askatasuna existitzen da, zelan ez ba? behintzat pittin bat, ez al duzu uste? edo hain da zentzugabea ezin dugula berataz ezer esan?
Nork: gizaki sadomasokista.2009/03/11 10:55:24.554 GMT+1
Irakurri nuen, matrize sadomasokistari buruzko artikulua, zure komentarioa erantzun baino lehen. Eta berriro irakurri dut orain, zerbait galdu ote nuen beldurrez (seguru gauza pilo bat eskapatzen zaizkidala oraindik ere). Jarraitzen dut gizartearen matrize sadomasokista ikusi gabe. Zenbait baldintza bete behar direla uste dut, sadomasokismoa sadomasokismo izateko. Lehenengo harremana onartua izatea bien aldetik, explizituki ez bada ere, hots, bi aldeek, sadikoak nahiz masokistak holako erlazioa bilatzea. Bigarren, plazera. Plazera ezinbesteko faktore iruditzen zait sadomasokismoa definitzeko orduan. Azkenik, jolasa. Sadomasoquistak jolas egin nahi du. Interakzioan aurkitzen du gozamena, jokuan. Ez dut uste hiru faktore hauek egungo gizartean ematen diren dominatzaile-dominatu dinamikek betetzen dituztenik.
Bukatzeko... askatasuna, berriz ere. Ez, egia esan ez dut uste askatasuna existitzen denik, termino biologikoetan. Esan bezala, aurresuposatu beharreko zerbait dela uste dut; baina zentzua aldatu zaio, orain askatasuna da gure Jainkoa, zientzia baino gehiago. Jainkoa edo, aitzakia nahi baduzu. Barbaridadeak justifikatzeko eskusa bikaina. Norberarengandik at dagoen edozer edo edozeinen menpe ez egoteari baderitzozu askatasuna, ados, badago askatasunik. Aukeratzeko aukera (valga la redundancia). Zeri deitzen diozu zuk baina, askatasuna?
Nork: Sugoi.2009/03/11 15:53:26.338 GMT+1
http://www.blogak.com/amets