Garai denek dituzte beren zailtasunak. Hauxe da egi bakarra. Baina, bai, egia da; ni orain askeago sentitzen naiz garai horretan baino. Ez nintzen arraroa, eta ez nuen arazo larririk izan gelan, baina beste presio mota bat sentitzen nuen. Garai hartan ez zegoen ezer egiterik besteek kritikatzearen 'beldurraz'. Garai hartako mailakatze sozialak ez zidan batere graziarik egiten eta beti ibili nintzen jende umilarekin. Ez zaizkit klase ezberdinak eta kritikak inoiz gustatu. 26 urte beteak ditut, eta lanak nire bizimodua baldintzatzen du, baina orain nire buruaz askoz ere ziurrago nago. Orain badakit zer den garrantzitsua niretzat, eta indartsuagoa naiz. Badut bide bati ekiteko nahiko ausardia, argi baldin badaukat. Nire arazoak dira garrantzitsuena eta ez besteek horri buruz diotena; maila batean, hori askatasun puntu bat da. Hala ere, hierarkia sozial hori gerora ere mantentzen da, baina gehiagok dugu gauzak arrazionaltasunez eta heldutasunez planteatzeko gaitasuna. Nire adineko tontolapiko ugari dago, baina asko dira zenbait arazo eta planteamenduren ondoren hobera egiten dutenak. Unean unekoaz gozatzen ikasi beharra dago.
Nork: joksu.2008/01/24 19:31:52.587 GMT+1
Idatzi artikulu bat
Honen inguruan
"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"
Erantzunak
Baina, bai, egia da; ni orain askeago sentitzen naiz garai horretan baino. Ez nintzen arraroa, eta ez nuen arazo larririk izan gelan, baina beste presio mota bat sentitzen nuen. Garai hartan ez zegoen ezer egiterik besteek kritikatzearen 'beldurraz'. Garai hartako mailakatze sozialak ez zidan batere graziarik egiten eta beti ibili nintzen jende umilarekin. Ez zaizkit klase ezberdinak eta kritikak inoiz gustatu.
26 urte beteak ditut, eta lanak nire bizimodua baldintzatzen du, baina orain nire buruaz askoz ere ziurrago nago. Orain badakit zer den garrantzitsua niretzat, eta indartsuagoa naiz. Badut bide bati ekiteko nahiko ausardia, argi baldin badaukat. Nire arazoak dira garrantzitsuena eta ez besteek horri buruz diotena; maila batean, hori askatasun puntu bat da.
Hala ere, hierarkia sozial hori gerora ere mantentzen da, baina gehiagok dugu gauzak arrazionaltasunez eta heldutasunez planteatzeko gaitasuna. Nire adineko tontolapiko ugari dago, baina asko dira zenbait arazo eta planteamenduren ondoren hobera egiten dutenak.
Unean unekoaz gozatzen ikasi beharra dago.
Nork: joksu.2008/01/24 19:31:52.587 GMT+1