Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/24 16:06:06.763 GMT+1

Dagoena onartu ezean zoro bat zara!

Zoroen mundu batean sano daudenak izaten dira eroetxetara bidaliak. Zoroen mundu honetan, sano daudenek zoro itxura ematera behartuta ikusten dute beren burua. Ez al da eromena?

Izkutatu beharra dago, norbait konturatu baino lehen. Hartu maskara, mozorroa, ez irten etxetik... egin nahi duzuna, baina ez azaldu zure benetako aurpegia. Bakardadera kondeatuta zaude, inguruan zure beste izaerak mila lagun izan arren, bakardadera kondenatuta zaude zu, benetako zu. Ezin diozu inori esan nor zaren...

Gezurra dirudi baina hau horrela da. Ezin duzu benetan pentsatzen duzuna esan, ezin duzu nahi duzunaz hitz egin. Gure gizarteak uniformizatu nahi gaitu, ez dago gizarte heterogeneo bat sortzeko aukerarik, denok izan behar dugu berdinak, denok pentsatu behar dugu berdin, eta are garrantzitsuago dena, denok jokatu behar dugu berdin.

Zer gertatuko litzateke gizarte homogeneo izateari utziko bagenio? Zer gertatuko litzateke bakoitza benetan bere kabuz pentsatzeko eta jokatzeko gai izango balitz? A ze arrisku agintarientzat, boteredunentzat. Ez du merezi hori gertatzen uztea, ez du merezi dena deskontrolatua ikustea. Hor dago gakoa: KONTROLA.

Bai. Artzainak kontrolatutako artaldea gara, eta guk ere, burua janda daukagunez, ardi beltzak ez ditugu onartzen gure artalde garbi eta zurian.  Esnatu gaitezen, izan gaitezen ausartak, ken ditzagun guztiok maskarak!

Jada ahaztuta dugu-eta gure benetako izaera. Ezagut dezagun geure burua!!!

 

Nork: Sugoi.2007/03/24 16:06:06.763 GMT+1
Etiketak: hausnarketa mundua | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Sapere aude! Gaur arratsaldean buelta bat eman dut hiriko kaleetatik. Ehundaka ardi ikusi ditut. Artzainik, aldiz, bapez.

Nork: opositivo.2007/03/25 21:20:12.003 GMT+2

Artzaina beti dago ezkutuan, itzalean. Eta askotan artzaina dela pentsa dezan dauka txotxongilo bat, berak agintzen dion lana egiten. Benetako artzaina inork ezagutzen ez duelarik.

Sapere aude bai! Bai eta gu? ardiak gara ondino ala ez? Ausartu garela uste al duzu?

Nork: Sugoi.2007/03/26 20:02:30.728 GMT+2

nik uste  dut  baietz, ein batean  bai, baina  oraindik  uniformizazioaren  hatzaparrek  heldu  nahi  izango  zaituzte.

Nork: astrozoro.2007/03/26 21:02:29.014 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.