Bueeeeeno, badirudi hilabete batzuen buruan handi geratzen zaidan fakultateren batean sartu beharko naizela... Gaur izan naiz Leioako kanpusean, kazetaritzako karrerari buruzko informazio pixkat jasotzen, eta egia esan pilo bat gustatu zait. Nik ez dut kazetaritza egingo, ezta ikus-entzunezkoak edo publizitatea... ezta gutxiago ere.
Filosofia ikasi nahi dut nik. Bai, pixkat erotuta omen nago, baina zer egingo diogu!!! Hala ere joan naiz beste karrerak ikustera, interesatzen zaizkidalako, eta egin dudan bakarra burua nahastea izan da, irrika piztea, beste karrera batzuk ikastea ere gustatuko litzaidakelako, soziologia, psikologia, kazetaritza... kaka zaharra! Uste dut batekin nahikoa izango dudala.
Hara iristean barregarri geratzen ari ginelako sentsazioa izan dut, giriak ematen genuen... ai ama!!! Espero dut kurtso berrian han inoiz egon ez naizela ez igartzea, ze lotsa... Ez dut neure burua unibertsitatean ikusten, txikiegia naiz benetan, oraindik ez dut sinesten joan egingo garenik ikastolatik. Gainera kriston pena ematen dit...
Joeeeee! Etapa berria hasi nahi dut, baina zaharra atzean utzi gabe! Nola egin dezaket hori? Norbaitek daki?
Erantzunak
Nork: astrozoro.2007/03/13 21:57:49.264 GMT+1
Nork: Sugoi.2007/03/14 20:32:59.553 GMT+1
Imaginatu ni, batxilergoan aspertuta klase guztietan, eta nora eta Eskoriatzara ikus entzunezkoak ikastera. Lehenengo eguna hoberena izan zen, primeran pasa nuelako eta lagun berriak egin nituelako. Gainera klaseetan ez nintzen aspertzen, ondo pasatu baizik!
Porzierto zelan selektibitatea?
Nork: Gorka.2007/06/10 15:58:53.926 GMT+2
www.basqueinmoon.blogspot.com
Ba egia esateko ez dut selektibitatea gehiegi prestatu, beraz, egin dudana kontuan hartuta espero baino hobeto atera zaidala uste dut, baina ostegunean ikusiko ditut emaitzak, jejeje!
Hori espero dut, lagunak egin, momentu onak pasa, eta nola ez, gauza berri asko ikasi!
Nork: Sugoi.2007/06/10 23:38:32.279 GMT+2
Ohe artean esterilla batentzako tokia izan bear duzuela gogoratu, ehh.
Nork: opositivo.2007/06/11 19:52:06.601 GMT+2