2009/03/04 20:46:45.889 GMT+1
Ez dut ezer ulertzen...
Zeri diot beldur baina!
Banekien erantzuna.
Ezagutzen nuen erreakzioa.
Hitzekin ondo moldatuko zara baina...
ez zara liburu baten barruan bizi!
Hitzak ez dira nahikoa!
Ikasi behar da mugitzen.
Hemen eta orain.
Beldurrik gabe.
Lotsarik gabe.
Ez da benetako arriskua!
Eta ez da kontrola.
Kontrolak mugiaraziko ninduke...
Ausartu!
Bizi nahi baduzu... ausartu zaitez!
Ez duzu galtzekorik eta bai irabazteko asko.
Non dago arazoa?
Zein da zure arazoa?
Ez dut ezer ulertzen...
Nork: Sugoi.2009/03/04 20:46:45.889 GMT+1
Etiketak:
ezintasuna
sentimenduak
poemak
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"


Erantzunak
Ezjakintasunak antzua dirudi, baño aurrera egiteko motorra da. Benetan arriskuaz jabetuko bagina ez ginateke ezertara ausartuko. Haurtxo baldarrak gara zortearekin jolasean. Ta erortzean altxako gaituen horren bila gabiltza, ferekatu ta malkoak xukatuko dizkigun horren atzetik... edo antzeko zerbaiten bila, nor den ere ez baitakigu. Baina aurrera. Ezjakintasunaren motorraz.
Nork: euritan.2009/03/09 22:11:56.687 GMT+1
www.blogak.com/euritan