
Zer da zerumuga? Gure begiek engainatzen gaituzte... EZ!!! Gure burmuinaren limitazioen produktu da zerumuga. Ez da existitzen, ezin gara inoiz bertara heldu, ez dago... baina guk ikusten dugu. Ispilatzea (espejismoa) baino ez da, beroak sorturikoak bezalakoa.
Ezer ez da dirudiena, ezer ez da behintzat giza garunak interpetatzen duen modukoa. Ezer ez da guk uste duguna. Ala bai? Agian gure interpretaziorik gabe ezer ez litzateke, ezer ez legoke. Batek daki... Dena den ez ginateke nire ustez lehenengo inpresioarekin gelditu behar... sakonkiago aztertu beharko genuke dena...
"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"


Erantzunak
Nork: astrozoro.2007/04/15 21:47:17.877 GMT+2
Nork: Sugoi.2007/04/15 22:07:12.418 GMT+2
Nork: opositivo.2007/04/17 21:16:25.212 GMT+2
Nork: Sugoi.2007/04/17 23:24:27.527 GMT+2
Nork: astrozoro.2007/04/18 17:05:50.517 GMT+2
Nork: Sugoi.2007/04/18 17:49:16.601 GMT+2