Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/09 08:07:11.681 GMT+1

Gatazka

Niniak dardarti,
negar-malkotan itotzen,
telebistari begira dago.
Besaulkian iltzatuta geratzen da,
haur horiek ikusten dituen bakoitzean.
Tripa puztuta,
ogi koxkorren bat jaso zain,
isilean bizi eske
egoten diren umeei begira,
mundua zein krudela den... pentsatzen du,
eta oihukatzen du,
injustiziez lepo.
Oihukatzen du, bai,
buka dadila sofrimendua!
Bere larru beltzezko besaulkian
afaritako postrea jaten duen bitartean.

Nork: Sugoi.2009/02/09 08:07:11.681 GMT+1
Etiketak: poemak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

danok gara konpliziek. danok gauz geure narru baltzezko butakan, postrie jaten dogun heinien, injustizidxeri beituten. hauri da geuzie: beituten gauzela. eta beitutiek eztau eitzen.

 

danok gara konplize!

Nork: alaine.2009/02/10 23:05:02.322 GMT+1

Bai, danok gara konplize. Hirugarren pertsona hori ni naiz. Edo zu. Hasikeran, behintzat, ni nintzen...

Nork: Sugoi.2009/02/11 10:05:03.606 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru