Zorionez ala zoritxarrez, jaiotzen garen momentutik ari gara ingurukoen eraginak jasotzen. Lehenak, eta agian gehien markatzen gaituztenak, familiarengandik datozkigunak dira. Guri lotuen dauden pertsonen baloreak suz bezala hasten dira gure azalean grabatzen, eta gehienetan, konturatu ere ez gara egiten. Askotan, gure idealak geureak baino ez direla pentsatu ohi dugu, geure garapeneak sorturikoak, guk sorturikoak. Ez ditugu ideal eta baloreak zalantzan jartzen, ez ditugu kuestionatzen, egiatzat hartu baizik, betidanik gauzak horrela izan direlako.
Baina hain da zaharra moral inposatuaren kontua, ezen ezi naizen hasi orain azaltzen, filosofia klase bat ematen, batez ere, ni naizelako ikasteke mila gauza dituen lehena. Nietzsche irakurri, hori nire gomendioa, eta bide batez, Mikel Laboaren abesti hau entzutea, benetan polita dena.
2008/01/16 20:46:09.583 GMT+1
Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak
Nork: Sugoi.2008/01/16 20:46:09.583 GMT+1
Etiketak:
bizitza
mikel_laboa
musika
filosofia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"


Idatzi artikulu bat