Mikel Laboari buruz idatzi nuen azken post-a. Asko gara Mikelekin hazi garenak eta horregatik, Mikelekiko lotura berezi bat genuen. Hazi egiten gara eta hazten garen heinean gauzak berriak deskubritzen ditugu. Laboa euskal musikaren baitan handienetarikoa zen. Txikia nintzenean musika asko entzuten nuen, baina nerabetasunean, irakurtzen hasi nintzen.   Denborarekin idazle berriak ezagutu nituen: Juan Luis Zabala, Mariasun Landa, Pako Aristi, Karmele Jaio... Ez dut gogoan nola heldu nintzen baina horrelako batean, Alfonso Sastreren liburu bat heldu zitzaidan. Gazteleraz idatzia bai, ba...


...

3
amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2008-12-02 07:41

Mikel Laboa hil zen atzo. Ni, ordea, gaur esnatu nau berri txarrak. Irratia goizetan baino entzuten ez dudala eta, atzo ez nuen ezer jakin, eta gaur, ametsetatik irten nahirik nenbilela oraindik, Mikel Laboari egingo zizkioten homenaldien berriak harritu nau. Ezin nuen ezer ulertu, Mikel Laboa bizirik dago! Ametsetan ote oraindik ere? Baina ez. Hil egin da. Eta pena handia sentitu dut, beste edozein  pertsona ospetsuren heriotzarekin sentitu ez dudana. Niretzat ez  delako beste edozein pertsona ospetsu. Mikel Laboa baizik. Ezagutu izan banu bezala hartu dut berria. Bere abestietan...


Txikia nintzenean, gauetan, nire aitak Txoria-txori kantatzen zidan. Abestiak lasaitu egiten ninduen eta ordutik, beti sentitu dut Laboa gertu.   Mila esker, Mikel. Beti bihotzean.   “Dentro de nuestro vacio, solo queda en pie el orgullo”   Agur eta ohore.


Zorionez ala zoritxarrez, jaiotzen garen momentutik ari gara ingurukoen eraginak jasotzen. Lehenak, eta agian gehien markatzen gaituztenak, familiarengandik datozkigunak dira. Guri lotuen dauden pertsonen baloreak suz bezala hasten dira gure azalean grabatzen, eta gehienetan, konturatu ere ez gara egiten. Askotan, gure idealak geureak baino ez direla pentsatu ohi dugu, geure garapeneak sorturikoak, guk sorturikoak. Ez ditugu ideal eta baloreak zalantzan jartzen, ez ditugu kuestionatzen, egiatzat hartu baizik, betidanik gauzak horrela izan direlako. Baina hain da zaharra moral inposatuaren k...


Igarlearena egingo dut: Aurtengo liburu eta disko azokan salduenetakoa izango da Mikel Laboaren azkena, Lekeitioen bilduma; oparitarako paper dotorean bildu eta hortxe egongo da Olentzero egunean zuhaitzaren azpian. Oparituko ditugu aurten ere un disco en euskera eta un libro en euskera. Ez larritu, ez nago aurka, alde baino, porque pixka bat es mucho. Eta egia da. Gure hizkuntza, musika edo orokorrean kultura deitzen dugun horren paradigma (*) izango da, ordea,  honako hau:  Mikel Laboaren diskoaren hartzaileak entzuten hasi eta jarriko duen aurpegia, berak Txoria txori bezalak...


Zuek ikusi nahi ez baduzue, alla kuidaus. Ez esan gero ez zenekitela eta ez ipini gero betiko aitzakiak. Mikel Laboaren abestien hitzetan zerrikeria ugari dago, AEBetako RIAAk ondotxo dakien moduan. Eurak behintzat konturatu egin dira eta “Parental advisory – Explicit content” dioen zigilua jarri diote letra esplizituak daudela eta. Ez nuke jakingo esplizitu berba hori zer demontre den zehazki baina lizunkeriak egon badaudela ezin uka. Ikusi, ikusi: “Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka” Zertarako? Zer egiteko asmo ezkutu eta ilunekin? “Haika mutil, jeiki hadi” esaten dio nagusiak,...


Aurreko mezuari buruz zer edo zer esateko badaukazu, hemen. Eskerrik asko.


Bazter ditut bazter zure izkutuak maiteak lanbrotzen dizkidanean. Lanbro ditut lanbro zure maiteak izkutuak baztertzen dizkidanean. Izkutu ditut izkutu zure lanbroak bazterrak maitatzen dizkidanean.                         Kelmi Abola