
Mikel Laboa hil zen atzo. Ni, ordea, gaur esnatu nau berri txarrak. Irratia goizetan baino entzuten ez dudala eta, atzo ez nuen ezer jakin, eta gaur, ametsetatik irten nahirik nenbilela oraindik, Mikel Laboari egingo zizkioten homenaldien berriak harritu nau. Ezin nuen ezer ulertu, Mikel Laboa bizirik dago! Ametsetan ote oraindik ere? Baina ez. Hil egin da. Eta pena handia sentitu dut, beste edozein pertsona ospetsuren heriotzarekin sentitu ez dudana. Niretzat ez delako beste edozein pertsona ospetsu. Mikel Laboa baizik. Ezagutu izan banu bezala hartu dut berria. Bere abestietan arimaren parte bat utziko balu bezala, niregana heldu zelako bere izaeraren zatitxo bat. Nik hala sentitu izan dut behintzat. Kariño berezia nion.
Ez daukat besterik esateko. Soilik, niretzako genio bat izan dela eta bere musika lagun izango dugula beti.
Ez daukat besterik esateko. Soilik, niretzako genio bat izan dela eta bere musika lagun izango dugula beti.
"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"


Erantzunak
Nork: astrozoro.2008/12/03 10:24:53.166 GMT+1
Nork: Sugoi.2008/12/03 14:20:53.461 GMT+1
Nork: indezent.2008/12/03 15:47:37.734 GMT+1