Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/27 23:46:55.358 GMT+1

Laboa txarrito


Zuek ikusi nahi ez baduzue, alla kuidaus. Ez esan gero ez zenekitela eta ez ipini gero betiko aitzakiak. Mikel Laboaren abestien hitzetan zerrikeria ugari dago, AEBetako RIAAk ondotxo dakien moduan. Eurak behintzat konturatu egin dira eta “Parental advisory – Explicit content” dioen zigilua jarri diote letra esplizituak daudela eta. Ez nuke jakingo esplizitu berba hori zer demontre den zehazki baina lizunkeriak egon badaudela ezin uka. Ikusi, ikusi:

“Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka” Zertarako? Zer egiteko asmo ezkutu eta ilunekin?

“Haika mutil, jeiki hadi” esaten dio nagusiak, ez behin, baizik eta bost –bost!-aldiz. Zergatik, ezpada morroiaren ipurdi guria hobeto ikuskatzeko intentzio aitorrezinagatik?

“Denak ala inor ez, dena ala ezer ez.
Bakarka ezin da”
. Ez ote da hau amaigabeko orgia likitsetarako dei lotsagabea?

Segi nezake, baina usteko duzue apika setak itsuturik ari naizela, itsumenduak tematurik dihardudala, burugogorkeriak narabilela. Kanta hauen gordina zuek zeuek kausitzea duzue egiarako bide artezena. Entzun, bada; eta sinetsi:


Powered by Castpost

Eta ez baduzue oraindik argia ikusi, hona erabateko froga:



Powered by Castpost

Zerrikeria galanta, bai horixe.

 


Mezu honetarako komentaixuak, hemen. Eskerrik asko.

 

Nork: Jozulin.2006/11/27 23:46:55.358 GMT+1
Etiketak: mikel_laboa sexua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.