
Teleberria ikusten aritu naiz orain arte. Eta betiko zoritxarrez aparte, buruhausteak gutxi balira bezala, haueskunde kanpaina gogorarazi didate. Bai, batzuetan, zorionez, ahaztea lortzen dut. Baina burura ekarri didate berriro ere.
Ikusi dut, nola hainbat herritan etengabe agertzen den dohainik hitza, a ze kanpaina lotsabakoa! "GUK viagra musutruk emango dizuegu. a bai? Ba GUK podologoari bisita ere doan..." eta halako beste hamaika. Txarrena ez da ordea kanpaina, azken finean, "irabazi nahi bada, denak balio du" (sin comentarios), txarrena gu erostea lortzen dutela da. Bai! "Hara, beitu baina, ze alkate jatorra egokitu zaigun herrian, jubiletxera dator kartetan jokatzera", "Pena merezi du politikari honek eh, gazteei kondoiak banatzen dizkie kaletik"... eta klaro, danak gehiago oparitzen duenari bozkatzera, edo aurpegi solidarioena aurkeztu duenari! Ikaragarria da, benetan! Ez daukat hitzik...
Pausu honetan, denak ibiliko gara primeran gure oin berriztuekin eta pozik bizitza sexual askeagatik baina hori bai, katea lepoan lotuta, interes absurduengatik bozkatu dugun alkatearen gidaritzapean. Ez dut ulertzen kanpaina elektoralena eta uste dut ez dudala inoiz ulertuko, nolatan irens ditzakegu halako gezur eta eroskeriak?
Bozka ez da erosten! Bakoitzak erabaki beharrekoa da, txorakeriek baldintzatu gabe eta serio pentsatua, gehienetan ezertarako balio ez badu ere. Izan ere barre egiten diot nik demokrazia honi, alderdiak ilegalizatzen dituen zuzenbidezko estatu honi eta ordezkaria hautatu bai baina gero eskumenik ez duen herritarron botere honi... JA!

"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"


Erantzunak
Nork: auskalo.2007/05/17 18:11:55.803 GMT+2
Nork: Sugoi.2007/05/17 19:34:52.859 GMT+2
Auskalo!
Nork: opositivo.2007/05/18 11:59:06.420 GMT+2
Nork: Sugoi.2007/05/18 14:46:22.253 GMT+2
Nork: harry potter.2007/05/18 18:41:47.667 GMT+2
Nork: Sugoi.2007/05/19 12:31:10.396 GMT+2
Nork: harry potter.2007/05/19 13:32:24.147 GMT+2
Nork: Sugoi.2007/05/19 13:48:51.738 GMT+2