2007/09/29 11:35:17.892 GMT+2
Lau teilaturen bertsio berria
Eta nork uste duzue bertsionatuko duela betiko tema hau, nork abes lezake denok kantatu dugun Itoizen klasikoa? Ez pentsatu gehiegi, nekatu zarete eta. Harrigarria badirudi ere, Amaia Monterok eta Mikel Erentxunek grabatuko dute diskan kanta hau... no comments. Ez al zegoen euskal musika gutxiago errepresentatzen zuen pertsonarik? Ez al zegoen norbait komertzialagorik? Benetan lotsagarria eta tristea iruditzen zait bi hauek aukeratu izana, bi euskaldun peto-peto hauek...
Uste dut Euskal Herrian badaukagula abeslari eta musikagile nahikoa Lau Teilaturen bertsio paregabea egingo luketenak, edo jada egin dutenak... harrituta gelditu naiz benetan. Aupa Egaztea, os habeis lucido!!!
Nik behintzat, aukeran, hauek nahiago...
Nork: Sugoi.2007/09/29 11:35:17.892 GMT+2
Etiketak:
musika
| Permalink
| Erantzunak (8)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Ez ditut ulertzen horrelako kameo edo aukerak, uste dut badagoela zeozer hor atzean, traturen bat edo.
Nik maite dut abesti hori, ez dut ezer Mikel Erentxun eta Amaia horren aurka, baina ez dut uste euskaraz ondo ahoskatzeko gai ere izango direnik, bakoitzak bere estiloa eta bere lanak ditu.
Ezin da horrelako abesti bat estrategia komertzial gisa erabili.
Nork: joksu.2007/09/29 13:46:03.459 GMT+2
Nola ezin dela? Gaur egun dena dago estrategia komertzialen esku. Egia esan niri ere nahiko aukeraketa tamalgarria iruditu zait baina horrela dago mundua eta horrela dago egaztea.
Hona hemen bertsioa konparaketak egin ahal izateko:
Nork: indezent.2007/09/29 15:46:42.125 GMT+2
Eskerrikasko konparatzeko bertsioa jartzeagatik indezents!
Nork: Sugoi.2007/09/29 17:35:49.982 GMT+2
http://www.blogak.com/amets
Nork: astrozoro.2007/09/30 09:58:54.384 GMT+2
Guztiz ados. lehen ere txarra bazen egaztea azken aldiko "nobedade" hauekin luzitzen ai dia... ia entzutek ere lotsa ematen do!! ia behintzet espabilatzen dian azken aldiko kritika guzti hauek entzundakon!!
ondo izan
Nork: ane.2007/10/01 20:32:50.170 GMT+2
www.blogak.com/zoti
Nork: Basque in the moon.2007/10/02 12:37:14.764 GMT+2
www.basqueinmoon.com
ez nago batere ados esandakoarekin, es zait iruditzen ainbestekoa denik ere. Bai egia da hauek biak gazteleraz abesten dute euskaldunak izanda, baina euskaraz jakingo dute eta horrelako abesti bat pertsona famatu hauek abestea oso unkigarria dela iruditzen zait, besteek ikusteko zelako kategoria dagoen Euskal Herrian. Nik diska daukat eta oso ondo dagoela iruditzen zait. eta bertsioak ez dira berdinak izango baina abesti onek bertsio mordoa ditu eta bat gehiago etzaio gaizki etorriko.
ondo izan
Nork: ira.2007/10/31 21:59:23.635 GMT+1
Niri bereziki ez zait gehiegi inporta kanpoan gutaz zer pentsatzen duten, kategoria dugun edo ez dugun, beitu zenbateko kategoria adierazten duten hamaika gauzetan estatu batuek, nik ez dut haien modukoa izan nahi egia esan.
Bertsio mordoa ditu abesti honek egia da, eta horietatik entzun ditudan guztiak honakoa baino hobeak izan dira, edo hori uste dut nik. Nire iritziz kakaztu egin dute abesti hau, ez daukat inolako zalantzarik.
Nork: Sugoi.2007/11/01 10:33:35.362 GMT+1
http://www.blogak.com/amets