Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/04 01:57:59.951 GMT+2

Independienteak?

Gaur goizean blogesferatik pasiatzen ibili naiz eta hara non aurkitu dudan lilithen testu bat, "Eta handitan zer?" blogean. Gaia, askatasuna, edo zehatzagoak izateko, askatasunari diogun beldurra, nik behin edo behin ere aipatutakoa. Eta hala da, beldurra diogu askatasunari, baina askotan honen atzetik gabiltza... etengabe. Ala ez?

Ni, askotan kontrakoa dirudien arren, nahi pertsona itxia naiz, ta gutxitan azaleratzen ditut nire sentimenduak (blog honek asko laguntzen badu ere). Batzuetan uste dugu, horrelako paretak eraikitzen ditugun pertsonek, ez ditugula gure ahultasunak erakutsi nahi, gogorraren itxura eman nahi dugula... ez dakit ba nik horregatik den. Bere egi partea izango du horrek, baina ez da faktore bakarra, nire kasuan behintzat. Independientea izateko nahia da, autosufizienteak izateko nahia. Garai hauetan ez da gauza erraza, posiblea den ere ez dakit, ez nago ziur.

Nire barnera biltzen naiz, eta ez dut nahi inor sartzerik. Aurreko testuan esan dit lagun batek ez eskatzeko nik eman ezin dudana... egia da, beraz, ulertzen dut ere, norbaiti ezinegona sortarazten badiot. Baina kontua da, neure buruaren jabe bakarra izan nahiko nukeela, ezinezkoa dela dakidan arren. Nire sentimendu guztiak kontrolatu nahiko nituzke, onartu, bajoiak eta pozak, biak. Gainera, besteek ere nahikoa buruhauste dute, eta ez dute gehiagorik behar, neure kabuz moldatzeko gai izan beharko nukeela uste dut, baina aldi berean konturatzen naiz, bakardade absolutua ez dela existitzen, eta beraz, pertsonak behar ditudala nire inguruan. Alabaina, ezin naiz ireki, pilo bat kostatzen zait.

Baina badakit, ezin dut autosufizientea izan, gainontzekoen laguntza behar dut, aitortzen dut. Behar dut munduan bakarrik ez egotearen sentsazioa, bakardadea, ezin bainuke jasan. Independetziari, beraz, asktasunari, ezin diet aurre egin, ez momentuz; eta ez dut uste lortuko dudanik. Beti esaten dut, maite dut askatasuna, eta are gehiago maite dut bakardadea, baina hauek, hauta ezin ditzakezunean, infernua bilakatzen dira... hori bihurtzen zaizkit niri behintzat.

Bakarrik egoteko beharra, jende artean egon eta gero dator, jende artean egoteko beharra bakardadearen ostean datorren bezala...

Nork: Sugoi.2007/06/04 01:57:59.951 GMT+2
Etiketak: hausnarketa sentimenduak | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Idealista eta utopikoa ni naz gero!
Aukeran egonez gero, mugikorrarekin bakarrik egongo nintzen ni. Lasai, pentsatzen, irakurtzen, idazten... baina edozein momentutan deitu eta bikotea izateko gai.

Nork: opositivo.2007/06/04 03:04:57.851 GMT+2

nik sentsazio bera daukat. ez ditut gainontzeko lagunak nire arazoekin kargatu nahi, hala ere, badakit gustura eramango luketela nire sama. behin baino gehiagotan arazoak izan ditut nire kontuak azaleratzeko gauza ez naizelako. baina gazteak gara oraindik, espero dut gure akatsetatik zer edo zer ikastea. batera egin beharko dugu terapia jajjaja

Nork: nonor.2007/06/04 10:29:32.364 GMT+2

Blog bat sortuz edo, izanez gero, helbidea jarriz has dezakezu terapia!
No sé, se me ocurre....

Nork: opositivo.2007/06/04 11:48:01.490 GMT+2

ulertzekoa  da  besteei  gure  zama  eman  nahi  ez  izatea, baina  nir e ustez  ez  litzateke  benetako  adiskidetasuna  izango zama  hori  neurri  batean  konpartitzen  ez  bada. ez  izan  beldurrik  eta  atera  barnean  duzuen  negatibitate  guztia.

Nork: astrozoro.2007/06/04 16:54:40.245 GMT+2

Bai, bada terapia hasteko garaia. Nik oso arazo antzekoa nuen. Uste nuen ez nuela jendea norekin zama kompartitu. Begiak irekiarazi zizkidaten eta orain askoz hobeto daramat arazoak kontatzearena. Betidanik gustatu zait jendeari entzutea eta ahalik eta gehien laguntzea, baina ohartu nintzenean beti bere 'sekretuen' bila nengoela nireak azaldu gabe portaera aldatu nuen.

Nork: sum1.2007/06/04 18:29:21.644 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.