Buelta bat. Beste bat. Alboz. Ahoz bera. Ahoz gora. Jarrera fetalean, hankak jasota. Hankak luzatuta. Kuxinaz. Kuxinik gabe.
Urduritasuna, desesperazioa, haserrea eta tentsioa. Eta lepoko min ikaragarria. Beste ordu erdi beranduago. Kaka!
Hiru t'erdiak. Laurak. Lau t'erdiak. Bostak. Bost t'erdiak... jada ez dut lorik egin nahi. Aspertu naiz. Nazkatu.
Azkurea daukat begietan. Ezin zabaldurik dabiltza, itxi nahi nituenean erresistitu duten era berean. Koltxoi puta honen errua ote?
"Always look on the bright side of life!" zioten Monty Pythonek abesti batean. Mmmmm... bale, gaurko eguna luzeagoa izango da. Ez naiz ba beti kexatzen egunaren ordu eskasiaz?
Querías taza? Pos toma, taza y media.
En fin. Ba... egunon guztioi...

"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"

Erantzunak
Monty eta Piton hitzak irakurtzeak bakarrik zoriontsuago egiten nau, eskerrik asko.
Korto honek ederki islatzen du azaldu nahi duzuna:
Nork: indezent.2008/11/27 17:21:02.558 GMT+1
Nork: gregori.2008/11/27 18:26:51.705 GMT+1