Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/30 18:05:20.598 GMT+2

Irudi bat, besterik ez.

     

Argazki hau Getxophotoren webgunetik aterea da. Getxophoto, Getxon begihandi taldeak bultzatutako jaialdia da,  non mota guztietako irudiak jarri dituzten kalean, erakusketan,  zenbait egunetan aurrera eraman diren ekintza kulturaletaz gain.

Ez dakit zer duen argazkiak, neskak, begiradak... ezingo nuke azaldu zer adierazten duen bere aurpegian dirauen espresio horrek... baina hipnotizaturik nauka, ikaragarri gustatu zait. Sentimenduz betea dago, eta sentimenduz betetzen nau ni...

Nork: Sugoi.2007/09/30 18:05:20.598 GMT+2
Etiketak: argazkiak | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Millesker ongi etorrixagaitxik Sugoi!

Espero kontaktuan jarraitzia...

Ta argazkixai buruz.. badauka barreneraño sartzen dan xarma berezi bat bai, begira begira egonarazten zaitxuana...

hurren arte!

Nork: .2007/09/30 19:40:01.168 GMT+2

eta nork esaten dizu begirada tristedun giza androgino hori emakumea denik?

Nork: astrozoro.2007/09/30 21:04:09.002 GMT+2

Nik ez nuke lepoa jokatuko, baina nire ustez mutil bat da begirada serio eta enigmatiko honen jabea.

Nork: ikarotxo.2007/09/30 23:28:54.562 GMT+2
http://mebmb.nireblog.com/

Ez dit inork esan ez, nik ondorioztatu dut, hori iruditzen zait eta. Dena den, berdin du, badauka zerbait begiradan... mutila zein neska izan...

Nork: Sugoi.2007/10/01 10:45:05.709 GMT+2
http://www.blogak.com/amets

nei ere mutila iruitu zait baino bai, badu zerbait. Eta Getxora hurbiltzerik izan ez deten arren, sekulako iniziatiba iruitu zait, goraipatzeko modukoa (web orrian pixkat saltseatzera noa...)

Nork: ane.2007/10/01 20:35:23.344 GMT+2
www.blogak.com/zoti

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.