Ez dakigu ixiltasunarekin bizitzen,
ez dugu denbora luzean jasaten,
ez gaude ohituta.
Tentsioa somatzen dugu
beste pertsona batekin gaudela
ixilunea gertatzen denean.
Deserosoa iruditzen zaigu
eta nahiago dugu txorakeriaren bat esan
hitzen hutsune hori aprobetxatu baino.
Ikustekoa da benetan
zeinen xelebreak garen,
xelebre eta konplexuak.
Guk sortu genuen hitza,
oso astiro, pixkanaka,
eta orain ez dakigu ahoa itxita edukitzen.
Halakoak gara, muturrekoak,
ez dugu erdiko terminorik,
ezagutu ere ez dugu egiten...
Banoa pixkat lo egitera, ea behingoz ixiltzen naizen, normalean zenbatzen ditudan ardiak ere aspertu ditut eta, jada lotan daude denak. Agian ametsetan ere hizketan jaraituko dut, batek daki... gau ona pasa!
"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"


Erantzunak
Nork: Ikarotxo.2007/10/04 11:35:36.141 GMT+2
http://mebmb.nireblog.com/
Pelikula batean entzun nuen behin adiskidetasuna hitz egin beharrik ez izatea zela eta erabat ados nago...
Nork: indezent.2007/10/04 16:53:14.107 GMT+2