
Ez da ezer ikusten, lainoak mendiak estali ditu, irabazi egin die gaurkoz. Paisaia grisa aurkezten zait begien aurrean, etxe bat lanbroaren artean pasaian dagokion lekua bilatzen saiatzen da, hurbil dago eta zertxobait ikus daiteke, ezer gutxi dena den.
Dutxa hartu, gosaldu, eta kalera irten naiz pixkatean, bakardadeaz gozatzera. Eguraldi txarra dator gaur, ekaitza edo; langarra dago eta apenas ohartu gabe ari naiz bustitzen. Banoa barrura, hotzeriak harrapatu baino lehen. Ikusiko dugu zein den geroko plana, museoren bat akaso...
2007ko Abuztuan, Asturiasen.
"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"


Erantzunak
Nork: indezent.2007/10/09 11:47:42.125 GMT+2
Nork: Sugoi.2007/10/09 21:09:58.276 GMT+2
http://www.blogak.com/amets
Bai, umeei beti gustatzen zaie jurasikoa baina urteak aurrera doazen eran konturatzen zara Plestozenoa askoz ere interesgarriagoa dela, juas juas juas!
Nik museoak, unearen arabera izaten ditut gustoko tematikaren arabera baino gehiago egia esan ;)
Nork: indezent.2007/10/10 11:47:32.990 GMT+2