Mendi bat. Bertan, argiak. Residentzia.
Residentzia hutsa. Hutsa ez. Hemen nago ta.
Lehiotik begira, eta idazten. Hotz egiten du. Baina ni bero naiz.
Negua ezin da ikusi. Senti daiteke. Bistak ez du beti laguntzen...
Noretzako argiak? Hutsik kalea. Ez kotxerik, ez jaberik. Ezer ez.
Argi baliogabeak. Energia. Ez dut ulertzen energia, betierekotasuna.
Eta big banga? Ere ez. Nondik sortu? Nondik?
Beti berdin. Alde batetik bestera, lotura gabe.
ZELAKO ZORABIOA!!!
PD: barkamena eskatzen zaio irakurleari (hortik baldin bazabiz) eromen hitz hauengatik. Hau ere ni naiz. Bagoaz elkar ezagutzen!
2007/12/27 00:54:56.851 GMT+1
Lehiotik plazara...
Nork: Sugoi.2007/12/27 00:54:56.851 GMT+1
Etiketak:
paisaiak
deskribapenak
literatura
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"


Erantzunak
Itsasoaren olatu fin baten itxura eman diozu...polita, gustau zait!
aspaldiko!!
Nork: zoti.2007/12/28 02:00:35.494 GMT+1
www.blogak.com/zoti
Nork: Sugoi.2007/12/28 09:26:36.709 GMT+1