Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/06 11:11:22.715 GMT+1

maite zaitudalako, gorroto zaitut

                

Gorroto ditut muxu gezurtiak, ilusioa pizten dutenak, eta geroago aurpegian ukabilkada ematen dutenak. Hitz hutsak, belarriak loraz betetzen dituztenak bihotzera heldu ezinik, izaera faltan. Jasotako laztan galduak, inkontzienteko ahazten ditugunak oroitzapen ona ez direla eta. Mintzen duten gezurrak...

Gorroto ditut zure koldarkeria eta zure zinizsmoa, hainbatetan antzeztu duzun erru sentimendua, lotsa. Horren beharrik ez duzu inoiz izan... Zure jolas krudela, erantzunik eza. Erakutsi duzuna ikusi ote dudan galdetzen nabil gaurkoan ere, kale estu hutsetan galdurik, zuk marraztutako gezurrezko planoari kasu eginik oraindik. Alaitasun izpirik gabeko irripar okertuak agertzen zaizkit, pailazo beldurgarriak. Eta korrika irten nahi dut baina ezinezkoa zait, joan zinenean oinak lurrera iltzatu zenizkidalako...

Gorroto zaitut... agian maite zaitudalaren seinale, hori pentsatu izan dut beti, gorrotoa eta maitasuna gauza bera dira, sentimendu berdinak eta emozio ezberdinak... gorroto zaitut ahaztu nahi ez izate honek min ematen duelako.

Nork: Sugoi.2008/01/06 11:11:22.715 GMT+1
Etiketak: maitasuna hausnarketa sentimenduak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

oso polita... baina zein gogor dabilz ene frikitxoak azken aldian...

Nork: astrozoro.2008/01/06 13:08:45.317 GMT+1

Aiiiiii, zenbat intentsitate ematen duen maitasunak!!
Alde batera edo bestera, baina bizirik sentiarazten zaitu

Nork: joksu.2008/01/07 17:35:49.941 GMT+1

Bizirik sentiarazten zaitu, zure barneko zuntz guztiak jan eta gero hiltzear (edo dagoeneko hilda) zaudela sentitzen ez dezun bitartean, noski!

Nork: ....2008/01/15 11:00:16.743 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru