Azkenaldian nahiko nostalgika nabil, aspaldiko serie eta marrazki bizidunak gogoratzen, baita milaka aldiz ikustako disneyren pelikula mitikoak ere. Zenbat oroitzapen... eta zenbat ordu telebistaren aurrean!!!
Bueno ba zuei nostalgia hau ere apur bat kutsatzeko interneten aurkitutako bideotxo hau. Pentsatuko duzue nik agian ez nituela ikusi bertan agertzen diren serie asko, ez baitira nire garaikoak, baina denok ezaguna da gauzak telebistan errepikatzeko daukaten joera, horregatik, hiruzpalau serie kenduta bideo honek erakusten duen guztia ikusi dut. Benetan, zenbat ordu pantailari begira...
Bai bai, badakit, denak gazteleraz dira... baina hurrengoan superbat programak eskeini zizkigun seriek hona ekartzen saiatuko naiz. Ordurarte, daukaguna gozatu!!!
2008/02/03 19:31:40.460 GMT+1
Nostalgia (I)
Nork: Sugoi.2008/02/03 19:31:40.460 GMT+1
Etiketak:
hausnarketa
harutzaroa
marrazki_bizidunak
nostalgia
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"


Erantzunak
Nork: Ainhoa.2008/03/24 15:08:50.297 GMT+1