Baina badira urteko data gutxi batzuk, zeinak egutegitik desagertu beharko liratekeen, izan ere, Murphyren legeak baldintzatuta daude hasieratik bukaerara. Gogo txarrez esnatu, edo esnatua izan, goiz aldrebesa eduki eta arratsaldean berri paregaberen bat jaso (nótese el sarcasmo.. :S). Nazkagarriak dira egun horiek eta ez lukete esistitu behar, irratia piztu eta oina zapatillan sartu bezain laster desiratzen duzu berriro oin horiek berak berotan mantaren azpian uztea, gorputzak egunean zehar pilatutako pisua oheak jasan dezala! Luzeak dira horrelako egunak, baina gezurra dirudien arren bukatu egiten dira huek ere, ez dugu ba kezkatu beharrik.
Bihar dena izango da berriro arrosa, eta atzoko grisa ahaztua egongo da, gustatzen zaidalako nahi dudana lortzea, eta orain nahi dudana gaurko eguna egutegitik desargertzea delako. Ohera noa.
Gabon pasa neure buruari!!!

............zzzzZZZZZzzzzzzzZZZZZZzzzzzzzzZZZZZZZZZZ........
"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"


Erantzunak
Nork: Ignatius_Bukowsky.2007/09/14 17:27:52.460 GMT+2
http://www.blogak.com/kelernation