Esan didate amodio bat sekretuan mantentzea zaila dela.
Kontatu didate sekretuak denbora luzean gordetzea gero eta gogorragoa dela.
Entzun dut, sekula kanpoa ikusiko ez duten informazioek, su hartu eta barnetik erretzen zaituztela.
Agian txoriek kantatzen dituzten gauza guzti horiek, kaletik paseoan noala oihukatzen dizkidatenak egia dira.
Baliteke gure beldur eta kezkak konpartitzeak halako barne askatasun bat ematea benetan, momentu batzuez baino ez bada ere. Baliteke.
Noizbait holako esperientziarik izaten badut... kontatuko dizut, ez izan zalantzarik. Momentuz jarraituko dut, neguan behintzat, barruan bero hau sentitzen, horrela ez dut hainbeste arropa janzteko beharrik izango.

"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"


Erantzunak
Nork: astrozoro.2007/11/15 16:56:32.642 GMT+1