Eustakio Mendizabal, "Txikia", Itsasondon jaio zen 1944ko urriaren 9an, eta Francoren poliziak tiroka hil zuen Algortan 1973ko apirilaren 19an. Euskara eta euskal kulturarekiko maitasunak Euskal Herriaren alde eta Estatu Espainar Frankistaren aurka borrokatzera eraman zuen. ETAren bilakaeraren momentu oso garrantzitsuetan parte hartu zuen, haien artean, aurrerago emango zen ETA militar eta politiko-militarraren arteko banaketaren lehen zantzuak bizi izan zituen, garai hartan ETA V eta ETA VI taldeen arteko bereizketa. Carrero Blancoren hilketan ere parte hartu zuen (zeina jende asko ta askok ospatu zuen, eta ez soilik euskaldunak). Geure historiaren pertsonai garrantzitsua dela ezin uka beraz, ezabaezina da, eta gutako askorentzat, heroia.
Orain, Getxoko alkatesa izan nahi eta lortu ez zuenak, alegia, Marisa Arrue PPko zinegotziak, Txikia hil zuten enparatzari bere izena kendu eta Bakearen plaza deitu nahi dio (kontuz ibil daitezela PPkoak, azkenean leku guztiei izen berbera jarri eta Correos-eko langileak nahastuko dituzte...). Marisa Arrueren arabera Txikia "beste hiltzaile bat" baino ez zen izan, eta ez Frankoren aurka eta Euskal Herriaren alde bizia jokatu zuen norbait (Francoren sikarioek kendu baitzioten). PPk historia berridatzi nahi omen du, Franco bera kondenatu ez duen alderdiak (kondenatzea hain gustuko duten arren), are gehiago, Francorekin ondo eta bakean bizi ginela maiz aldarrikatu izan duen alderdiak, pentsarazi nahi digu eutsi zutenak izan zirela terroristak, esanez gainera (bere aurpegi osoarekin eta gorritu gabe) bazeudela Francoren aurka borrokatzeko moduak inor erail gabe, eta horrela borrokatzen omen zen bere ustez. Ez galdetu historia non ikasi duen, ez daukat ideiarik ere, baina uste dut dirua itzuli beharko lioketela. Bai Marisa bai, denok dakigu Franco beti egon zela elkarrizketaren alde, oso bakezalea zen bera!!! (no comments).
Nik proposatuko nioke PPri soilik gauza bat, hain bakezaleak direnez gero, izan daitezela koherenteak euren printzipioekin, alda diezaiogun izena Bilboko Moyua plazari, Madrilgo Colón plazari (jarraituko al lukete espainiar izara hori bertan edukitzen?), Gipuzkoan eta Bizkaian Elkano deitzen diren kale guztiei, baita estatu osoan zehar Fernando el Católico izenpean mententzen diren kale guztiei ere... eta abar eta abar, horrelako zenbat aurkituko ote nituzkeen banan banan bilatzen jarraituko banu! Arrue, Francoren garaia ez da Espainiaren pasarterik ilunena izan, Espainiaren historia pasarte iluna da bere baitan, noizean behin pixkat argiztatu izan den arren. "No escupas para arriba a ver si te va a caer en la cara". Colonialismoa, inperialismoa, inkisizioa... esklabutza, gurutzadak, heriotzak... benetan dituzu historia berridazteko gogoak? Ez dugu kale, plaza, kantoi, etorbide, parke, alameda eta abar guztiak berrizendatzeko bakearen sinonimorik izango... KAGÜEN!
"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"


Erantzunak
Nork: Iraide.2009/05/12 12:38:00.301 GMT+2