
Mano de pianista. Superpepelu.
Txarrena zalantzan egotea da.
Zein ote erantzuna...
Bai ala ez? Ez dakizu.
Eta erretzen zaitu horrek.
Ez. Txarrena galdetzea da.
Hori da. Ez duzulako jakin nahi.
Nolabait badakizulako,
Eta ez zaizu batere gustatzen.
Horregatik ez duzu galdetzen,
Entzun nahi ez duzuna entzun behar ez izateko.
Eta itxaropena bizirik mantentzeko.
Ziur ez dakizulako,
Eta ziurtasun ezak lekua uzten diolako esperantzari.
Hau txikia bada ere, oso.
Guztiei gertatzen zaie.
Gizakiaren ezaugarria, itxaropena ez galtzea.
Inmanentea. Bestela, ezer ez zaigu gelditzen.
Zalantzak erretzen zaitu,
Baina batzuetan, itxaropenak bultzaturik,
Ametsen altzoan etzaten zara,
Eta zorionak kulunkatzen zaitu xamur, geldo.
Halere, jakitea nahiago, galdetu gabe.
Ziur jakitea. Ala agian ez. Jada ez dakizu.
Behintzat
lasai geratuko zinateke,
Lasai, horixe. Ilusioa berriz jaio arte, bederen.
Ez diozu, ordea, galdetuko.
Koldarregia zara horretarako,
Konplikazio gehiegi dira.
Jarrera aldaketak. Ez duzu holakorik nahi.
Betikolez geratuko zara.
Ixilean. Begira, miresten.
Musikazaleak pianojolea bezala.
Momentua bizi nahi, eta ezin.

Erantzunak
Nork: indezent.2008/04/07 11:36:58.070 GMT+2
Nire kasuan inmanentea izan naiz askoan. Askatzen hasi naiz. Zenbat sofrimendu ematen duen nahi duzuna ez lortzeak batzutan, eta are gehiago gertu sentitzen duzunean.
Eskerrik asko eta jarraitu idazten, mesedez!
Nork: ozly.2008/04/12 22:05:50.704 GMT+2
www.blogak.com/odol
"amets, zatoz jada nigana!"
Nork: felix.2008/04/14 15:40:42.287 GMT+2