Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/20 10:59:00.278 GMT+2

Ziurtasun bila?


Ama, Aita eta ni hospitalean

Nire haurtzaroa ez zen oso arrunta izan. Amak, hamazortzi urte zituela eduki ninduen, eta beraz, ez nintzen asko erlazionatzen nire adineko umeekin. Edonora eramaten ninduen amak, eta bera lagunekin egoten zenez, ba ni ohituta nengoen pertsona nagusiekin egotera. Gozada bat zen egia esan, denak zeuden nitaz pendiente, familia handiago bat nuen, ondo pasatzen nuen beraiekin eta osaba-izekoakbalira bezala tratatzen ninduten. Pilo bat gustatzen zitzaidan euren artean kontatzen zituzten kotilleoak entzutea, eta noski, hitz egiten ikasi bezain laster bihurtu nintzen repipi bat, haiek bezala hitz egiten nuelako, nahiko barregarria omen nintzen.

Ikastolan banituen lagunak, baina ez nintzen gehiegi integratzen. Esan dezagun ez nintzela inorentzat gelako garrantzitsuena, jejeje. Baina horrek ez zitzaidan axola, azken finean nik banituen lagunak, amarenak. Amaren mutil-lagunarekin ere oso erlazio ona izan ohi nuen, eta leku askotara joaten ginen. Logikoki, amaren koadrillakoek ez zuten seme-alabarik, hori dela eta, nik ez nuen nire adineko lagunekin jolasten (dena den, ez naiz inoiz izan oso ume aktiboa). Ikastolako umeen gurasoak oso nagusiak ziren nireekin konparatuta, eta horregatik ez ziren batera ibiltzen.

Ikastolaz aldatu eta gero hasi nintzen nire adinekoekin harreman estuagoak izaten, Ander Deuna Ikastolara iritsitakoan. Oso harrera ona eduki nuen, jendea oso irekia zen eta segituan egin nituen lagun berriak. Laster hasi nintzen ni bakarrik lagunekin irteten eta gutxinaka utxinaka, nerabe bihurtzen nintzen heinean nerabe baten jarrerak hartzen.

Baina hala ere, beti izan dut gustuko pertsona nagusiagoekin egotea, eroso sentitzen naiz ni txikiena naizen taldeetan. Txikitan hartu nuen ohituraz aparte, uste dut halako ziurtasun bat eskeintzen didatela. Babestua sentitzen naiz helduez inguratuta nagoela, experientziadun pertsonak baitira, nik baino gehiago bizi izan dute behintzat. Gustura aurkitzen naiz pertsona helduekin hitz egiten, konpartitzen, dibertitzen. Agian arraroa da, jende asko aspertuko litzateke nire adina edukita, baina tira, ni ez. Dena den, inoiz ez dut aukera izan benetako lagun helduak edukitzeko, askotan gelditu naiz bai ama eta bere lagunekin jada nagusitxoagoa izanda, edo egon naiz izekok etxean lagunekin antolatutako afariren batean, inoiz ez naiz haratago joan. Izan ere, gustura sentitzen naizen arren, lekuz kanpo egotearen sentsazioa ere badut, nagusiagoek pentsatuko luketenaren beldur...

                

Nork: Sugoi.2007/07/20 10:59:00.278 GMT+2
Etiketak: bizitza hausnarketa harremanak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

jo...azkeneko esaldiakin ploff utzi nazu, besteek zer pentsatuko ote dutenaren beldur bizitza osoa "arrunta" ez dena egiten egon ondoren (zirkustantziengatik betiere). eztakit. pasatakoan ondoren etzaitez orain zu nagusi izaten hasi, gauzei buelta gehiegi ematen...ni orain nabil ingurukoek uste dutenari kasurik ez egiten ikasten!!

Nork: ane.2007/07/20 12:25:43.731 GMT+2
www.blogak.com/zoti

argazki  horretan  oso  ezaguna  egiten  zait z ure  aita.

Nork: gregori.2007/07/20 13:08:30.269 GMT+2

Ane, ez da besteen iritziari hainbesteko garrantzia ematea, baina lagun talde batean eroso egoteko, zeure buruarengan konfiantza izan behar duzu, eta hori da niri falta zaidana. Uste baduzu taldekoak zurekin eroso ez daudela, ziurrenik zu ere ezin zaitezke eroso egon. Ez dakit esplikatzen naizen...

Nork: Sugoi.2007/07/20 13:52:40.740 GMT+2

Nik, ere dut gogoko nagusiekin egotea. Nire gurasoak beren lagunekin afaltzera doazenean, beti eskatzen diete ni eramateko. Gabean ez badakat ezer egiterik edo ez banaiz geratu, noiz edo behin joan ohi naiz. Afari horietan ni entzule bihurtzen naiz, aspaldiko istorioak entzuten. Interesgarria egiten zait oso.

Nork: Gorka.2007/07/21 09:30:32.691 GMT+2
www.basqueinmoon.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.