2007/09/28 08:08:17.321 GMT+2
zzzzzz....
lasai, muskuluak erlaxaturik...
kezka gabeko aurpegiak,
loaren sakonean desagertutako ametsak,
REM.
Badirudi bakea lortu dutela,
lotan dirauten gogoek.
Hala ere, beti dator esnatzea,
beti dator altxatzea,
egunari aurre egitea.
Eta ahazten ditugu amets goxoak,
nazkatu egiten gara, eta kexatu
egunerokotasun eta errutinaz,
monotoniaz... aspertu.
Baina behintzat gaua daukagu,
edo eguna, ohean pasatzeko,
begiak itxita kezka askori ez esateko,
baretasunean murgiltzeko.
Hilda egongo baginalez.
Nork: Sugoi.2007/09/28 08:08:17.321 GMT+2
Etiketak:
loa
poemak
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: gregori.2007/09/28 09:57:26.767 GMT+2
Nork: indezent.2007/09/28 11:37:12.888 GMT+2
Nork: astrozoro.2007/09/28 12:24:54.376 GMT+2
Nork: Sugoi.2007/09/28 13:12:06.738 GMT+2
http://www.blogak.com/amets
Etzaizu arrazoirik falta astrozoro. Batzuk esantzean hobe izaten da hurrun egotea (horrrelako gauzak ikasle pixuetan ikasten dira). Niri aldiz, esnatzean buruko kableak entxufatu gabe ditudala iruditzen zait; ez dut egun osoan orduan baina tontakeri gehiago esaten... eta ez da gutxi esatea.
Nork: indezent.2007/09/28 14:51:36.997 GMT+2
Loa jendea elkartzen duen beharra da, denok behar dugu egin. Hala ere bizitzako plazer handi bihur dezakegu. Enago ziur loaz, baina ohean egoteaz gutxitan naiz aspertzen. Ederra halaber norbait esnatzen ikustea, baina bere kaxa, geuk esnatu gabe.
Nork: joksu.2007/09/30 12:37:44.824 GMT+2